Askatasuna gizartean… bai ala ez?

Askatasuna gizartean…bai ala ez?

Askatasuna ikuspuntu desberdinetatik ikus dezakegu; askatasun fisikoa, askatasun morala, askatasun ekonomikoa (nori ez zaio gertatu biziki nahi duzun gauza bat erostera joan eta balio duen dirua ez edukitzea?) Nire ustez askatasuna ez da pertsona batek kendu ala eman ahal dizun gauza bat, baizik eta mundu guztiak duen eskubide bat. Hala ere, eskubide hau… jende guztiak dauka?

Egia da XXI. mendean munduko leku askotan ez daukatela hemen dugun askatasun maila, eta hori ez da bidezkoa. Gainera, inork ez badu bere askatasuna gogoz eta indarrez aldarrikatzen, zerbait aldatuko dela pentsatzen dugu? Europan guztiz askeak garela pentsatzen dugu, kontuan hartu barik beti baldintzatuak izango garela faktore askorengatik eta garrantzitsuena bizi garen gizartea dela. Txikitatik komunikabideetatik gureak propioak ez diren baloreak inposatzen dizkigute eta hau gutxi balitz, eskolan ere ez digute gure kabuz pentsatzen uzten, eta ez digute erakusten zer dagoen txarto eta zer ondo. Niri adibidez behin baino gehiago gertatu zait azterketa batean nire hitzez sortutako azalpen bat ematea edota nire iritziz ondo zetorren erantzun bat ematea eta irakasleak esatea hori txarto zegoela, guk berak esandakoa ipini behar dugula edo liburuan datorrena ikasi behar dugula.

Bestalde, bizi izateko baliabideak eskuratzeko lan egin behar dugu, eta hori ez da guk aukeratu ahal dugun gauza bat (kasu gehienetan). Gure gizartean, azken finean, gauza berdinak egiten amaitzen dugu; eskolara joaten gara, lan egiten dugu, ezkontzen gara, jubilatzen gara… Eta hau ikustean galdera bat etortzen zait burura; ez gara denok gizarteak inposatu duen bizitza perfektu baten ereduaren jarraitzaileak? Aitzitik, *Kant*ek esaten zuen askatasuna betebehar bat zela, hau da, ez ditugula guk nahi ditugun gauzak egiten, baizik eta guztientzako onak direnak baizik. Ni ez nago honekin batere ados, askatasunak boterea ematen digulako nahi duguna egiteko, lege eta arau batzuen barruan, baina ez gaitu gauza bat edo beste bat egitera behartzen.

Laburbilduz, nire ustez ez gara guztiz askeak, partzialki soilik. Hau da, askatasun absolutua ez dela existitzen, beti egongo garelako arauen eta legeen menpe. Gure irudimen propioa da guztiz askeak garen leku bakarra.

askatasuna gizartean

Askatasuna gizartean…bai ala ez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude