Euskararen erabilera gora gazteen artean…

Euskararen erabilera gora gazteen artean

… gutxienez Interneten!

Horrela irakurri ahal izan dugu Azkue Fundazioren“Euskararen erabilera interneten hazten doa, batez ere gazteen artean” sarreran.
.

Euskararen presentzia Interneten zein den neurtzea oso zaila da. Hauexek dira orain arte ezagutu izan ditugun parametro ezberdin batzuk:

  • Euskara interneten gehien erabiltzen diren 50 hizkuntzetariko bat da.
  • Hizkuntza minorietarioetatik Twitterren presentzia handienetarikoa duena da.
  • Wikipedian euskaraz argitaratuta dauden artikuluak jadanik 100.000 baino gehiago dira eta munduko hizkuntza guztietatik 23. postuan dago euskara: turkiera, indonesiera edo norvegiera bezalako hizkuntzen aurretik.

Baina parametro hauek ez dute informazio zehatzik ematen gure hizkuntza sarean zenbat erabiltzen den jakiteko. Eustateko azkeneko informazioaren gizartearen inkestan (2015ekoa) datu hauek topatu ditzakegu:

Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleriaren %25,4ak euskaraz nabigatzen du, %25,4ak ingeleraz eta %4,2ak frantsesez -ingeleraren erabilera gora doa nabarmen-. Gipuzkoan euskaraz nabigatzen dutenen portzentaia %38,5ekoa da; Bizkaia zein Araban %19,1ekoa da.

Baina belaunaldi ezberdinetako datuetan arreta jartzen badugu, ikusiko dugu 15 eta 35 urte bitartekoen ia %40ak erabiltzen duela euskara nabigatzeko; eta euskaraz nabigatzen duten 3 pertsonetatik 2 gazteak direla.

Euskararen erabilera gora gazteen artean...

EAEn Interneten erabiltzen diren hizkuntzak

.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, hau da 2014ko datuekin, ikusten dugu ia 4 puntu gehiago igo dela euskaraz nabigatzen dutenen portzentaia (%21,6 214an izanik eta %25,4 2015ean). Gazteen artean, 2014ko informean %32ak erabiltzen zuela ikus zitekeen, 2015ean ostera portzentai hau dexente igo da, %40a izatera. Beraz goranzko tendentzia itxaropentsua da.

PuntuEUS behatokiaren arabera, %17koa da Interneten euskararen erabilera. Edo, zehatzago esanda, Interneteko domeinu nagusietan (.eus, .com, .es, .org…) dauden webguneen %17k erabiltzen du euskara, batez beste. Kalean baino zerbait gehiago, baina ez asko, euskararen kale erabilera %13,3 baita azken neurketen arabera.

Anjel Lertxundik esan zuen Internetek izan behar duela euskararen zortzigarren probintzia. “Hor ez bagaude, gureak egin du. Joanak dira familiak, kaleak eta elizak hizkuntza baten transmisioa guztiz ziurtatzen zituzten garaiak”.

Hamar urte pasatu dira hitz horiek argitaratu zituenetik, eta diagnostikoa ez da aldatu: iritsi da zortzigarren lurraldea konkistatzeko garaia. Eta horretan gabiltzanok argi dugu guztion artean euskararen presentzia sarean handituz eta handituz joan behar dugula. Pausu garrantzitsua izango da gure hizkuntzaren iraupenerako; herriko kaleetan eta etxeetan euskararen egoera eta erabilpena ez baitoa gora.

Euskararen erabilera gora gazteen artean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

3 pentsamendu “Euskararen erabilera gora gazteen artean…”-ri buruz

  • Ba ez dakit gehiago erabiliko den edo gutxiago baina Interneten dagoen euskal komunitatea ez dago oso hedatuta, agian euskaraz nabigatzeko bai baina partehartzeko ez. Beste herrialdeetako egunkari digitaletan eztabaidak aurki ditzazkegu baina Berrira sartu eta horrelakorik ez dago. Euskarazko foruetan gauza bera gertatzen da, are gehiago, euskal foruak edo Zuzeu bezalako webguneak eskuetako atzamarrekin zenbatu daitezke.

  • Erabilera %13a bada biztanleria guztia kontuan hartua, euskaldun kopurua kontuan hartuta, erabilera %30 bueltan egongo da.
    Biztanleriaren %25a euskaraz nabigatzen badu, euskaldun kopurua kontuan hartuta, %70a da euskaraz nabigatzen dutenak.
    Interneten askeago erabili bait dezakezu euskara.

    Ta datu hauek ere eman beharko ziren, gazteleradun elebakarrak ezin dutelako euskaraz egin ez dakitelako, ta horrela hobeto islatzen da euskalduen euskara erabilera.

  • Grafiko hoi ikusita pozik eon behar al deu??
    Euskeran egoera larriaren albisteei aurre egiteko saiakera bat dela iruditzen zait, albiste positibo bat sortu nahian, hau da, euskeraren egoeraren datua ofizialak agertzen diren bakoitzean, makilatu ezin direnez lasaitzeko horrelako albistetxo bat ateratzen digute.
    Nik gure gaiak euskeraz begiratzen ditut interneten ta besteak dena ingelesez, albisteak edozer, informazioaren kalitatea askoz hobea da ingelesez eta euskal herriaren historia eta kultura adibidez askoz sakonago, informazio geiagorekin eta konplejurik gabe dago ingelesez.
    Zeresanik ez ekonomia, politika, ez internazionala soilik. Bertako albistegietan ixilarazi egiten dituzten albiste asko ingelesez ikusi ditzakezu (eta bertako gertakizunetaz ari naiz)
    , flipatuta geratzen naiz askotan.BBC kenduta, aspaldian kalitatezkoa ta orain albiste merkeak ematen ditu, kontrastatu gabekoak, askotan gero ezeztatu egin behar dituenak ta teletienda bat dirudi.

    Proposatzen dudana:Ahal dugun guztia euskeraz eta beste guztia ingelesez.