Hamaikagarren itxurakeria patetikoa

Hamaikagarren itxurakeria patetikoa

ardiitxura - Hamaikagarren itxurakeria patetikoa

Duela egun batzuk, ORAIN.EUS deritzan orri bateko albisteak agertzen zaizkit Facebook-eko horman, ia egunero eta beti erdaraz. Arrazoiren batengatik erdarazko bertsioa iristen zitzaidala pentsatuta sartu naiz web orri horretan euskarazkoaren bila eta hara!, erdara hutsean dago. Bai, bai, ORAIN.EUS erdara hutsean dago. Beno, sailetako izenburu batzuk euskaraz daude, (POLITIKA, KULTURA, EKONOMIA), kaka eginez bihurtzen baitira batzuk euskaldun. KIROLAK izenburua ere aurki daiteke. Baina aurrekoen alboan ordea OPINION (lastima Krik ez izatea), IRITZIA jarriz gero erdaldunen bat ulertu gabe gera ez dakigun. Domeinuaren orria bisitatu dut hurrena. Lau hizkuntzatan dago eta Google-n “.eus” idatziz gero ingelesezkoa eta gaztelerazkoa ateratzen dira aurrena eta euskarazkoa berriz lehen orriko azpi-azpian. Apur bat konparatzeko “.cat” begiratu dut eta katalanez eta ingelesez baino ez dago. Baina gatozen berriro .eus domeinuaren orrira. Esan bezala lau hizkuntzatan dago. Hasierako orriak begiratu ditut lau hizkuntzetan eta lauetako batean ortografia huts nabarmena ageri da. Asmatzen zeinetan? Bai, asmatu duzue, euskarazkoan. Hasierako orri horretan dioena kopiatuko dut hemen hitzez hitz, aipatu akatsa eta guzti:

.EUS domeinua

Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitateaern Interneteko lehen mailako domeinua da

.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Eta horren ondoren, euskararen lagun itxurako betiko etsaiek zabalik utzi ohi duten zirrikitua:

.EUS domeinu bat erabili ahal izateko gutxienez hauetako baldintza bat bete behar dute webguneek:
  • Web guneak euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar du, edo komunikazioak hizkuntza horretan egin behar ditu
  • Web gunearen edukiak euskal kulturaz aritu edo sustatu behar du

Alegia, .eus euskararen normalizazioarako tresna den arren, erdara hutsezko orrialdeek ere erabili ahal izango dute. Nahiago nuke plazaratu  dudan adibide hau salbuespen bakarra balitz, baina aipatu zirrikitu hori ez dute oharkabean jarri, baliatzeko baizik. Erdarazko “euskal telebista” duen herrian harritu egingo al gara? Betiko ikurriñadun erdaltzaleek honelako iruzurra egiteak ez nau batere harritzen. Betidanik erabili dute euskara beste helburuen mesedetan  eta gero bazterrean usteltzen utzi. Harritzen nauena euskaltzaleen erreakzio falta da. Zertan dabiltza ZUZEU, BERRIA, ARGIA, KONTSEILUA e.a. montaje honi zilegitasuna ematen?  Isilik pasa behar al du euskalgintzak hamaikagarren burla hau? Zinez, ez dut ulertzen.

Hamaikagarren itxurakeria patetikoa

16 pentsamendu “Hamaikagarren itxurakeria patetikoa”-ri buruz

  • Norbaitek ba al daki nork edo nortzuek egiten duen ORAIN.EUS?Kuriositate hutsagatik ghaldetzen dut

    • Niri berdin zait nor den. Bakoitza libre da bere hautuak egiteko. Erdaldun bizi nahi duenak eskubide osoa du erdaldun bizitzeko. Ezin dena da horri “euskal” labela eman. Label guztiekin berdin gertatzen da: serio kudeatuz gero prestijioa ematen dute eta katxondeo bihurtzen badira barregarri amaitzen duzu. Labela kudeatzen duenari eta gainerako labelkideei erreparatu behar zaie, ez orain.eus orriari doaineko publizitatea egin.

    • Rafa Saiz Eizondo 2016-06-01 12:58

      Jakin ez, baina lepoa jokatuko nuke… Dena dela galdera horixe bera egin diot neure buruari eta, munduko beste webgune legal guztiek bezala beren buruaren aipamen legela egina zutelakoan, horren bila jardun dut denboratxo batez. Baina, lagunaz, ez dago halakorik. Zeharo legez kanpokoa da, pirata, oraingoan jelkide maiteek sortu duten panfletoa. Nork du halakoetan kargu hartzeko ardura? Jaurlaritzak? Fiskaltzak?

  • Itxura guztien arabera, Maudili Prieto izeneko jaun bat dago honen guztairen atzean. Bizkaian kokatutako abokatu eta kazetari kataluniarra. Facebookeko orria ere badu https://www.facebook.com/maudiliprieto.allikaabokatuak?fref=ts

  • Artikuluaren argazkia ezin aproposagoa.
    Lotsagarria webgune horretan hitz bi euskaraz egoteagatik, euskal webgunea dela saldu nahi izate hori. Asmoa, antza, euskara “kaixo” eta “agur” esateko besterik ez izatea, gainontzeko guztia sobera.

  • Aka Baramos 2016-05-13 15:15

    Orain.eus webguneak ez du errurik. Domeinua erabiltzeko baldintzak bete ditu. Kitto.
    Larriagoa ote da Orain.eus-ek egiten duena, Deiak, Garak, Txalapartak, Jaurlaritzak, EiTB-k, edo gure ordezkari abertzale gehienek egiten dutena baino? Milaka adibide dauzkagu eta! Eman Maudili delako horri bakea, eta jarri EAJri, EHBilduri eta euren ongurukoei begira, mesedez eta faborez.
    Arazoa .EUS domeinuak berak eragin du, Euskal Herriarekin loturarik txikiena duen edozeri domeinua erabiltzeko aukera ematean.
    Beste iruzur bat gehiago Euskal ohi Herrian.

  • http://www.orain.eus weborria ez nuen egundaino ezagutzen… zure artikulua irakurri ondoren sartu naiz weborrira.. eta hara! zer da hori? dena erdaraz… orain da garaia horrelakoak salatzeko!
    milesker artikulu honegatik, Hartsuaga…

    • Oso ondo, “.eus” ek neurriak hartu beharko ditu domeinua serio hartu beharko bada.

  • GARA ren web orria bezalaxe. Egia esan .EUS suntsitzeko mugimendua dirudi, berriro ere
    EUSkarazko hedabideak markatu behar zituen bereizgarri bat batzuek sinpleki EAK ko bereizgarri bezela erabili nahi dute.

  • Gainera oso usain txarra du ORAIN.EUS eko honek, ze denaren gainetik badirudi argi utzi nahi duela “Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako” gauza soilik dela da bestetik badirudi ez dure “nor gara, nortzuk gara ” edo “kontaktua” sekziorik, arraroa benetan.

  • Euskaldunon mugimendua lagundu dezakeen edozein erraminta agerntzen den bakoitzean, suntsitu egiten digute: “.EUS” orain badirudi ez dela euskarazko webguneentzat, ikurrina EAE koa bakarrik da, PAIS VASCO =EAE omen da.

    Ba “.EUS” dominioarena ezin dugu pasatzen utzi, auteskundeak datoz, norbaitek zeresana edukiko du, eta .EUS ekoek ere.

    • Zeharo asaldatuta egon behar dute salaketa honekin. Atera kontuak, euskarazko orriaren ortografia akatsa oraindik ez dute zuzendu. .eus domeinuaren erabiltzaileak etengabe deika ariko dira nonbait eta ezin telefonotik alde egin zuzenketa egiteko.