Aizu barkatu, beste aldera begira erre egin dezakezu?

Aizu barkatu, beste aldera begira erre egin dezakezu?

Nork Aizu barkatu, beste aldera begira erre egin dezakezu?ez du inoiz entzun horrelako esaldirik jatetxe edota parke batean? 2011ko urtarrilean, jende askorentzako sufrimendua amaitu egin zen, baina beste askorentzat hastear zegoen. Erretzea, leku publiko itxietan zein beste leku askotan, debekatu egin zen.  Leku horien artean, garraio publikoak, lantegiak, tabernak eta estadioak zeuden. Baina, lege hau zorrotzago egin daiteke, eta New Yorken, besteak beste, parkeetan zein hondartzan ere erretzea galaraztea pentsatzen ari dira.

fryytyrtytr
Tabakoa zein kaltegarria den adierazten duen eremua legerik lege handituz joan da.

Baina guzti hau ondo uler dezagun, historian zehar barruratu behar gara. Baina noraino hain zuzen ere? Tabakoaren jatorrira arte; tabakoaren lehenengo errekolta Peru eta Ekuadorren arteko andetar aldean egin zen k.a.5000 urte inguruan. Ordea, Europara 1577an ailegatu egin zen Felipe II-ak Espainiako mediku eta botikari ospetsu bati, tabakoaren lehenengo haziak ereiteko agindu egin zionean. Hortik aurrera, tabakoaren kontsumoa Europan zehar amen batean zabaldu zen eta XX.menderako Europarako biztanlegoaren oso ehuneko handia adikzio txar honetan erori zen. Momentu horretarako, tabakoaren irudia leku guztietan aurki zitekeen, politikarietan, pelikuletan, kirolarietan, edota eskolako irakasleetan.

Pixkanaka-pixkanaka, ordea, tabakoaren aurkako guda hasi zen AEB-etan. Harritzekoa da ikustea nola kapitalismoaren sorterrian hasi zen guda hori, non tabako konpainiek politikariengan indar handia zuten.

Orduantxe, hasi egin zen urte asko iraun izango zuen debekua eta gobernuek tabakoari aurre egitea erabaki zuten eta baita egin ere.  Egia esateko, gobernuaren galarazpena, oso modu adimentsuan egin zuen. Gobernuek pentsatu egin zutena hurrengoa izan zen: tabakoa leku askotan erretzea bat-batean debekatu beharrean, haiek pentsatu egin zuten galarazpena, modu eraginkorrean egitea, hots, graduala egitea. Horrela egitekotan, gizarteak onartuko zuela pentsatu zuten, eta baita asmatu ere!

2222222222Hasiera batean, duela 30 urte gutxi gorabehera, tabakoaren debekuaren lehenengo oinkada eman zen, hau berau igogailuetan galarazi egin zenean. Handik gutxira, droga hau beste hainbat lekutan mugatu egin zen, hain zuzen ere, ospitaleetan, bai kontsultan, bai pazienteekin eta eskoletan ere. Pittinka-pittinka, gobernuek nahi zutena lortzen ari zen, tabakoaren debekua eta inoren amorrurik ez.

Handik urte batzuetara, osasun zentroetako edozein tokitan erre ez zedin derrigortu zen eta horretaz aparte, bulegoetan ere. Baina, momentu batean, 1990ko hamarkadan, aldaketa itzela bat egin zen. Tabakoa debekatu egin zen publizitatean eta telebistan. Hori guztia gutxi izatekotan, zigarro kutxetan mezu argiak jartzen zituzten: “Erretzeak hiltzen du” edo “Erretzea guztiz kaltegarria da osasunerako” (mezu hauek ez dira zoritxarrez euskaraz agertzen, izan ere Espainiako gobernuak du horren eskumena eta ez da euskaratzeaz kezkatu).

222222

2

Gobernuek argi zeukaten debekuarekin ez zutela amaitu eta 2006an, tabernetan sartzen hasi ziren. Lehenengo batean, tabernan erretzeko baimena edo tabernan erretzeko galarazpena ezarri zen. Burubide honek, tabernariaren eskuetan utzi zen, ostera, gobernuak konturatu ziren ia taberna batek ere ez zuela tabakoa debekatu egin. 222222222222222222222222222222222Horrelako egoera ikusita, gobernuak bigarren debeku-fasera pasa ziren eta tabernetan erretzaileentzako leku berezitu bat eraikitzeko aukera eman zuten. Honek, kostu handiak zekarkien tabernientzako, baina hala eta guztiz ere, taberna askok eraiki zuten horrelako toki pribatua. Azken finean, tabernen jabeek ez zuten haien bezeria galdu nahi. Azkenik, legearen azken urratsa agertu zen 2011n, eta gobernuek edozein tabernan erretzeak debekatuta zegoela ezarri zuten. Honen ondorioz, jende askok legearen aurka jo zuen, baina alferrikakoan izan zen.

Tabakoaren debekuaren arrazoiak ugariak eta argiak ziren: lehengo eta behin, leku publiko itxi batean erretzea guztiz kaltegarria zen osasunerako erretzen ari ziren pertsonentzat zein bere alboan zeuden pertsona guztientzat haurretatik hasita helduetaraino. Horregatik, jende askok taberna edo jatetxe batera joateari uko egiten zion. Beste asko joan joaten ziren baina deseroso egoten ziren. Sartu eta aitaren batean tabakoaren kea arnasten zuten, eta horrelako egoera ez zen batere  atsegina. Gainera, jatetxe bat tabakoaren keaz beteta ikustea ez zen inondik inora erakargarria, eta ez zuen batere ondo usaintzen.

222222222222Horregatik, ondorioak nabariak izan ziren. Legea ezarri zen momentutik, bi talde egon ziren guztiz aurrez aurre. Alde batetik, legearen alde zeudenak zeuden, eta beste aldetik, legearen aurka zeudenak. Legearen aurka zeuden pertsona askok jatetxe edo tabernetara joateko maiztasuna aldatu egin zuten, eta egunero joan beharrean, bakarrik astetan bi edo hiru joaten ziren. Hori dela eta, ostalaritzako langile askok beldurra zeukaten, zeren eta diru galera ikaragarriak izango zituztela pentsatzen zuten.

Zer egin dezake gobernuak horrelako lege batek hainbat arazo ekar ez dezan? Hainbat irtenbide dago horrelako egoera bati aurre egiteko. Irtenbide bezala, gobernuak hainbat kanpaina proposatu beharko lituzke pertsonak kontzientziatzeko leku publiko itxietan erretzea ez dela batere osasungarria. Hau argiago egiteko, erretzaile bakoitzari propaganda banatu beharko lieke erakutsiz nolako ondorioa ekartzen duen azalduz. hhhytjBeste irtenbide bat izan ahalko litzateke, taberna “bereziak” egitea non erretzea guztiz onartuta egongo zen.

Nire ustez, 2011n ezarri egin zen legea oso aproposa da, izan ere guztientzat osasungarria da. Egia da, erretzaile askorentzat ez dela izango bidezkoa, baina konturatu behar dira, leku publiko itxi batean erre egiten duten bitartean, ez direla bakarrik haiek kaltetu bakarrak, baizik eta, bere inguruan eserita dauden ehunka pertsona gehiago kaltetu egiten dituztela. Azken finean, erretzeko leku ugari daude eta ez dut uste leku batzuetan debekatzeagatik ezer gertatu beharko denik.

Gobernuek erabaki zuten tabakoari aurre egitea. Eta baita egin ere. Baina modu adimentsuan, alegia, gutxinaka-gutxinaka. Azken 10 urteotan %30 jaitsi da erretzaileen kopurua Euskal Herrian.

Bilbo, Euskal Herria, euskara, informazioaren leihoa, iritzia, zuzeu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude