Mintzajolasak martxan

Mintzajolasak martxanArabako mintzalagunentzako Mintzajolasak, internet bidezko lehiaketa, antolatu da lehen aldiz Araban. Mintzajolasen I. edizioan euskarazko hedabideak dira gai nagusia. Jolasaren bidez, mintzalagunak hedabideetara gerturatu eta Araba zein munduaren berri euskaraz jaso ahal izatea da helburua.

Maiatzaren 4an hasi zen lehiaketa eta ekainaren 29ra arte iraungo du. Bi asterik behin proba bat egin beharko dute mintzalagunek mintzalaguna.eus atarian (4 guztira), eta parte hartzaileek 15 egun izango dituzte proba nahi dutenean betetzeko.

Probak gainditzeagatik puntuak lortzen dabiltza mintzalagunak, eta zakua gehien betetzen duen taldeak ez du edonolako saria eskuratuko: taldeko kide bakoitzarentzat urtebeteko harpidetza Arabako Alea, Argia, Aizu eta Gaztezulo aldizkarietan, eta sei hilabeteko asteburuko harpidetza Berria egunkarian. Horrez gain, taldeko kide guztientzako eguneko plana!

Mintzalagunen lanak ikusi nahi? 2. proban eskualdeko pertsona ezagun bati elkarrizketa egin behar izan zioten Zigoiti, Zuia, Logroño, Gasteiz, Oion, Bastida, Izarra, Urkabustaiz eta Legutioko mintzalagunek, hemen sakatu bideoak ikusteko!

Ikusi, zabaldu, eta ez ahaztu:

Euskara da jaso dezakegun albisterik onena!