Ze ikasle profil dago euskaltegietan? (Maizpide, Lazkao)

Ze ikasle profil dago euskaltegietan (Maizpide, Lazkao)

Ze ikasle profil dago euskaltegietan? (Maizpide, Lazkao)Aste honetan irakurri ahal izan dugu etxe honetan Iurretako hainbat herritarrek honakoa ziotela: “Euskaltegiak desagertu dira, bezero barik geratu dira”. Baina egun loriatsu hori iritsi bitartean, Lazkaoko Maizpide euskaltegitik pasa gara ea zer egosten den ikustera.

Ze ikasle profil dago euskaltegietan? Nongoak dira ikasle gehienak?

Sei ikaslerekin bildu eta bakoitzak, bere burua aurkezteaz gain, euskara ikasteak zer eman dion azpimarratzen du. Murchante, Donostia, Bidankoze, Angelu, Miranda, Errusia…

Pakea Garmendia irakaslea 25 urte luzez aritu da irakasle lanetan Maizpiden, eta euskaltegiak zein ikasle profilek azken urteotan izan dituzten aldaketak aipatu dizkigu; baina azpimarratzen duena da euskaltegia ez dela soilik euskara ikasteko tokia. Adin, jatorri, iritzi politiko eta ogibide ezberdinetako jendea barnebiltzen du Maizpidek, eta euskara da guztiak batzen dituen oinarria.

Ze ikasle profil dago euskaltegietan (Maizpide, Lazkao)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.