Hizkuntza eta jolasa

Hizkuntza eta jolasa

Badauzkat iloba batzuk, eta ez gutxi. Adin ezberdinak dauzkate, baina guztiak dira aski umeak oraino, hamar urtetik behera. Energiaz leporaino beteta daude, behar den bezala, eta eguna jolasean igarotzen dute; eta haiekin gehien gozatzen duena jolasean, ni neu. Jostailuak ere egoten dira, baita borroka txikiak ere nork zein erabili. Kontua da, azken finean, jostailuek ez daukatela oso bizi luzea ume askok erabiltzen badituzte, bereziki plastikozkoak badira. Lehenago edo beranduago hautsiko dira, edo pieza bat galdu, edo pieza bera ez bada jostailua izan galtzen dena.

Nik ere maite dut jolastea, bereziki hizkuntzarekin. Maite dut gure hizkuntza, gustuko ditut hizkuntza guztiak, eta beti izan dut oso gogoko eskaintzen dituzten zirrikitu, jantzi eta bigarren zentzuetan arakatzea. Hizkuntzarekin geroz eta gehiago jolastu, geroz eta pieza gehiago dauzka; geroz eta sendoagoa bihurtzen da eta hausteko aukera gutxiago dauzka; eta galtzeko arriskua zerua eta itsasoa batzen diren marra horretatik harantz desagertzen da.

Ingelesa eta euskararen arteko hitz joko eder hau topatu dut sarean. Berangoztara da egilea eta “karkarmarro” izeneko facebook orrialdea dauka. Jeniala iruditu zait; benetan, sorry own AK.

Hizkuntza eta jolasa

Hizkuntza eta jolasa