Irakurketa Interaktiboak

Egunkaria zabaldu eta 3. orrialdean arraroa egin zaidan argazki bat topatu dut. Hasieran pentsatu dut akats bat izan zitekeela, argazkia ber-enkoadratu eta kutxatxoan sartzerakoan hanka sartze bat izan eta argazkia ‘mugitu’ egin dela bere tokitik. Berriro begiratu diot irudiari, eta bazuen zerbait hori horrela izan ez dela iradokitzen zidana: 4 tipo ezkerrean, 4 bandera eskuinean… bazuen nahita konposatua izan zitekeenaren zantzurik, baina bortitza egiten zitzaidan enkoadratzea: 4 gizonak oso arraro zeuden moztuta (izan daiteke anonimotasuna iradokitzeko burua koadrotik kanpo uztea, baina sorbaldatik egindako mozketa hori…), oso ezkerrean zeuden pertsonaiak, gehiegi, azkenaren sorbalda moztutzeraino, ezkerretik 5. baten zangoa ikusi zitekeen, alfonbra zati handiegia (nire gusturako), alfonbraren marrazkiak ere ez du larregi laguntzen…
Intentzionalitateari aukera bat eman eta txio bat igo dut, argazki horren aukeraketa ulertzen ez nuela esanez.

01

Ivan Santamaria BERRIAko kazetariak erantzun dit, bera izan bai da argazkiaren aukeraketaren arduradunetako bat.

02

eta hor elkarrizketatxo bat hasi dugu, Twitterrak horretarako dituen gabezi guztien gainetik

03

04

05

06

Hemen Ivanek argazkiaren aukeraketa arrazoitu, eta nik izan dudan erreakzioan pentsatzeko aukera eman dit.

07

08

Arriskatzeak ez asmatzea ekarri dezake, baina berari esan diodan bezala, ez arriskatzeak asperdura, eta tarte honetatik nik hamaika aldiz egin dut inertzia horien aurka.

Jarraitzen dut pentsatzen argazkilariaren ahalegina ulertu badut eta ideia ‘ona’ iruditu bazait ere, ez duela emaitzan asmatu. Ez da Ivanek dioen moduan argazkilaritzaren arau klasikoak puskatzen dituelako, hauek ere beste arau guztiak bezala, puskatu bai daitezke. Arauak puskatzerakoan ere, emaitzak funtzionatu egin behar du eta ene ustez kasu honetan ez du funtzionatzen; ni galdu egin naiz intentzionalitate baten bila eta irudian azaltzen zenak ihes egin dit, baina argi dut egunkarik ez dituztela ni konforme geratzeko antolatzen, eta askotan ni konforme ez geratuta ere, emaitza egokia izan daitekeela, beraz geratu dadila hemen idatzitakoa iritzi pertsonal gisa.

10

Amaitzeko, esan behar dut polita iruditu zaidala hizketaldia eta asko estimatu diodala erantzuna. Sarri galdetu diot nire buruari zergatik aukeratuko zuten irudi hori zulo horretan jartzeko, baina gutxitan galdetu diot aukeraketa egin duenari. Gaur egin dut eta oso ariketa interesgarria iruditu zait, beraz, hemen duzue, zuei ere baliogarria egingo zaizuelakoan.

Irakurketa Interaktiboak

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.