Denbora librerik ez

Denbora librerik ez

Denbora librerik ezGaur egungo nerabeok ez dugu denbora librerik gure eginbeharrak egin ahal izateko. Eginbeharreko guztiak egin ahal izateko, denbora oso ondo kudeatu behar dugu eta, hala ere, ez dugu denbora nahikorik.

Askotan irakasleek ez dituzte gure eskolaz kanpoko ekintzak kontuan hartzen, ezta gure denbora libre urria. Horregatik, irakasle gehienek behar baino etxeko lan gehiago eta ikasteko gauza gehiegi bidaltzen dizkigute. Kontuan izanda ere eskolaz kanpoko ekintzek (adibidez: ingeleseko akademia, futbola, eskubaloia, musika, klaseko materia ulertzen laguntzen dituzten akademiak…) kentzen diguten denbora librea, denbora barik uzten gaituztela. Zelan nahi dute denbora librea izatea disfrutatzeko eta lo nahikoa egiteko ez badugu denbora nahikorik? Gu, Batxilergoko lehenengo mailan gaude eta oso lanpetuta eta estresatuta gaude jada, ez dugu imajinatu nahi zelan egon behar diren bigarren mailakoak selektibitatearekin.

Orokorrean, zientifikotik doazenei gehiago eskatu ohi zaie, hau da, irakasle askok etxerako-lan pila bidaltzen dituzte eta egunero ikasteko eskatzen dute. Bestetik, oso azterketa luzeak izaten dituzte, materia askorekin, orokorrean %30eko eta %70eko azterketak dituzte ebaluazio bakoitzean, eta %30ean sartutako guztia %70ean sartzen da berriro, oraindik gehiago ikastera behartuz, horren ondorioz, irakasleek asko presionatzen gaituzte

Letreetatik doazen ikasleak ere presio hain handia ez izan arren, materia asko ikastera behartzen dituzte. Azkenean, emandako materiaren erdiaren erdia sartzeko. Hainbeste materia ikasteko denbora eta pazientzia behar da, eskemak egiteko ere eta ez dugu denbora nahikorik. Bidezkoena irakasgai bakoitzeko materia gutxiago ikasteko jartzea izango litzateke.

Argi dago gure hezkuntza sistema honetan zer edo zer aldatu behar dela gazteok denbora librea izan ahal izateko, eta beharbada eskolaz kanpoko ekintza batzuk ere kendu, denbora asko kentzen baitute aste osoan zehar.

Denbora librerik ez

Irati B eta Nora E

Denbora librerik ez