Lurraldea eta Hizkuntzari buruz, begirada osagarrietatik

Lurraldea eta Hizkuntzari buruz –

Lurraldea eta Hizkuntzari buruz, begirada osagarrietatikLurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa“ graduondokoaren baitan, ALTERNATIBAK saio irekia antolatu dugu larunbatean. Begirada osagarrietatik (hirigintza, feminismoa, zientzia, kultura, ekologia) lurraldea eta hizkuntza kudeatzeko proposamenak jarri nahi dira mahai gainean. Euskaraz bizitzeko aukerak, gogoak eta guneak zabalduko dituzten garapen eta kudeaketa ereduak bilatu-partekatu nahi ditugu. Saioa irekia da, baina izena eman behar da.

Hau da prestatutako egitaraua:

  • 9:30-10:00. Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria.
  • 10:00-10:30. Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
  • 10:30-11:00 Xabier Harlouxet/Anaiz Agirre, BIZI mugimendu ekologistako kideak.
  • 11:00- 11:30. Patxi Galarraga/Miren Vives, PROJEKTA-ko arkitektoak.
  • 11:30-12:00 Kafe etena
  • 12:00-14:00 Mahai ingurua.

Saioa apirilaren 29an (larunbata) Eibarreko UEUren egoitzan (Markeskoan) egingo da, 9:30-14:00 ordutegian eta sarrera librea izango du (izena eman behar da a.latatu@ueu.eus helbidean).

Lurraldea eta Hizkuntzari buruz, begirada osagarrietatik

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)