Jaun Dauphin

Jaun Dauphin

JAUN DAUPHIN

CENAREN ERITASSUNECO

CIRCONSTANCIA BERECIEN

ERRELACIONEA,

Haren Cofessorac arguitarat emana.

Bayonan,

FAUVET-DUHART, Imprimatçaillea baithan, Pont-Majour-co Carrican, 1766.

.

>>> Jaun Dauphin. Facsimila 10 phototan

.

ENE desseinua ez da, agueri den beçala, Jaun Dauphinaren historioa iscribatcea. Bici, nationearentzat hain ederraren, eta erreligionea hambat ukhitcen duenaren gaucen eçagut-arazteco artha uzten-dut bertce cembaitentzat. Contentatuco-naiz explicatceaz, manera simple eta lano batean, haren azquen circonstantia bereciac. Bethi ere auhendatuco-dudan Printce harc ohoratu-içan-nau bere fidantiaz. Haren azquen suspiren lekhuco caussitu-naiz. Haren familia errespetagarriaren consolamenduarentzat, enea berarentzat, eta bereciqui publicoaren edifficationearentzat, banoha aiphatcerat nigarrez bustitcen-dudan iscribu huntan neorrec ikhusteco çoriona içatu dudan gaucen chehetassun exempluzcoa.

Jaun DauphinErrelatione huntan sarthu gabe, içan bequit cilheguy erratea, erreligionearen ohoretan, eta munduco çuhur direlaco batçuen ahalqueria handitan, Jaun Dauphinaren eritassunean hambat distiatu-duten sentimendu generos hec eman içan citçaion educatione guiriztinozco baten fruitu dohaxu batçuec cirela; vanitateaz eta errespetu humanoaz gorago cen debotione solido batec çakhartzqueienac. Educatione hura etcen behinere gueçurtatu haren baithan; aitcitic, graciac, adinaren eredura, perfectionatuz eraman içan-çuen: erragun oraiño, egun orozco liburu sainduen irakhurtceac, orobat fede bici eta humil batec etçutela parte guti içan berthute miragarri hartan. Etçuen egunic uzten iragaterat Jesus gurutceficatuaren oinetan meditatu gabe Evangelioco eguiac eta maximo sainduac. Bai, egun guciez, othoitçari ematen cioen demboraren parte on bat, bere moldetzat hartu-içan-çuen San Louis, bertce orduz, Frantian erreguinatu-içan-duen Erregue handi hura: hari jarraiquitceco, arthosqui erraten-çuen Parisco breviarioaren officio handia. Hortacotz, khentcen ciotzcoten munduco barraiadurari eta libertitione funx-gabecoei exercicio saindu hari ematen ciotçon moment eta orenac. Etcen hargatic gutiago applicatcen haren herruncari çaozcon eçagutcen ardietsterat. Hari hurbiltceco dohaxutassuna çutenec ahal daquite Printce bakharrac guerthatcen ohi direla hura beçain arguituac.

Ikhusten-çuen Jaun Dauphinac erreligionea, bere hedadura gucian. Haren alderat çuen errespetuari partean eman daquioquenic, cer caussi? Min minean, sentitcen-cituen erreligioneac gaixtaguinen partetic içaten-cituen laido eta çauriac. Iduri ere du hari erreparatione edo compexacione bat beçala eguin-nahi-cioela bere eguinbide publico eta particularren bethetceco seiñalatcen-çuen attentione eta kharmiragarriaz. Norda ez daquienic Eliçari çakharqueien amodioa, eta hunen decisionen alderaco çuen sumissione osso hura? Seguratua nola baitcen sacramenduac cirela graciazco ithurburu abondant batçuc, eta saindutceco beçala, halaber, saindutassunean irauteco eta aitcinatceco moienic ecin faltatuzcoenac, Printce devot hunec eman-içan cioen bere buruari erreguelatzat cofessatcea ilhabete guciez, orobat communiatcea cofessorac digne çaucan gucian: hartarat dispossatcen-cen contientiaren examina hertsi eta chehe batez, ceinaren çorroztassunari ez baitcitçaioen deus ere escapatcen. Gaitz ahalda imaginatcea nihorc egundaino ekharri ahalduqueiela artha guehiago eçagutcecotzat bere bihotça eta guiriztinotassunaren eguiazco izpirituac galdetcen-tuen eguinbide guciac. Hulaco caracteretaco Printce batec baitezpada behar-çuen içan seme errespeztuscoena eta sumetituena; espos samurren eta leihalena; aitaric hoberena, anaiaric nahicarazcoena, eta finean, naussi justitiaz, arraitassunaz, eta ontassunaz bethena.

Frantia ossoa ikharan çagoen demboran Printce hain compli baten egunentzat, Jaun Dauphinac entçuten du, batere cantitu gabe, bere estatuaren hirriscua. Ordu-danic declaratcen-du; ez duela, Iaincoari esquer, biciaren alderaco iaiduraric sentitcen; ez dela egundaino içan lilluratua bere sortceac deitcen-çuen thronuaren distiaduraz, ezdioelacotz, behinere behatu datchazcon eguinbide ikharagarrien eta inguratcen duten perilen partetic baicen. Nahi-luqueiela arima hobeago bat içan; bainan Iaunaren misericordia infinituetan eçartcen-çuela bere fidantia gucia.

Hacilaren hamabian, arraxeco hameca orenen gainerat, içan-çuen estressa batec haren biciarentzat beldur-araciric, aditcerat-eman nioen on çaitequela biharamuneco prepara çadin azquen sacramenduaren errecibitcerat. Ez dut (ihardetsi-içan çautan) deus hobeagoric galdetcen. Ala, ordean ungui dembora guti guelditcen baitçait horlaco actione handi baterat disposatcecotzat! Etçuen, bizquitartean, içan behar administratua eguerditan baicen, eta cofessatua cen bezperan: galdeguin-çuen a propos cenez errecibitcea annoncioa biatico sainduarequin batean, eta ea diocesaco ritualac horla marcatcen-çuen. Comprenitu-çuenecotz baçuqueiela satisfactione hori, desiratu-içan-çuen, dembora berean, azquen sacramendua, beldurrez, cioelaric, menturaz eman dieçatedan extremitatean eta eçagutça osso batequin errecibitceco gai içanen ez naitequeienean. Ordu berean, eman citçaion othoitzari kharric handienarequin eta nahi-çuen entreteni neçan meditacionearen moldean, azquen sacramenduen hartceco necessario ciren disposicionez, eta arima bati ekhartcen diotçoten gracia particularrez.

Cer ikhusgarri Jaun Dauphinaren administracionean! Erregue eta haren familia lekhuco desolacionean! Gorthe gucia nigarretan! auhen, suspira, marrascac, alde gucietaric, haren guelan! Eta hiltcen hari den Printcea datça bakharric tranquil eta descanxu! Fermutasuna, bakhea, eztitasuna, debocioneric biciena, hauc guciac seinale-dire haren bissaian. Huntarainocoan çohan, haren izpirituco atzartasuna, non eçagut-araci-baitcioen Jaun Aumonier handiari, orduco doloreac ematen-cioen trublearen ariaz, guerthatu citçaioen huts bat, ceina baitcen olio sainduaren gantçudura bat escas eguitea. Odoleco Printceac eta gaineraco Jaun handiac erretiratu içan-ciren doloreari beçala admirationeari bere buruac ossoqui utciac.

Ceremonia saindu horren ondoan, Printceac nahi-içan çuen meça entçun esquerren emateco. Ez nuen-uzte, erran-çautan, azquen sacramenduen errecibitceac hambat consolamendu çakharqueiela. Jaincoac moment huntan bozcario hain eztia senti-arazten-daut non ez baitut, ene bician, deus ere holacoric frogatu. Ecin asqui contempla neçaqueien Iaincoaren amodioaren alderat aguertcen-çuen eçagutçazco gaindidura: halaric ere, consideraturic, lau oren bethez, debocioneari iarria çagoela, beraz nekhatua ahal-çaitequeiela, errepresentatu-içan-nioen ordu çuela paussatceco. Haren errepusta içan-tcen: Ez naiz batere fatigatua, Iaincoac sustengatu-içan du ene izpiritua.

Erretiratu baino lehen exhortatu-içan-nuen bere bihotça balxatceaz erressuma gucian eguiten hari ciren othoitzequin batean, cerutic ardietsteco chedez, haren arimaren salbamenduaz landan, guehien ukhitcen-guintuen gauça; ihardetsi-çautan berehala bere aire maitagarriarequin: Duda gabe, ene conserbationea erran nahi duçu. Ah! Jauna, erran nioen, ikhussia da, eta nola daiteque bertcela! Bakharra ahal çare ez daquiçuna cein maite eta necessario çaitugun. Horren gainean, moment bat tricaturic erran çautan Printceac: Permeti dieçadaçu contenta nadin Jaincoari galdetceaz bakharric haren borondatea compli-dadin ene baithan: continuatcen-çuela, ala haren pentsamenduac guretaric ungui differentac baitire, eta ekharri-cituen escripturaco haitz hauc: Cogitationes meae non sunt cogitationes vestrae. Mututcen nauçu, erran-nioen, eta eguiaz, çure dispositionea den perfetena da, beraz ez dut haren gutitcerat eguin nahi, ez daiquet ere. Halaric, badiruri Erregueren familiaren damuaz eta nacione ossoaren botuez ukhitua, Jaun Dauphinac uzte içatu-çuela gomendatu-nioena eguin-ceçaquela. Ecenerran-çautan biharamunean: Ez dieçadaçun guehiago galde othoitz eguin deçadan ene conserbationearentzat, eçagutzen-dut gracia horren escatceac arima idortcen dautala, eta debecatcen-nauela Iaincoaren ganat altchatcetic salbamenduco gracia choilac galdetcen diotçadanean frogatcen-dudan khar berarequin. Aguerida, erran nioen orduan, çure burua Jaunaren escuetarat horrela ossoqui largatcea, harc çure gainean dituen desseinuen arabera dela; etçaitut beraz guehiago exhortatcen othoitz eguiterat çure conserbationearenzat. Guri daucu Iaincoaren nahien adoratcea, çuretzat haren misericordien eta guretzat haren justiciaren effetuen iduriquitcea.

Dembora hartan, Jaun Dauphinac eguin-çuen bere testamenta, eguiteco temporalac erreguelatu ondoan Jaincoaren gaucez baicic ez guehiago ocupatcecotan. Bacirurien egunetic egunerat haren kharra debocioneco gaucetan doblatuz cihoala. Cer pena eztçuen sentitu noiz-ere gaitz luce bateco ahidurec eman-içan-baitçuten, bertce orduz beçala, iracurtce ispiritualen eguitetic ahalez campoan. Haren berthuteari bere berthuteaz ohore eguiten cioen Andre Dauphina lagun harturic, erraten çuen han artean, officio divinoa. Jainco handia! cer gatic hain guti baicic etçuen iraun behar hain unione perfetac? Ala ukhigarria baitcen eta exempluzcoa! Ez, egundaino samurtassunac eta erreligioneac, eztcituen iuntatu bi arima hequienac elkharri baino hobequiago çaozconac. Hargatic, axeguin handienarequin, mintçatcen-cen Jaun Dauphin Printcessa animoxu hunen ganic cituen zelo eta bihotz beratassunaren marca continocoez. Noiz ere, libertate faltaz, ikusterat guatetic guelditu baitcitçaioen Printcessa, egorri-cioen, hainitz aldiz, Verdungo Aphispicua certan othe cen berrien jaquiterat; eta bere azquen momentuetan, Jaincoari eguin ciotçan gracia bereciez esquerren bihurtcean, eztçuen ahantci espos berthutos, alde guciz, errespetagarri baten emateaz eguin-cioena.

Printce hunec, egun guciez, bereganat deitcen-ninduen oren erdi batez salbamenduco eguien gainean mintça-nindaquiontçat: guehien ukhitcen çuten gauçac, berriz erran-arazten çauzquidan hequien sensuan hobequiago sartceco chedez; çiolaric; eguin ahalean ene baithan fincatcen-ditut erraten-darozquidatçunac, guero hetaz, noizetic noizera, orhoitceco eta ene meditacione laburren hequin gainean eguiteco. Ikhusia da naicen estatuan ecin eguin deçaquedala meditacione seguituric. Ez-naiz guehiago neorri gai iracurtceco eta egundaino ecin eguin-naiz bertcei, ene aintcinean, iracur-arazterat.

Diocesaco rituelac galdetcen-duen dembora iragan-ceneco, Jaun Dauphinac desiratu-çuen, bere baitharic, bigarren aldicotz eman cioçoten Jaun Handia, orduan hobequiago celaric arren. Jaun Aumonier handiac ekharri-cioen, egun guciaz, haren apartimenduan erraten-cen meçatic iekhora.

Abendoaren hamabortcetic hama-seiraco gaüa hainitz içan-tcen tcharra. Printceac erakharri-ninduen goiceco sei orenetan, eta nahi-içan-çuen iaquin ene ganic cer cioten haren estatuaz. Ah! Jauna, ihardetsi-nioen bortchatua naiz çuri aithortcerat, miricuec etsitu beçala dute çutaz; Jaincoaren misericordia infinituetan dugu gure esperantça gucia; aguian erorico dela aldaren oinetan ahuzpez nigarretan dagoen nacione guciaren othoitzetarat. Printcearen errepusta içan cen berriz communiatceco desiraric handiena çuela. Lagun naçaçu, erraten-çautan, ungui preparatcen errecibitcerat ene Creatçaillea eta ene Salbatçaillea, bere amodio mugarri gabeac ene ganat dakharquena, ceiña laster ikhusico baitut ene iuie soberanoa beçala: Errefleccione hau, cioen, latz-garria da: halaric ere, ez du batere gutitcen haren misericordian dudan fidantia bicia. Goiztiri ossoa accione saindu hartarat preparatceco dembora bat içan cen. Hameca orenen inguruan, Jaun Aumonier handiac eman-içan-çuen meça Printcearen guelan, eta administratu-içan-cioen biatico saindua, ceiña errecibitu-baitçuen debocione handienarequin. Ordu-danic, arbuiatu içan-cituen erressuma gucian, haren conservacionearentzat eguiten-ciren oihoitzec sor-arazten cituzten esperantça suerte guciac, eta etçuen-nahi entçun mintçatcen bere eternitateaz baicic. Azte azquenean, arraxeco bortz orenetan, Jaun Dauphinac erran-çautan beharrirat, erregueren familia, orduan guelan aurkhitcen cenac, ez aditceco guissa, nahi luqueiela erran-niotçan hagoniaco othoitçac; errepresentatu-içan-nioen etcela oraino hartan, eta muga gabe assaldura cruellena ematea içanen-cela. Ez dieçadaçula errefusa, cioen, gracia hori: othoitz hec hain dire ederrac, debocionea inspiratcen derautet. Hortic hartceco da jadanic, bere particularrean erran cituzqueiela. Erori-nintcen beraz haren nahirat; ordean, condicionerequin bi biac içanen guinela. Sei orenetan, erregueren familia athera-içan-çen benediccionearen hartcerat; eta berehala Printceac manatu-içan-cituen guelan guelditu-ciren guciac ilkhitceaz, eta gu biac bakharric utzteaz. Othoitz hauc eguin niotçan, ahalaz clarqui. Hulaco maneraz seguitcen cituen non baitcidurien Jaincoa ganat goan nahizco hirrixaz ilkhitcen beçala cela bere gorphutcetic, eta hagorandua çagoela bere azquen orenaren minez. Etciren hain laster akhabatu othoitçac, non Erregue bere familiarequin sarthu-içan baitcen. Errecibitu-içan-cituen bere egundainoco humore alleguerarequin; eta nihori guti gogoratuco-citçaion bere arima berac exhortaturic heldu cela gorphutzetic atheratzerat ceruaren galtçarrerat hegaldatcecotçat.

Ortcegunean, eguerdirat, bacirurien hagoniarat ciohala, hargatic erran-çuen nahi çuqueiela oraiño entçun meça saindua, cioelaric, azquen aldicotz içanen cela: bihotza sustatcen cioen kharrac sustengatu-içan çuen haren izpirituco attencionea; eta sacrificioco dembora gucian eztcituen beguiac apartatu aldarearen gainetic.

Gaitça goratuz cihoacon huntarainocoan, non miricuec ez baitçuten uste arrax aphala ardiets ahal-ceçaquela. Printce hunec ikhussiric azquen mugarat hurbiltcen hari cela, lehiatçent-cen khar eta fede handienarequin içaterat sentimenduric bicienac, nahiz salbatçaile adoragarri harc gure salbatcecotzat obratu içan-dituen misterio ecin erranezcoen gaiñean; nahiz, finean, Jaincoa bere lorian ikhusteco çorionaren gaiñean.

Iscrituraco hitz guehien bihotza ukhitcen-ciotenac hainitz alditarainocoan berriz erranazten-ciotçon exhortatçaileari. Galdetu-içan-nioen: ea bada Jaunaren borondatea haren baithan compliçadin bethi desiratcen-çuenez bakharric? Mobimendu saindu batequin, ihardetsi çautan: Cituzquelaric bere escuco milla bici eta milla ossassun, guciac gogotic sacrifica liotçoquela Jaincoa ikhusteco, eta hartaz goçatceco senti-çuen lehia kharxuari: ezdut, continuatcen çuen, deusic egundaiño hanbat desiratu nola haren eçagutcea bere içate gucian: non bait ungui handia eta ungui miragarria behar da bere perfeccione gucien hedaduran.

Egoten-banintcen aphurbat ichilic, deitcen-ninduen bereganat eta erraten: mintça çaquizquit enen Jaincoaz, hortan consolamendu handibat causitcen-dut.

Hagoniaco oinhacen eta haren ingurutan çaudecen auhen eta marrasquen erdian, Jaun Dauphinac deusic eztçuen galtcen bere animo eta tranquiltassunetic. Hain cen ohitua gauça graciosen erraten non uzte içan-baitçuen bere ganat erakharri behar-cituela guelaco lehenbicico aitoren-semeac, eta heiei eracuzterat eman harentzat hartu-cituzten arthen alderaco bere bihurcundea. Galdeguin-cituen guero bere Jaun Menin (bere seguidaco officiale batçuc): Hurbil-çaitezte, Jaunac, erraten-cioten aire arraienarequin, hurbil-çaitezte ikhus-çaitçadatentzat guciac. Esquerrac darozquitçuet hartu-tutçuen penez eta guciz, ekharri-dautaçuen amudioaz: eçagutçaz bethea naiz guciez: eman-dautçuet batçutan khechatceco bidea, sobera iduriqui-araciz, barkhamendu hartaz galdetcen-dautçuet. Segur-naiz barkhatcen-darotaçuela bihotz onez: adioz, Jaunac, othoi bethi orhoit-çaitezte nitaz. Handic ondoan, erremarcatu-içan-çuen Prince Turenne edaterat ematenhari citçaiola: behatu-içan-cioen, eta erran: Bada possible, Turenne Jauna, ez baidautçut oraiño fixic erran! Gracia tcharra dut, ecen ukhitua naiz çure arthaz; esquer hainitz darotçut. Herrech da comprenitcea hulaco hitz samurren aditçaillec eztciotela ihardesten baicic bere auhen eta nigarrez.

Jaun Dauphinac bortcha eguiñen cioen bere samurtassunari ikhustecotzat bere ume Printceac eta heiei mintçatcecotzat azquen aldicotz; ordean ahalac escaturic, contentatu-içan-cen erakhartceaz hequien Jaun Gobernadorea. Jaun Vauguyon, erran cioen, cargatcen-çaitut ene haurrei errateaz desiratcen-diotedala dohaxutassun eta benediccione suerte guciac: hitz hautan arthiqui-çuen has gorapen min bat, eta erran-çautan: Ah! ecin segui-deçaquet, akhabaçaçu, Jauna, eta erratçu, ene icenean, convenitu garenac. Orduan, hassi-nintcen hula mintçatcen: Jaun Dauphinac gucien gainetic gomendatcen-diote Printce gaztei Jaincoaren beldurra eta erreligionearen amodioa; gomendatcen-diote guehiago probechatceaz ematen-dioçuten educacione onaz; içateaz Erregueren alderat sumissioneric eta errespecturic handiena; beguiratceaz, bere bici gucian, Madama Dauphinarentçat halaco ama errespectagarri bati çor diotzcoten obedientia, eta fidantia. Vauguyon Duque Jaunac Printcearen escua hartu eta mussu eman cioen bustitcen-çuelaric bere nigarrez, eta erretiratu-içantcen bere dolorearen gaindidura nekhez jassaten-çuela.

Jaun Dauphinac erran-içan-cioen Verdungo Jaun Aphezpicuari, ceiña ohoratcen-baitçuen bere adisquidetassunaz: Othoizten-çaitut praticatceaz çure caritatea hiltcen-hari-den baten fagoretan: naçaçu exhorta ene Coffessoraren solegitcecotzat: Jaun hunec akhabatu-içan çuenean, eriac erran-cioen: Jaun Aphezpicua, ungui mintço-çare, ala ukhigarria eta sarkhorra baitçare! Hartu-cioen guero escua, eta çapatcearequin bere bihotçaren gainean, oraiño, erran cioen: ez bide nauçu-utcico.

Haren bulharrac cargatcen hari-ciren: ecin eguin ceçaquen thuric; halaric, axeguinequin hartcen-cituen ematen-citçaizcon edariac, çaquielaric eztcirela-baliatuco baicic haren oinhacen guehiago luçaraztecotçat. Demboratic demborara, folxua mirarazten-cioten miricuei, galdez çaucotelaric descanxuric handienean haren azquen momentua hulbiltcen cenez. Nahi cinduque, Jauna, galdeguin-içan-nioen, Jaincoac labur baletça çure oinhaceac. Ez, ez, ihardexi-çuen berehala, haren borondatea nahi-dut bakharric. Ez naiz behar unhatu sofritceaz gure salbatçailea gatic, berac hanbat sofritu duenaz gueroz guretzat. Sentitcen-tut dolore batçuc bulharretan; baiñan ez da hori deithu behar soffritcea. Cer exemplu Printce horren baithan! Eritassun luce baten iraupen gucian ez-çaio itçultcen errencuraric ttipiena; cerdiot! Ez du ere ematen khechamenduaren ez eta humorearen gambiamenduzco seinaleric arinean! Bethi ezti! bethi arrai! bethi leheneco bera! sollasean, ossassunic handienean içan balitz beçala, bethi orobat alleguera.

Aditcerat ematen-cioten aldi guciez erressuma ossoa othoitz general eta particular eguiten hari-cela haren sendatcea galdetceco ceruari, handizqui ukhitua-cela eracutzten-çuen, erraten çautalaric egun batez: Frogatcentut othoitz heien effetuac, ecen Jaincoac gracia ungui bereciac eguiten-dautzquit, eta ene beldur gucia da ez naicela hetaz asqui probetchatcen. Nola gauça bera erraten-baitcioten bere azquen momentotan, ikhusi-içantcen biltcen cituela guelditcen-citzazcon indar ondarrac; eta erraten mobimendu saindu batequin altchaturic escuac eta beguiac cerurat; Ah! ene bihotz guciez othoitzten-dut Jaincoa erressuma hau bethi sustenga-deçan eta eztal bere gracia eta benediccione abondantenez. Maiz erreberritcen-cioen Jaincoari bere biciaren sacrificioa, offritcen cioelaric nacione guciarentzat, eta bere gainqui Erregueren eta haren familia ohora-garriarentzat; promes-eman-içan-çuen, baldin asqui dohaxu bacen, mundu huntaric lekhora, ceruan sartceco, othoitz eguinen çuela gu gucientzat, eta bereciqui guehien maite-içan-cituenentzat.

Horrela cihoan, baratche baratche, akhabatcerat erreligioneco sentimendu garbi eta bicienen erdian bici bat hain baliossa eta hain exempluzcoa. Ikhusten-çuten, Jondoni Pauloc dioena, barneco guiçona borthitzten eta hanaditcen bere perfeccione betherat hel-çadin arterainocoan, campoco guiçon flacatuz, ez deustatcerat cihoan arabera. Guristino handi hunec guehien gogoan çarabillana cen Jaincoac ossoqui puriffica-ceçan soffricarien bidez, hartaz goçatceco çorionaren içatecotat heriotcetic lekhora. Hargatic ciotçan esquerrac osso conserbatcen cioen eçagutçaz, hartaz balia-çadintzat hagoniaco memento guciez: haren behatceac landatuac-çauden gurutceficaren gaiñean, maiz berac hartcen-çuen, eta eramaten ezpainetarat errequeritcen-çuelaric othoi haren azquen hatsa errecibi-ceçan.

Gau erdi mugaxuan, de Luinez daritçan Jaun Cardinaleac eman cion benediccionea, eta heriotce articuluco perdunantçac. Jaun Dauphinac perdunantça horiec khartxuqui desiratu-cituen. Erran-cioen Jaun Cardinaleari: Guertha-çaitequela gaü hartan berean egor cioçon norbait iratçartcerat. Ihardetsi cioen Jaun Cardinaleac etcela haren aldetic apartatuco. Eçagutça handibat çuen Printceac Eliçaco buruçagui hunen eta Jaun Aumonier handiaren aldeticaco artha guciez, ceiñec garaitu-içan baitçuten bere dolorearen min gucia, exhortaric ukhigarrienac hari eguitecotzat. Printce hunec consolamendu handi bati beçala behatu-cioen oraiño Parisco Jaun Archapezpicua bere eritassunean, aldi differentez, ikhusteari, eta errecibitceari haren benediccionea çeiña errequerimendurequin galdeguin-içan-baitçuen. Sei orenetaco inguruan, Jaun Dauphinac galdu-içan-çuen hitça, eta eztçuen mobimenduric ezpainetan baicen. Erabiltcen-cituen niri compreniarazteco aditcen ninduela. Oren erdi hartan, eçagutçaren seinaleric eztçuen-eman. Hirur garren aldicotzat, nigar eta auhenpean, erran-içan ciren hagoniaco othoitçac; diot hirur garren aldicotz, ecen bezperan eguerditan Jaun Aumonier handiac erran-içan-cituen guelaco gucien aitcinean Jaun Dauphinac ihardetsten-çuelaric han ciren guciequin; tricaraci ere cituen moment bat ondoan attencione guehiagorequin segui-cetçantçat.

Printce hau ceinaren bicia merecimenduz eta obra onez bethea baitcen, eztiqui lokhartu cen Jaincoa baithan ortciralearequin, abendoaren 20ean 1765ean goiceco cortci orenen ingurutan, uzten diozcolaric Frantia guciari berthutezco exempluric handienac, eta dembora berean, erregretaric justuenac.

Jaun Dauphin Jaun Dauphin Jaun Dauphin Jaun Dauphin Jaun Dauphin Jaun Dauphin

NAFFARRERA

29 pentsamendu “Jaun Dauphin”-ri buruz

  • http://www.euskonews.com/0078zbk/gaia7801es.html

    Goico leku honetan aguertu cen lehembicico transcriptionea cein bururatu baitzuen Javier Díaz Noci iracasle bikainac, nor baitago orain Pompeu Fabra universitatean.

    Postean aguercen den transcriptionea ceharo cehatza da originalarequico.

    Javierrenean, bere vorondate ona gatic ere, 50 erroretatic gora dautza eta 9 hitz falta dirade.

  • https://www.dropbox.com/s/tl7i728snmvkunn/Jaun%20Dauphin%20BAT.docx?dl=0

    Esteca honetan transcriptionea docx formatoan.

    Supposatzen da textu hori itzulpen bat dela, desaguertutaco original batena, baina ni ez nago horreçaz batere seguru, uste on baitut ecen Jaun Dauphinaren confessorea eta euscarazco textu hau hain bikainqui redactatu çuen personá bat eta bera dela.
    Odet-Joseph Giry de Vaux de Saint Cyr içan cen erregue confessorea, baina Jaun Dauphin baino borz urthe lehenago hil cen. Nor içan çaten hurrengoa? Aguian euscaldun bat! Ez liçate harritzeco!

  • http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-801/es/contenidos/informacion/eu_mintzagai_euskal_prentsa/es_eu_pren/eu_pren_1.html
    Goico honetan iracurcen ahal dugu:

    “Orduan ez zegoen euskara idazteko araurik, jakina. Horregatik, ezina ekinez egina pentsatuko zuketen, eta euskaldunon hizkuntza kazetaritzara gerturatzeko ahaleginek denborarekin hizkera berezia sortzeko lehen urratsa eman zuten. Orduko euskarak idazteko araurik finkatuta izan ez arren, bere helburua bete zuen.”

    Batzuetan ignoranciá osso da handia. Jaun Dauphin publicatu çuen horrec haguitz ongui eçagutzen cituen gure hizcunçan idazteco arauac. Argui dago mendeetaco traditione idatzia eçagutzen çuela arras ongui, ceren perfectuqui idazten baitu laphurteraz. Arau guzti guztiac bethetzen ditu manera bikainaz.
    Çail da batzuetan berheizten ignorantia supinoaren eta fede tzarraren artean.
    Negarrismo penosaren adiarazpenac berceric ez dirade halacoac.
    Jaquin beçate hainec eta halacoec ecen gure idazle classico guztiec goi ikasquetac cituztela, herri içanic populu xehe ez içana gatic ere.
    Cembat ignorantia bazterretan!
    Cembat guiçagaixo penos!
    Adeitassunez

  • 13 hasserre aurpegui?
    Lotsagabe galduoc!!!

  • Portadan berean erraiten çaicu:

    Haren Cofessorac arguitarat emana.

    Hau ez luquete idatzi, itzulpen bat içan baliz.

    Gogoratu beharra dago Leiçarragac harreman personala ukan çuela Joanna III reguinarequin eta Axularrec beronen seme Henri famatuarequin, ceina içan baitzen Naffarroaco eta Franciaco regue.

  • Zure matxinada ortographikoari hatsa dario, lekuz kanpo dago, oso.

    • Orthographia hau erabili içan da sei mendetan: xvi, xvii, xviii, xix, xx eta xxi.

    • Irala,
      Explicatzen ahal çara?
      Adeitassunez eta respectuz

    • Peru Dulantz 2017-02-24 08:39

      Okerrena da matxinada ortografiko horren gotorleku bihurtu duela Zuzeu; nire ustez ez litzateke argitaratu behar arau ortografiko minimoak betetzen ez dituen artikulurik, ezta iruzkinik ere.

      • Hemen ez dago neholaco machinadaric. Naffarrerac mendez mende fincatu ditu bere arau orthographicoac eta neu bethe bethean applicatzen saiatzen naiz eredu standard batean.
        Batueraz idazten dudanetan Euskaltzaindiaren arauac respectatzen ditut.
        Euskaltzaindiaren arauec ez daducate character retroactivoric. Gure traditionea içan da içan dena eta ez dago falsutzeric Orotariko Euskal Hiztegian eta berce haimbat lanetan eguiten den beçala.
        Adibidez, “ardietsi” da guehien erabili içan dena. Hala ere “erdietsi” erabaqui du Euskaltzaindiac. Hau trampa da. Eta tramposoac erraz harrapatzen dirade.

        • Ttuku-ttuku 2017-02-24 17:12

          Berriz ere hanka sartu duk, Josu.
          Nafarroako ekialdean “erdietsi” erabiltzen diagu (“lortu” baino gehiago). Ez diat inoiz “ardietsi” aditu, ez gure bailaretan ezta Euskal Herrian barna ibiltzen naizelarik ere.
          Euskaltzaindiak bete betean asmatu dik kasu honetan behink-behin, bizirik dirauen forma hautatzean.
          Ez ditiagu behar “nafar estiloan” solas egiten erakutsiko diguten bilbotar sasi-jakintsuak.
          Tranposoak aise harrapatzen dituk, bai.

          • Ez da holacoric erraiten Orotarico Euscal Hizteguian.
            Dena dela, ceuc erabilcea daducaçu nahi duçuna.

          • Armiarma corpusean ere ardietsi hamar bider guehiagotan aguercen da erdietsi baino.

  • Orotarico Euscal Hizteguian “errelacione/errelazione” hitz honen arrastoric ez dago. Armiarma corpusean, ordea, bai aguercen dela.
    Naffarreraz “relatione” da eta haren adierá, casu honetan, “contaquiçun” da, eta ez “harreman”.

  • Zerrorrek eman duzu arrapostua: “graphia hau erabili ican da..”. Iraganean,modu perfektiboan, akabo, kito, amaitu dira koplak… Beraz, zertara dator gainontzeko guztia, ezpada kakari eragiteko eta hatsa noranahi zabaltzeko? Bide batez, zeuri, pertsonari, ez dizut lotsa galdu, ezpada revolutione ortografiko-gramatikala egitea xede duen sasi ideiari, zeinak orain arte egindako guztiaren uzkailtze noragabekoa eta ganorabakoa aldarrikatzen duen, adanismo arduragabe baten izenean. Eskerrak oihartzun mugatua duen! Osterantzean, euskararen munduaren inplosioa lekarke, Oc hizkuntzaren munduan gertatu moduan: hainbaten temak edo protagonismo-afan neurrigabeak ostikatu eta hondoratu du hizkuntzaren etorkizun jadanik murritua. Izan ondo.

    • Adamismo?
      Euscara batua bagueneducan geuc!
      Adamistac dirade haiec ceinec consideratzen baitute haiec berac baino lehen deus ere existitu ez dela!
      Lotsa guticoa çara, Irala!

  • Erabili içan da eta oraindic, ikusten ahal duçunez, erabilcen da.
    Ez dena normala, ez daducana ecer logicotic da ikustea Orotariko Euskal Hiztegian “jenerazione” ipincea Leiçarragaren adibide modura, noiz eta berac “generatione” erabili baitzuen. Hau trampa da. Içan dena eracutsi behar çaio euscaldunari eta “berria” justificatu.
    Idatzi nahi dela orain “jenerazio’ edo “belaunaldi”? Hau berce contu bat da! Baina trampa gaberic, iruçurric gabe! Othoi!
    Occitanoen munduan graphia traditionala abandonatu denean, orduan ethorri da galbidea. Cer irabazten du “nation” idazten daquienac “nacion” edo “nacioun” idatziric? Deus ere ez. Picutara eta ongui mereciric!

  • Ttuku-ttuku 2017-02-23 16:33

    Zorionak Josu !
    Hamaika iruzkin (honekin hamabi) eta hamabi hassssserre aurpegi baino ez.
    Hiri esker euskararen salbazioa hurbilago zegok.
    Heldu den urterako Bizkaiko Aldundiak (hire zergak biltzen dituena, portzierto) aktak nafar estilo hutsean argitaratzeko asmoa omen zeukak.

    • Ahahahah!
      Aurpegui alaiac ascoz guehiago dirade: 29.
      Content naiz. Bon, neu bethi content naiz.

  • Lotsaz ari garela, jaitsi gaitezen egunerokora. Oker ez banabil, zeuk aurreko baten gaingiroki aipatua,hainbat urtetan ibilia zara euskararen irakaskuntzan, nerabeen edo heldu gazteen artean. Hala bada, zer euskara modutan irakatsi duzu? Eta ikasleei zabalki darabilgun eredu estandarrarekiko zer sentimentu klase irakatsi diezu? Destaina, ezinikusia? Hemen darabilzuna? Gauzak argitzeko nahia baino ez da, ez inoren bizitzan sartzeko irrika. Ondo segi.

    • Egun on Irala,
      Bethi lan eguiten dut 10-11-12 urtheco ikasleequin. Azquen urtheetan çucendari nago Portugaleteco Gabriel Celaya herri ikastetchean non bainaiz urthe guehien daraman iracaslea.
      Neu naffarreraz minçatzen naicenean nehorc ez du nabaritzen batua ez denic. Escolan “derauçut” moducoac erabili ordez “diçut” typoco paradigma erabilcen dut. Hacheac bethi aspiratzen ditut classeac emaiten ditudanean, baina lanquideequin ez dut eguiten.
      Neure ikasleei bethi transmittitu derauet euscararenganaco amodioa, batua barne.

  • Nik ez dakit zuei, baina neuri naffarrera ulert errazagoa egiten jat gaurko batuera baino, eta bizkaitarra naz!!

    Behintzat zeozer txarto egiten gabiltzala onartu behar dogu, askotan euskera idatzia eta berba egiten doguna hain ezberdinak direnean.

    • Belabeltz,
      Eta erraçagoa çuretzat Betolaça, Capanaga edo Añibarro zuzeu bidez plaçaratu ditudanac. Euscaraz analphabeto diren Bizcaico aitita eta amamec ederto asco ulertuco lituzquete liburu horiec. Bon, ç ordez z ipinita, erraçago.

  • Euscaraz eman den orthographia aldaquetaren parecoric ez dago gure alphabetoa erabilcen duten europar hizcuncetaric bakar batetan ere.
    Geu Scandinavian vici baguina, ulergarria liçateque batueraren graphia, baina geu vici gara vici garen lekuan.
    Eta ez dut orain hitzeguin nahi “bideo” edo “errugbi” moduco monstruositate ridiculoen aurka.

  • Azquen paragraphoan “ortcilarearequin” aguercen den lekuan; orain, çucenduric, “ortciralearequin” ikusten ahal da.
    Anhitz esquer, Juan Luis, oharçapena gatic.

  • 56 hasserre Jaun Dauphinen transcriptionearequin?
    Lantto honetan neuc ez dut obratu cambiamenduric. Originala lettraz lettraco transcriptione cehatza da. Hirur personac comparatu dugu originalarequin eta affirmatzen ahal dut ez dagoela orain errata bakar bat ere.
    Argui dago nire lanaren contra batzuc confabulatu eguin direla.
    Cergatic? Certaco?

  • 83 careto. Beldur diradea? Hala emaiten baitu!

  • Joseba Bideluze 2017-03-19 13:52

    Euskara batua ez da alda ezin daitekeen biblia moduko bat, egunero aldatzen eta garatzen den mintziara biziaren isla. Beraz, ongi etorri gogoeta eta ekarpen guztiak. Josu Lavin horretan ari da. Laida euskara aberastu eta eguneratu nahi duten guztiei!

    • Caixo Joseba,
      Milla esquer.
      Niri guehien interessatzen çaitana naffarrerá guztiz ongui standardizatzea da. Honec batuerarequin ere cerikussia daduca, ceren guretacotz batuerá naffarreraren forma berheci eta murritz bat baita.