(Ametsak) probatu nahi?

(Ametsak) probatu nahi?

Aspalditik ezagutzen nuen begi pare hura ikusi nuenean, mundu guztia jausten zitzaidala sentitu nuen. Tabernako ertzean, non sartu ez jakinik, galdurik, erantzunak bilatzen zituzten begiak ziruditen. Begi niniak pare bat zentimetro zabalago. Hainbat substantzia ezezagun kontsumitu zituelarik. Segur aski ez zen bere lehenengo aldia izango. Segur aski, azken urte hauetan, elkar ikusteari utzi genionetik, drogen kontsumotan aditutzat du bere burua. Lagun mina nuen nik.

“- Eider, erdu hona!- esan nuen nik.
Eta berak, azentu ezin hobeago batean erantzun zidan.

Come here please! – Betiko legez zuzendu zidan. Gero ahots fin  batez ohiko esaldia errepikatu zidan.- Nagusia naizenean Ingalaterrara joango naiz eta han konpainiarik handiena sortuko dut.”

Ametsak ametsak dira. Eta batzuetan porro batzuen kearen artean geratzen dira. Ganoragabekerian. Sofaren gainean. Edozein programa ikusten. Itxaroten. Asperturik. Egunen batean hasiko garelakoan. Baina amets  asko bere horretan geratzen dira. Ideia hutsak.

“- Probatu nahi?”(Ametsak) probatu nahi?

Gehienak esaldi horrekin hasten dira. Eta horrela Eiderrek bere lehenengo kontsumizioari ekin zion. Gero, asteburuetan zer egin ez jakinik, gramo batzuk hartuko zituen. Gauzak berriak probatzen, ikasten. Eta horrela, ohitura bat sortu zuen.

“- Trankil egon, hau kontrolatzen dut. Menpekotasunik ez dut.”

Urteak pasatu ahala, bere oroitzapenaz bakarrik geratu naiz.

15 urte pasatu dira jada. Bakoitzak bere bizitza egin du. Batzuek familia bat hezi dute, beste batzuek taberna bat zabaldu. Nagusiak gara, erantzukizunak ditugu, gure betebeharrak. Bera, ordea, 16 urterekin geratu dela dirudi. Festatik festara. Eguzkia kasualitatez ezagutzen duen neska da Eider. Anbizioz eta gogoz beterik zegoen neskatxoak zerbait berria dastatzeko nahia zeukan, eta azkenean egunero dastatzeko beharrarekin geratu da.

Aspalditik ezagutzen nuen begi pare hura erabat aldatu da.


Drogen kontsumoa arriskutsua da, eta gaur egun gero eta gazte gehiago ikusi ditzakegu substantzia hauek hartzen. Askok dastatzearren hartzen dute, baina gehiengoak presio soziala dela-eta probatzen dute. Talde batean harremanetan jartzeko, edo heldutasuna irabazten dutela pentsatzen dutelako. Dibertsio arina bilatzen dute, eta askotan dibertsio horren esklabo bihurtzen dira.

(Ametsak) probatu nahi?
drogak

3 pentsamendu “(Ametsak) probatu nahi?”-ri buruz

  • Mikel Jauregi Herce

    Kaixo Naiara!
    Drogen kontsumoak arrisku latzak dituela dudarik ez, baina zer da benetan arriskutsua substantzia bera ala pertsonak substantzia hori kontsumitzeko duen joera? Beste era batera, objektuan jartzen dugu arreta sarri askotan sujbektuan jarri beharrean. Ez gaude perspektibaz erratuta?. Drogekin esperimentatzen hasteko aipatzen dituzun arrazoiez gain, niri Gabor Maté medikuak ematen duena gustatzen zait: drogak analgesikoak dira, analgesiko emozionalak.
    https://www.youtube.com/watch?v=T5sOh4gKPIg

    Hemen tipoaren ekarpen gehiago interesatzen bazaizu:
    http://www.filmsforaction.org/search/?s=gabor+mat%C3%A9

    Aio!

  • Izenburua iradokitzaile geratu zaizu, oso aproposa, gainera, artikuluan ikusten denerako.

    Nik uste drogen aurkako alegoria (kontakizun sinbolikoaren bidez, errealitatea isladatu) eta alegato (aldarrikapen) egin duzula. Oso txukun, segi horrela!

  • there are a ton of very wealthy innovators because Apple just bought them out. Yeah, it bugs me that their devices are so goddamn specific, but I live with it because the ease of use and access to good apps is worth the trouble. But then I’m 30, have a demanding job and do7#28&1n;t use my phone nearly as much as others. If I was a semi-broke 22 year old college kid I’d be pissed that my new $500 phone required an additional $30 adaptor. I get it, I just don’t care that much.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude