Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?

Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera? Nire amaren hiria” izeneko dokumentala egin du Oihana Bartra Bertsolariak Bilboko euskal kulturgintzaz. Elkarrizketatuei gaiak jarri dizkie Bartrak bertsotan eta haiei erantzuten ahalegindu dira Galder Perez antzerkilaria, Goizalde Landabaso idazlea, Adur Larrea marrazkilaria, Josu Martinez zinegilea eta idazlea, Lutxo Egia idazlea, Nora Aurrekoetxea artista plastikoa, Matxalen De Pedro dantzaria eta Nora Gaintza abeslaria.

Zer suposatzen du euskaradun eta bilbotar izateak? Harritu egiten omen da jendea, oraindik ere, bilbotar bat euskaraz entzutean, hala kontatu du Galde Perezek. Bat datoz gehienak euskaraz aritzea, eta bereziki Bilbo bezalako hiri batean, militantzia kontua dela esatean. Hainbat erronka dituzte esku artean, nork bere alorrean, eta gako ugari jarri dituzte mahai gainean. Bartrak, hainbat galdera kantatu ditu: Nor gara eta nora goaz? Euskal eta kultura bat ala bi dira? Badaude espazio nahikoa? Erakundeak? Zailtasunak? Pozak?

Ez dira makalak, kulturgile bilbotarrak botatakoak. Euskal kulturgintza, oro har, aldatu egin da azken urteetan eta horretaz ohartu dira Bilboko kulturgileak ere. Euskaraz kontrakultura egiten omen da, baina Egiaren ustetan gauzak naturalizatzen ari dira. Kultur sorkuntzarako espazioak egon badaude, baina elkarren arteko saretzea falta dela diote; proiektu komunak sortzea. Etorkizunean beharrezkoa izango ote da? Airean gelditu da galdera.

Erakundeen rolaz ere aritu dira: erakundeak bai, baina menpekotasunik gabe. Erakunde publikoen gehiegizko protagonismoa salatu dute. Baikor agertu dira, hala ere, Bilboko euskal kulturgileak: olatu bat harrapatu dute eta orain surfeatzen hasteko unea da.

Jarraian dokumentala osorik ikusgai:

2 pentsamendu “Zein da Bilboko euskal kulturgintzaren egoera?”-ri buruz

  • Ez dakit nola dagoen Bilboko Euskal kulturgintza, baina duela gutxi Bilbon egon nintzenean, beti bezala, ez nuen ia Euskararik entzun, 2 elkarrizketa entzun nituen ta bat Euskara teknikari batena zan.
    Dendetara edo tabernetara sartzerakoan berdin, alde zaharreko 2 tabernetan Gazteleraz hartatu ninduten…
    Baina Ea ta Bermeon egoterakoan, egoera ez nun askoz hobeto ikusi.
    Elkarrizketa gehienak gazteleraz, baina gehien gehienak.
    Zur ta lur gelditu nintzan Ean kalean postu bat zuen Afrikandarra Euskaraz entzun nuenean, 2 orduz jendea Gazteleraz erosten entzun ta gero, ume bat ta bere ama agurtu zuelako jakin nuen euskara zekiela.

    Ordu pare hoietan, nik izan nintzan, Euskaraz zerbait erosi zion bakarra, ta hori Ean Euskaldun kopurua %75ekoa dela.

    Ta kaletik? Umeak bakarrik daudenean Gazteleraz, gurasoak bakarrik daudenean Gazteleraz, ta gurasoak umeekin elkartzen direnean, orduan bai Euskara gehiago entzuten zela.

    Herrian sartzerakoan 40-50 urteko koadrila bati (gazteleraz ari ziranak) zerbait galdetu nion Euskaraz, ta izugarri euskara dotore ta politan erantzun nindun.

    Hori bai, ni erantzun ta gero, koadrilarekin gazteleraz egiten jarraitu zun.

    Bermeon jaiak ziran, ta nahiz ta euskara gehiago entzun , gehiena gazteleraz egiten zan, Bermeotar batekin hitzegiterakoan, bere inpresioa nik nioen baino euskara gehiago egiten zela Bermeon zioen, baina aitortu zidan, nahiz ta bere ama hizkuntza Euskara izan, ta bere umeari beti euskaraz egin (umeei bai baina umea ez diranei?), umearen ahotik ateratzen ziren hitz gehienak, gazteleraz zirela.
    Beraz ustet Bermetik eraman nuen inpresioa zuzena zela.

    Ta normala da, nahiz ta leku batean %75a euskara jakin, %100 erdara dakite, ta nola inoiz ez dira behartuak sentitzen euskara ikastera, azkenean %10 euskara ez jakitearekin nahiko da,beste %90a Gaztelera pasatzera behartua egoteko, ta horrela gaztelera nagusituko da beti.

    Ta egoeragatik azkenean nahiz ta %100a Euskara jakin, askotan elkarrizketa gehienak gazteleraz dira.

  • Gai nagusiarekin ez dauka inolako zerikusirik, baina niri deigarria egin zait ikustea nola igurzten duen hatz txikia Lutxo Egiak, 8´45″ inguruan, Nora Aurrekoetxea hitz egiten ari dela…