ETB ezin da Nafarroan ikusi, baina EAE-n ez dute ikusi nahi

ETB ezin da Nafarroan ikusi, baina EAE-n ez dute ikusi nahi

ETB ezin da Nafarroan ikusi, baina EAE-n ez dute ikusi nahiHaserre nago, nazkatuta. Ez dakit munduan ba ote dagoen UPN-ren antzeko kasurik, tamainako jende kalamitaterik. Espainolak espainola denetik konkistatu, zapaldu eta desagerrarazi du parean tokatu zaion guztia, milaka hizkuntza, milioika pertsona; baina traidorea, saldua, konplexuz betetako indigena beti da kolonizatzailea bera baino okerragoa. Gobernuan ez zuten aski izorratu eta oposiziotik ere horretan diraute.

Sortzen duten efektua, beraz, tentsioa da, eta lubaki aukeraketa. Kosmopaletoen jarrerak indartzen gaituela pentsatu nahi dut, eta jende asko ikusi dut eta ikusiko dut hurrengo egunetan kalean eta sare sozialetan ETB-ren aldeko atxikimendua azaltzen. Baina atxikimendua emozionala da, nortasun kontu bat beste ezer baino gehiago. Euskal Herritarrak sentitzen garenon ikur moduko bat bihurtu da; baina hori besterik ez, ikur bat. ETB-ren audientziak %2,1en jarraitzen du (ETB1). Atxikipena ikur emozional batenganakoa da, ez gustuko telebista batekikoa. EAE-n ikusi daiteke ETB inongo arazorik gabe, baina audientzia tasa hori da.

Beraz, agerikoa da ETB Nafarroan ezin ikusteak arazo demokratiko bat daukala sustraietan; EAE-n aldiz, jendeak ez ikusteko hautua egiten du. Behingoagatik ez dut karga katearen bizkar jarriko. Uste dut jende askok ikusten duela lehiaketa espainiarren bat “Burubero” ikusten aritu beharrean; edo reality higuingarri batekin gozatzen duenak espainiarren estilora jotzen du, Tele 5-ra, “Gu ta gutarrak” jarri ordez. Programa desastre asko egon dira, baina txukunak ere bai, eta herritarrak izan gara audientzia ukatu diogunak.

Nik ere babesten dut ETB Nafarroan ikustea, baina EAE-n ere bai. Eman aukera bat programei katez aldatu baino lehen.

ETB ezin da Nafarroan ikusi, baina EAE-n ez dute ikusi nahi

6 pentsamendu “ETB ezin da Nafarroan ikusi, baina EAE-n ez dute ikusi nahi”-ri buruz

  • “·traidorea, saldua, konplexuz betetako indigena beti da kolonizatzailea bera baino okerragoa. Gobernuan ez zuten aski izorratu eta oposiziotik ere horretan diraute”
    Erromatarren garaietatik erabili izan den teknika, konkistatutako zonak gero gobernatu egin behar dira, horretarako erromatarrek bertako erositako jauntxoak erabiltzen zituzten.Beste teknika bat konkistatutako herrialdea eremutan banatzea, eremu batetik ezin zen beste batetara gurutzatu, horrek “subertsiboen” arteko eta herri bereko jendearen komunikazioa mozten zuen.

  • EITB ren inguruan, ez dugu orain galdu, EITB etsaiak kontrola hartu zuenean galdu genuen.Orain eitbrren aurrekontu handiena duen katea españolez da eta euskeraz dena hemen komentatu zuten bezala “etsaiari bere hizkuntzan egiten zaion panfletoa” dirudi.

  • Herritarrok bota egin gaituzte ETB1etik. Haurretan eta gaztetxoetan ikusten da hori garbien. Zenbat eta gazteago, orduan eta gutxiago ikusten dute ETB1.
    Hori ez da gertatu haurrek edota gaztetxoek euskarazko kateari bizkarra eman dielako, alderantziz baizik.
    ETB1eko arduradunek bizkarra eman dietelako haurrei eta gaztetxoei gertatu da hauek beste kate batzuetara jo izana.
    Eta bai, saio txukunak ere badaude, baina Apatako telebistan ere eskainiko ez luketen saio bat edo beste ere bai. Nor erakartzeko eskaintzen da larunbat gaueko “primetimean” Sabandeñoen, edo Mariachien, edo Los Panchosen saio bat?
    Sanprudentziotako plazako ospakizun aspergarri-mortala?
    Donostiako Sabsebastian danborrada?
    Zergatik ez dituzte horiek guztiak ETB2n eskaintzen?
    Iraingarria da. Euskalgintzaren isilKERIA negargarria den bezainbeste. Epe motzean bizirautera begira, diru publikoa kudeatzen dutenak haserretzeko beldur akaso?

  • Euskal Herrian “Salba nazazu”k (itzulpen librea da) omen du jarraitzaile gehien- estatuko beste autonomiekin erkatzen badugu.Zeren zai daude? “Herriak hori eskatzen badu?”
    Ai ama! Salba nazazu!

  • Eitb-k porkulo ematen du! nazka!
    telezinko puta nahiago… normala! izan ere, kaka egiten hasita odoloste kirastun ederra egin, ez sunda gabeko zirin epela!!
    hori bai, porscheak eta jaguarrak parkiñean…
    antieuskaldunak agintean…
    sindikatuek estuki babestutako funtzionari andana…
    eta etxean ikusten IÑOR EZ egotea ikuslearen errua??? nomejodas…

  • Pakito Ganbelai 2016-05-12 09:14

    Aber hi, lasaitu adi. Aski garbi utzi dut niretzako zentzu askotan ETB zakurraren putza dela. Baina horretaz gain, Tumatxak bezalako programa txukunak egin dira, eta audientzia tasak oso txikiak izan zituen; lehiaketak jarraitzea gustatzen zaion euskaldun askok ez du Burubero jarraitzen, eta prestakuntza eta galdera aldetik programa txukun bat da nire idurikotz. EITB popatik hartzera bidaltzeko modukoa dela? Bai. EITB-ren zuzendaritza ustela eta partidista dela? Bai. Hori mila aldiz esan dut neronek ere. Baina batzuetan merezi duten programak daude, eta euskaldunok ez diegu aski audientzia ematen.