Tik hispaniko horiek

BERRIA - Berria-ko albiste labur batek atentzioa eman dit: Leonid Tibilov Hego Osetiako presidentearen hitzak hartuz Berria-ko albiste labur batek atentzioa eman dit: Leonid Tibilov Hego Osetiako presidentearen hitzak hartuz “gure arreba Errusia” dakar. Arraroa egin zait “arreba”ren erabilera hori. Ohikoa da nazioen artean senidetasun harremanak aipatzea, gehienetan maskulinoan. Nik euskaratzerakoan “senidetze” edo “haurridetze” erabili ohi izan dut, neutroan. Gehiegitan, “anaia” erabiltzen da, maskulinoan, baina “arreba” erabiltzea ez da arrunta. Genero aldetik berdintzeko balitz, hainbestean, baina susmoa dut auzia sinplegoa dela, tamalez.

Susmoa argitze aldera, begiratu dut zelan jaso duten albistea agentziek. Espainolez Europa Press-ek jaso du, Reuters-en albiste bat itzulita eta Tibilov-en adierazpenetan “la hermana Rusia” itzuli du (Errusia herrialdea femeninoa baita espainolez). Reutersen jatorrizko albisteak berriz, ingelesez, “brotherly Russia” dakar. Bilatzen hasita, jatorrizkoan ”  s-bratskoy Rossiyey ” esan duela ikusi dut, hau da, “anaiki” ( bratskoy, bidenabar, zelan erabili zirilikoa Zuzeu-n?).

Konstatazio txiki bat baino ez da, jabetzeko oraindik ere informazioa espainieraren galbahetik jasotzen dugula. Baita gure kazeta independenteenean ere. Euskara normaldu nahi badugu, ezinbestekoa da espainolaren makuluari uko egitea. Mundura euskaldun irtetea. Edozein herrialderi buruz informazioa jasotzeko, bertako hizkuntzan egiten saiatu behar da oro har. Baina baditugu gure mugak, ez dakizkigu hizkuntza guztiak, eta lekuko hizkuntza edo eskualdean erabiliena ez dakigunean,  iturri gehien dituen nazioarteko hizkuntzatik hornituko beharko genuke. Ingelesetik. Nazioarteko kazetaritzan espainolak balio txikia du, Espainiatik eta Latin Amerikatik kanpo. Asian, Afrikan zein Europan, ezin duzu lanik egin espainolez. Eta euskarazko kazetaritzan sinesten badugu, ikasi beharko dugu espainolik gabe ere egiten. Kaukasoko berri Reuters-etik jasotzeko, eta ez Reutersi Espainiako agentzia batek egiten dion itzulpen edo interpretaziotik.

Tik hispaniko horiek

5 pentsamendu “Tik hispaniko horiek”-ri buruz

  • Iruzkin oso ona ene ustez. Are gehiago esango nuke, beste arlo ugaritan ere zoom-a Espainiara edo Frantziara fokalizatua dugu (edo dute) euskaldun askok. Ideologian, ekonomian, kulturan, kiroletan eta baita zientzia mailan ere. Askotan oharkabean egiten dugun (edo duten) aukera da. Horrek apur bat espainiarrago edo frantziarrago egiten ote gaitu (edo dituzte) nahiz eta nahi ez izan?

  • Draza Mihailovitx 2015-10-21 23:00

    “????????” euskaraz, “bratskoi”.

    Ez horregatik

    • Draza Mihailovitx 2015-10-22 13:03

      Barkatu “??????” agertu behar zenean, “bratskoi” agertzen zen zirilikoz. Ematen du plataforma informatko honek ez duela zirilikoa ulertzen.

      Ba hori, euskaraz “Bratskoi”, “I” latinoz (“anaitsuarekin”, edo “naitasunezkoarekin”)

  • Kontua are larriagoa da: arreba??? Hego Osetia maskulinotzat hartzen du orduan hori itzuli duenak? ~~’

  • ahizpa/arreba ñabardura gorabehera, iruzkin interesgarria, Urtzi.

    dena den Draza, guri dagokigun informazio ekonomikoan kasu, sarri gertatzen da jatorri espainiar edo frantziarra dutela estatistikek (INE/INSEE), edo zatiketa administratiboaren irla direla zuzenean (Eustat edo Nafarroako estatistika institutua).

    eta horregatik da giltzarri Gaindegia batek egin dezaken ahalegina.