Isilarazteaz edo entzun nahi ez izateaz

Isilarazteaz edo entzun nahi ez izateaz –

Isilarazteaz edo entzun nahi ez izateaz
Arg: Kontseilua

Berriki Baionako epaitegietan herritar bati epaileak ukatu egin dio euskara erabiltzea frantsesaren ezagutza zuela argudiatuz. Izan ere, Frantziako Estatuak aitortzen duen hizkuntza bakarra frantsesa da eta epaitegietan, frantsesaren ezagutzarik ez den kasuetarako soilik onartu izan dute interpretazioaren bidez euskara edo bestelako hizkuntzak erabiltzea.

Hegoaldeko epaitegietan, euskara erabiltzeko aukera izan beharko genuke, baina errealitatea oso bestelakoa da eta praktikan Frantziako Estatuaren jarrerak errepikatzen dira. Nafarroako epaitegietan euskara erabiltzea eskatuaz gero, eskubide hori bermatua izan beharko genuke (zuzenean interprete gabe gainera), baina egungo legedia medio, hainbat dira ezartzen dizkiguten ukazioak: epaitegiak euskararen ofizialtasuna onartzen ez den eremuetan egoteagatik, epaileei nahitaezko ezagutza ez ezartzeagatik edo euskarazko interpretazioa eskatu arren horrek sortzen duen atzerapenengatik. Horrela, egunero-egunero eta Euskal Herri osoan milaka herritarren defentsarako eskubidea edo babes judizial eraginkorra izateko eskubidea ere kaltetzen dira.

Baina epaitegietatik harago, bestelako gutxiespenek ere larritasun berezia dute, Euskaren Nafar Kontseiluan gertatutakoa kasu: Funtzio Publikoko Zuzendariak Nafar Kontseiluko kideei gaztelaniaz galdetzeko eskatzea, interpretazio zerbitzua izan arren, ez omen zekielako konektatu behar zuela eta beraz, ezertxo ulertu gabe lasai asko geratu zen bilera osoa. Antza denez, euskaraz esandakoak batzuentzat ez du interesik.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko irailaren 19koa]

Isilarazteaz edo entzun nahi ez izateaz

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude