Zeure buruari argazki ikusgarri edo bitxi bat ateratzeko, bizia jokoan jartzeak merezi al du?

Zeure buruari argazki ikusgarri edo bitxi bat ateratzeko, bizia jokoan jartzeak merezi al du?

Gero eta berri gehiago irakurtzen dugu leku arriskutsuetan selfi bat egitean edo argazki bat ateratzen hil den jendeari buruz. Eta pertsona hauek ez dira bakarrik gazteak edo jende arduragabea; helduak, gurasoak eta langile arduratsuak baizik. Orduan, zergatik gertatzen dira? Zerk bultzatzen ditu bizia arriskuan jartzera?

Zeure buruari argazki ikusgarri edo bitxi bat ateratzeko, bizia jokoan jartzeak merezi al du?
Portugalen, Rocako lurmuturrean “Fin de Europa”

Oporretan gaudenean, guztioi argazki politak ateratzea gustatzen zaigu gure lagunei erakusteko, baina kasu batzuetan ez dugu arriskurik ikusten. Hain zuzen, 2014an Poloniako bikote bat bere bost eta sei urteko umeekin Portugalen oporretan zegoen. “Fin de Europa” puntu ezagunean zeudela, bere bisita argazkiarekin hilezkortzeko, segurtasun hesiak zeharkatu zituen. Argazki makina bere semeei eman zien bikoteak, baina gizona eta emakumea, biek oreka galdu zuten eta itsaslabarretik jausi ziren.

Beste kasu bat, 2016ko uztailean, argazkia atera ondoren, Coloradoko arroil handitik amildu zen Amerikako 35 urteko emakume batena izan zen. Emakume hau enpresa bateko exekutiboa zen.

Lan egiten hil zen 25 urteko modelo baten kasua egon da baita ere. Argazki-saioa sirenei buruzkoa zen eta argazkilariak urpean igeri egiteko ekipamendua kentzeko eskatu zion, eta bertan zendu zen. Asma-krisia pairatu zuela uste da.

Baina beste batzuentzat joko bat da eta ausartak direla frogatzeko arriskuan ipintzen dira. Pasa den astean Indian bi nerabe hil ziren, tren batek azpian harrapatzean, selfiak egiten zeudela. Dirudienez, gazte talde bat han zegoen. Norabide batetik trena zetorrela ikustean, trenbidez aldatu ziren baina bi ez ziren konturatu beste tren bat haiengana zihoala eta ez ziren garaiz aldatu tokiz.

redentor argazki
Rio de Janeiron, “Cristo Redentor” monumentutik

Benetan, bizitza jolasa dela uste zuten?

Geure buruari hurrengo gogoeta plantea diezaiokegu: Zerk bultzatzen gaitu portaera hori edukitzera? Zuhurtziagabetasunak, ausardiak edo nabarmentzeko gogoak?

Denetako nahasketa bat izan daiteke, baina nire ustez, eta jakina bizi garen munduan, sare sozialek eragin handia daukatela gure bizitzan. Aurrerapen teknologikoei esker, denok dauzkagu uneoro argazki makinak edo mugikorrak eskura. Gure argazkiak sarera igo ditzakegu eta jendearen iritziak, eta batez ere, gure web-orriak jaso duen bisitarien kopurua ikustea gustatzen zaigu. Gainera, zergatik ez, zenbakiak onak badira harroago gaude eta argazki ikusgarri gehiago ateratzera kitzikatzen gaitu.

argazki preikestolen
Preikestolen
Zeure buruari argazki ikusgarri edo bitxi bat ateratzeko, bizia jokoan jartzeak merezi al du?