Zinegabonak zikloari esker, aurten ere haurrentzako zinea euro bakarrean

Zinegabonak zikloari esker

Zineuskadik eta EITBk elkarlanean antolatzen duten Zinegabonak zikloak haurrentzako 11 animaziozko film eskainiko ditu

Zinegabonak zikloari esker, aurten ere haurrentzako zinea euro bakarreanZinegabonak zikloari esker hirugarren urtez Euskal Herriko zenbait aretoetan haurrek euskarazko filmak ikusteko aukera izango dute. Zineuskadik, EITBrekin elkarlanean, animaziozko 11 filma eskainiko ditu euro bakarrean; film guztiak euskarazko bertsioan. Zikloa abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean izango da eta proiekzioak Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Urruñan izango dira. Zine aretoez gain, hiru film Bilboko EITBren egoitzan emango dira, Multibox aretoan. Bertan sarrera doan izango da, baina beharrezkoa da HIRU3 komunitateak banatutako gonbidapena aurkeztea.

Aurten gainera, zinegabonak berrikuntza nagusi batekin dator: bikoizketa tailerra. Bilbon abenduak 28an, Donostian 29an eta azkenik, Gasteizen 30ean egingo da. Bertaratzen direnek, bikoizketa-aktore profesionalen laguntzarekin, filmetako pasarteak nola bikoizten diren ikusi eta ikasiko dute. Eta ausartzen denak ahotsa grabatzeko aukera ere izango du.

Animaziozko filma guztiak euro bakarrean eta goizeko 11:00etan proiektatuko dira. Programazioa honakoa izango da:

 

ABENDUAK 28

ABENDUAK 29

  • Asterix – Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa

ABENDUAK 30

  • Dragoi Bola – Bilbo, EITBren egoitza Multibox Aretoa

URTARRILAK 2

  • 7. Ipotxa – Bilbo, Golem Alhondiga
  • Hurrak eta lapurrak – Donostia, Principe Zinemak
  • Stand by me Doraemon – Gasteiz, Florida Zinemak
  • Magiaren etxea – Iruñea, Golem Baiona
  • Yugo & Lala – Urruña, Itsas Mendi

 

URTARRILAK 3

  • Magiaren etxea – Bilbo, Golem Alhondiga
  • Zipi-Zape – Donostia, Principe Zinemak
  • Tom txiki – Gasteiz, Florida Zinemak
  • 7.Ipotxa – Iruñea, Golem Baiona
  • Haritzaren bihotza – Urruña, Itsas Mendi

 

 

 

Gabonak, haurren zinema, Zinema euskaraz, zineuskadi
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude