Arrapaladan!

Arrapaladan! –

Arrapaladan!Ez, ez da hunkitzen gaituen gaia, ezta gutxiago ere. Baina horrela “ukitu egiten ez gaituzten” gai guztiak gure errealitatean agertzen dira: oharkabean, aurrez hausnartu gabe. Eta… arrapaladan… ezarrita daude! Haiek beraiek bezala, isilik.

Auto elektrikoei buruz hitz egin dezagun. Hitz egin dezagun mugikortasunaz.

Garai batetik hona, kotxe elektrikoez lepo daude telebistako iragarkiak, haien onurak goraipatuz. Gure baliabide naturalak agortzen ari dira, jakina, eta halako gailuak bide bakarra direla, antza. Baina, ba al dakigu nola funtzionatzen duten? Edo fenomenoaren gorakada horren atzean zer dagoen? Ba ote daukagu beste aukera hartzerik? Izatekotan, zeintzuk dira?

Zorionez, klima-aldaketaren inguruan gero eta kontzientzia zabalagoa daukagu. Horretaz autogintzaren sektorea jabetu da (eta beraz), erregai fosilik erabiltzen ez duten autoak, hots, auto elektrikoak bultzatuz.

Hori horrela delarik ere, afera horrek dakartzan kontraesanak ere aintzat hartu beharko genituzkelakoan nago. Izan ere, konsumitzen dugun energía mota aldatu badugu ere, mugikortasun eredua ez dugu errotik eraldatu. Edozelan ere, elektrikoen bultzadaren fenomenoa bere osotasunean uler dadin, ez da komeni ahaztea atzean hainbat interés ekonomiko daudela. Eta hori ez da datu makala, zer esanik ez.

Nire iritziz, garraioan mugitzeko, erregai fosilak ez erabiltzea errealitate geldiezina bezain txalogarria da. Hala ere, jakin behar dugu, batetik, ‘elektrikoa’ izateak ez duela berriztagarriak erabiltzea esan nahi -ez nahastu!-, bestetik, auto elektrikoa izateko, ordaintzeko gaitasuna izateaz gain, azpiegitura nahikoa ere behar da, adibidez, garajea… eta horrela, zelako klase arrakala agertzen den! Gaineara, halako kotxeak ekoizten dituzten enpresek gobernuarengandik itzelezko dirulaguntzak jasotzen dituztela. Eta, behin jasota, arrapaladan ere! haien lantegiak desagertzen dira, galerak argudiatuz. Hortaz, haietara bideratu beharrean, ondo legoke egientariek garraio publikoa bultza dezatela exijitzea.

Kontuak kontu, nik neuk, bederen, argi dut gure mugikortasunaren eredua eraldatu behar dugula, egungoa ez baita batere jasangarria Eta aukerak egon, badaude! Aukera publikoez erabiltzeaz gain, autoa partekatzea, esate baterako, aukerarik ederrenetariko bat da; bai lanetako zentrora joateko, bai bidaiatzeko.

Bi hitzetan: energía bat edo bestea erabiltzean ez dago gakoa, energiaren kontsumoa murriztean baino.

Hori da, hori, benetan hausnartu beharreko gaiaz.

Arrapaladan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude