Gazteak eta euskera: misio ezinezkoa edo politika linguistikoaren akatsa?

Gazteak eta euskera: misio ezinezkoa edo politika linguistikoaren akatsa?

Gaur egun, hainbat dira erakunde ezberdinetatik hartzen diren neurriak euskararen erabilera sustatzeko baina, hauek egokiak ote dira?

Ondo baino hobeto ezagutzen dugu guztiok euskeraren arazoa, gazteek ez dute euskeraz mintzatzen, euskara arriskuan dago, jada ez da euskararik entzuten kaleetan… Baina, zer gaude egiten hori ekiditzeko?

Alde batetik, bi motatako erantzun daude arazo honentzako: instituzionalak eta pertsonalak. Lehenengoak, euskara eta politika linguistiko arloetan aritzen diren erakundeak hartzen dituzten neurriak dira; adibidez, kultur elkarte bat, AEK, ikastola bat, batzorde bat, Euskal Gobernua…

Bigarrenak aldiz, geuk gure ingurunean hartzen ditugun euskararen inguruko neurriak dira eta askotan hauek dira arrakastatsuenak. Izan ere, asko dira euskaraz jarduten duten familiak edo euskara ama hizkuntza bezala duten gazteak.

Baina, arazoa ez da familietan dagoen euskeraren erabilera baizik eta, gazte guzti horiek eskolaz kanpo zer hizkuntzan egiten dugun lagunekin. Naiz eta, leku askotan gazteen artean euskara oso erabilia izan, hiriburu handiei buruz ari naiz, eta Bilbori buruz zehatz mehatz.

Orduan, arazoa gazteen arteko euskeraren erabilera bada, zer egiten ari gara txarto? Hau da, ikastola eta familietan giro euskalzalea zabaldu zaie ume horiei txikitatik, Korrika ospatzen da bi urterik behin hizkuntza sustatzeko eta EJk milioika euro gastatzen ditu politika linguistikoan.

Ba, galdera hori oso errepikatua izan da azken boladan, izan ere, euskararen etorkizuna gazteengan dago eta ez badugu euskararekin jarraitzen galduta gaude. Beraz, zerbaitetan aldatu behar dugu.

Nire ustez, arazoaren jatorria ikastoletan dago, ezin baita edozein hizkuntza debekatu, pertsona baikotza askea baita hizkuntzaren aukeraketan. Horregatik, ikasleok askeak izan beharko ginateke gure hizkuntza aukeratzeko momentuan, eta ez euskararen erabilera konstante bat egitera derrigortuak izan.

Nire uste apalean, beste arazo larri bat euskara ikasgaian dago, ez baitut inor ezagutzen bere ikasgai gogokoena euskera dena; euskara ikasgaia, gramatika eta hiztegiko “txapetan” oinarrituta baitago. Irakasleek, ez dute ikasgaia modu ludiko edo didaktikoan eman nahi, euskararen grina piztu nahi, baizik eta ikasleak nor-nori-norka urtero ikastera derrigortu.

Izan ere, euskara ikasgaia erakargarriagoa izango balitz, gazteak benetan euskaraz komunikatzeko kapazak izango lirateke eta gazteen arteko euskarazko harremanak sustatuko genituzke. Nahiz eta askotan —niri ere gertatu zaidan bezala— euskarazko albo-bakarreko komunikazioa izan, hots, bat euskeraz jardutea eta besteak erderaz erantzutea.

Laburbiltzen, politika linguistikoa ez da hain gai konplikatua; honen arazo bakarra, gazteengana hurbiltzea da. Baina hau lortzeko ez genuke erderarekiko debeku konstante bat sortu beharrik, baizik eta familien euskararen erabilera bultzatu eta euskara irakasgaia erraztu eta gazteei hurbildu.

Gazteak eta euskera: misio ezinezkoa edo politika linguistikoaren akatsa?
euskara, gazteak, hautua, hezkuntza, hizkuntza-politika

7 pentsamendu “Gazteak eta euskera: misio ezinezkoa edo politika linguistikoaren akatsa?”-ri buruz

  • Ba nire ustez ez duzu bat bera ere jo parean. Euskara ikagaiarena ia gehiegizkoa izan da. Akaso Lenguako ikasgaia beste era batera planteatutabote dago ba? Hasteko, hizkuntza batean era natural eta erosoan aritzeko hizkuntza dominatu behar da, eta orohar dagoen maila penagarria da, artikulu hau bera adierazle. Euskara ikasgaia hizkuntzan sakontzeko da , ez da euskarazko aisia kudeatzeko “Maria” bat.
    Aisia. Hor dago gakoa. Eta ez da gazteen arazoa. Jendeak aisia erdaraz bizi du, askotan aukerarik ematen ez zaiolako, egia da, baina beste askotan berak hala erabako duelako (liburuak, zinema, esaterako).
    Norberaren hautuetan hasten da borroka hau, eta euskaraz bizitzea Sarrik esan bezala normaltasunaren aurka egitea den artean, jendeak beri egingo su aukera erosoaren alde. Kontzienziazioak huts egin du, erakargarri bihurtu nahiak ere bai… fase berri bat behar da: euskaraz bizitzea gazteleraz bizitzea baino erosoagoa izatera iristekoa, baina horretarako… ai, horretarako!
    Horretarako, Watson maitea, sinetsi egin behar da.

    • Arrazoi osoa duzu bakarrik gazteei euskara ez erabiltzearen errua kaleratzea ez dela zentzuzkoa, baina, ni nire esperientzia pertsonaletik dinot; euskera beti txapa gramatikoetan oinarritu dela eta lenguako ikasgaia aldiz; blog, erreportai edo egunetokoen bidez sustatu da. Ikasgai hau, beti beste ikuspuntu batetik ikusi da ez hizkuntz hau ikasteko ala hobetzeko ematen da, euskara bezala. Baizik eta, komunikazioa sustatzeko eta hobetzeko hizkuntz horretan eta modu ezberdinetan hots, ez bakarrik hizkuntza lauan baizik eta, sorkuntza literarioa bultzatuz. Beraz, gazteei euskaran komunikatzeko hegoak zabaltzen badizkiegu, komunikazioa beraien esku egongo da eta beraietan hasten dira euskarazko erlazioak.

      Bestalde, erderaren debekuak apikan zerbaiti gogaratzen dizue, ez al zen Frankoko garaietan euskara hizkuntz debekatu bat eskoletan naiz eta, jendeak euskeraz berba egiten jarraitu? Izan ere, erdera debekatuz ez gaude euskera bultzatzen baizik eta, erdera bultzatzen

  • Peru Dulantz 2017-04-10 08:39

    Nik ez dut uste ikasleak eskola eta ikastetxeetan euskaraz egitera bultzatzeak inolako kalterik egiten dionik euskarari, guztiz kontrakoa baizik. Euskara ikasgai gisa ematen den moduari buruz, bai, uste dut arrazoia duzula. Aurten etsipenez entzun nion alabari lehen eskola-egunean euskara-klasean zer egin zuten kontatu zidanean: ordu osoa aditz-ariketak egiten igaro omen zuten! Eta hortik aurrerakoa antzekoa izan omen da. Horrela ez dago motibazio edo atxikimendurik lortzerik.

  • Artikuluarekin ez nator bat.
    Euskarazko klaseak aspergarriak omen dira , gaztelania, ingelesa, matematika, historia… aldiz ez, horrexegatik umeek maitatzen dituzte ikasgai hoiek? A ez, hori ez dela gertatzen, mundu guztiak du ikasgairen bat gustokoena, zergatik? Errezagoa egiten zaiolako, ez besterik. Baina gehienak ez dute maite ikastea esfortsu bat eskatzen duelako, besterik ez.
    Gaztelaniazko klaseen emaitzak nire ikastolan euskararen emaitzen parekoak ziren ta B ereduan ginen, ta hori gaztelania leku guztietan dagoela ta euskara ez, beraz ez da hain aspergarria, zaila… izango.
    Ta erran dudan moduan, euskara ikasgaia bakarra da, euskaraz ikasten dena aldiz ez.

    Euskara gainera ez da bakarrik euskarazko ikasgaian ikasten, ia ikasgai guztietan ikasten da, beraz nik argumentu horri, pitzadurak ikusten dizkiot.

    Euskararen arazoa gaztelania da, gaztelaniaz dena duzu ta euskaraz ez, gurasoen %80a gaztelania soilik menderatzen du ta umeak gaztelaniara bideratzen dituzte.

    Nolatan eskatu ume bati guraso batek egiten ez duena? Horrelakoxeak garelako.

    Nire ilobak gaztelanian bizi dira, gaztelanian dute aisialdiak, gaztelaiaz egiten duten lagunekin, gurasoekin….. Nirekin izan ezik. niri ez didate gaztelaniaz egiten, baina nik euskaraz egiteko abagunea ematen diet gaztelaniara pasa gabe.

    Beraien guraso, lagun…. ekin aldiz ez da hori gertatzen, normala gaztelaniaz egitea.

    Espainiolak ta gaztelania, kultura generala…. Aspergarriak direlako hainbeste ezjakin daude?
    https://www.youtube.com/watch?v=QqCq59GB4Ys
    https://www.youtube.com/watch?v=NuLFyCM3ZPI
    Gaztelania ta gazteak
    https://www.youtube.com/watch?v=fQ-9YPXcuEI

    Den denak aspergarriak direlako edo hezkuntza orokorrean maila eskaxa duelako, gutxi inbertitzen delako, pobrezi asko dagoelako….

  • Me don't conprendow 2017-04-10 12:01

    Lehenik eta behin eskerrik asko euskararen erabilera bultzatzeko zure proposamenagatik.

    Zoritxarrez, halaber, ez nago ados. Klase guztietan hizkuntza bakarra erabiltzen da bizi izan naizen herri guztietan. Klase multilingualak proposatzen badituzu, ez dakit zer ikusirik duen honek euskararekin, horren berria eta apurtzailea baita…

    Ez dakit Japoniako klase batean ni euskaraz aritzeak zer zentzu duen, pareta bati hitzegitea bezalakoa litzateke. Ezin dut Klingona edo Elfikoa erabili ez soilik EAEko ikastola euskara-inposatzaile krudeletan, baizik eta, nik dakidala, Europa osoan. Nik ikasi nuen eskolan ezin nuen Errusiera erabili eta horregatik ez da errusiera desagertzen ari.

  • Egia da klaseak dinamikoak egin daitezkeela.
    Baina kontu nagusia da, hizkuntza bat edo bestea aukeratzeko, errazagoa zaizunera jotzea dela. Horregatik euskara-elebakarrean aritzea da aukera bakarra. Ume bati euskarazko burbuilan sartu behar dugu. Jakina, hau ez da gehienetan posible. Baina ahal denean, bete behar da. Ahalik eta adin nagusienera arte.
    Artikulu honetan ondo azaduta dago:
    http://zuzeu.eus/gaztea/elebakarra/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude