Errealitateak ez diezagula goiburu on bat zapuztu

Errealitateak ez diezagula goiburu on bat zapuztu

Europa insta a Iruñea y Lakua a que el inglés no pise al euskera, zioen Garak aukeratutako goiburu nagusiak joan den ostiralean, urtarrilak 22.

Errealitateak ez diezagula goiburu on bat zapuztuHezkuntza eredu hiru eledunetan jartzen zuen arreta, zorrotz, egunkari erdaldun abertzaleak. Ez zaio arrazoirik falta. Badugu kezkatzeko motiborik, hasi PAIrekin, euskara baztertzeko propio asmatutako txapuzarekin, eta  LOMCEren itzalean sortu eta irentsitako HEZIBERRIrekin bukatu.
Baina euskararentzat arrisku nagusia ez da ingelesa, oraindik, ustezko “kosmopolita” batzuek euskarari hegoak mozteko erabili nahi badute ere. Euskararentzat arrisku nagusia, boteredunek (eta axolabakoek) euskara zapaltzeko (edo bazterrera uzteko) erabiltzen dituzten hizkuntzak, espainiera eta frantsesa dira. Ingelesa baino askoz, baina askoz neurri handiagoan.

Garak berak ere, ia espainiera hutsez elikatzen ditu egunero milaka euskaldun.
Deiak, Info zazpik, Onda vasca-k, Radio Euskadik, Radio Vitoriak, ETB2k, eta abarrek egin ohi duten bezala.

Ia oharkabean gainera, “euskararen alde” espainieraz diharduten bitartean, euskaldunontzat objetiboki sekula izan ez den “hizkuntza aukera askatasunaren” izenean, eta “gaztelania eta frantsesa ere gureak direlako” aldarrikatuz, “gure” izatera heltzeko, mendetan jasan eta egun ere jasaten dugun zapalkuntza latza aipatu ere egin gabe.

Ikastoletako eta D ereduko haurrak ez dira euren artean ingelesez mintzatzen, gaur gaurkoz. Espainieraz/frantsesez mintzo dira, euren gurasoak bezala, ikusten dituzten telebista kateak (ETB1 ez da eurentzat) edo kontsumitzen dituzten bideojokoak bezala. Leku guztietatik eraso egiten dien publizitateak bezala, dendan, tabernan, edo kiroldegian ikusi bezala.

Bien bitartean, “euskaltzale” nekez praktikante asko eta asko, katalejoak eskutan dabil errudun bila, kanpora begira beti, arra barru-barruan daukagularik aspaldidanik.

Egunen batean, gure buruari iskin egiteari utzi eta daukagun errealitate tristea zelan aldatu hausnartzeari ekiten badiogu, orduan behar bada izango dugu euskara bereoneratzeko aukerarik.

Behar bada.

Oinezkoa

25 pentsamendu “Errealitateak ez diezagula goiburu on bat zapuztu”-ri buruz

  • Ba bai, geureak dira borondatearen kontra arbasoei “oparitu” zietelako, baina ordainean gehienei euskara kendu zitzaien, hori aldatzea jendeak diren bezala ikus ditzan (atzerriko hizkuntzak), gizartea ia erabat euskaldundua egon beharko zan, ta baita ere euskara gizartearen arlo guztietara helarazi beharko zan,hori gabe ezinezkoa da, hizkuntz hoiek bait dira beraien bizitzako arlo guztietara ailegatzen diran bakarrak, idazleak erran duen modun.
    Ta tamalez,hoiei uko egitea, gauz gehiegiri uko egitea litzateke gaur gaurkoz.

  • Ahaztu zait zerbait,euskaldun asko ta asko, euskara defendatzeko gaztelera erabiltzeko joera ikusteko, El diario Vasco, Noticias de Navarra ta horrelakoetan, euskara defendatzen duten iruzkinen %95ak, Gazteleraz idatziak dira.

    • El Diario Vasco, Noticias de Navarra eta horrelakoetan euskara defendatzen duten iruzkinak % zenbat dira?

      • %5a edo, ta hori euskara defendatzen ari diranean, ez bada euskarari buruz, ez dia ezta %1era iristen.

  • zakarias aiztierdi 2016-01-26 09:52

    Bat nator. Eonola, Info 7k gehiena euskaraz eitten du. Euskadi Irratiko babosokeiak, txepelkeyak t santujalekeiak baño nahio dt.

  • Arrazoi duk.

  • Peru Dulantz 2016-01-27 10:49

    Dena dela gauza bat argi dago: euskararen etsaiak aspaldian konuratu ziren gaztelania ez zela euskararen aldeko hautuari aurka egiteko arma nahikoa, eta ingelesean aurkitu dute arma ezin hobea horretarako, gaurko gizartean nagusi den txepelkeria eta erlatibizazioa ederki baliatuz.

  • Nik uste dut gaztelania / frantsesa nahikoa eta sobera zirela eta direla euskara guztiz ordezkatzeko. Hori bai, ingelesa ordezkapen hori azkartzeko tresna gisa erabiltzen ari dira, baina Gararen goiburu horrek erakusten du zein mailataraino gauden asimilatuta: ia gaztelania hutsez jarduten duen egunkari batek, ingelesaren arriskuaz ohartarazi nahi omen gaitu!!! Txantxa edo amarrua dirudi…
    Baina jarrera are bitxiagoak ikusita gaude. Horra bestela Txalaparta argitaletxeko buruetako baten hitzak, ez hain aspaldikoak: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakiten apaizek, guruek, filologoek, militanteek eta irakasleek biziezina bihurtzen dutelako baizik”.
    Hots, euskara ez da galduko gaztelania eta frantsesa inposatzen dizkigutelako. Euskara galduko omen da ingelesaren eta euskaltzaleen erruz.
    Eta halako planteamenduak, sektorerik ustez abertzaleenetatik datozkigu!

    • Peru Dulantz 2016-01-29 16:30

      Kontua da euskarak irabazita zeukan eremu bakarretako batean (hezkuntza formal arautuan) gaztelania ez zela etsai nahikoa euskara baztertzeko. Ingelesari esker, berriz, lortzen ari dira, bai, guraso batzuek euskara ez den beste hizkuntza bat lehenestea, eta seme-alaben hezkuntzarako komunikazio-hizkuntza gisa hautatzea, eta aukera hori ederki baliatzen ari dira jatorrizko hizkuntzen etsaiak, Nafarroan, Valentzian, Balearretan… Celaak berak ere aukera baliatu nahi izan zuen Jaurlaritzan egin zituen 3 urte eskasetan.

  • Ingelesa ez da euskararen aurkako ezer ez ezer. Ingelesa goitik behera dominatu gabe ezin duzu lanpostu tekniko (ingeniari, unibertsitate irakasle, ikerlari, zientzialari…) altu bat eduki. Zer esanik ez, gaur egun publikaturiko liburu gehienak ezin dituzu irakurri. Ezin duzu ekitaldi internazionaltean parte hartu… Beno, agian txinera, alemaniera, errusiera… badakizkizu bai. Baina hala ere beren artean ingelesez hitzegingo dute, gehienak errusiarrak izanda ere. Hizkuntzak ez jakitea aislamendua dakar, eta aislamendu hori ekiditeko hizkuntza internazionala edo inperiala jakin beharko duzu. Hizkuntza internazionala ez badakizu, hizkuntza inperiala aukeratuko duzu (gaur egungo ezker abertzalea bezela).

    Beraz lotura internazional eta kultura nahikoa duen nazio bat izan nahi badugu guk eta gure haurrek ingelesa natiboek bezela jakin behar dugu, baina segida honetan, eta ezinbestekoak lehen 4 hizkuntzak:

    *Euskara
    *Ingelesa
    *Frantsesa-Espainiera
    Alemaniera
    Txinatarra
    Japoniera
    Errusiera

    • Ingelesa natiboak bezala ikasi? Nongo natiboak bezala? Wisconsingoak bezala? Belfastekoak bezala? Manchesterrekoak? Sidneykoak bezala? Alabamakoak…?
      Neurria zeharo galduta gabiltza, Moreno Cabrera irakasleak hain ondo azaldu bezala.
      Duela gutxira arte, Mondragon Linguak honen antzeko zeozer iragartzen zuen: “aprende inglés como un nativo y euskera para sacar el EGA”.
      (ko)Nortea txiki-txiki eginda…

    • Ingelesa gurean sartzeko ez da beharrezkoa maila teknikorik izan ezertarako, EEUUko Igelesdunak edo Ingalaterrakoak ez dira gai orokorrean liburu tekniko bat irakurtzeko gaiari buruz ez badakite ezer, edo behar dan titulua ez badute.
      Berdina gaztelerarekin, zanpatu gaitu ta gazteleradun andana, ez da gai ezta galdera luze bat ulertzeko, gutxiago liburu tekniko bat ulertzeko.
      Ta halare, Ingelesa derrigorrez beharko dituzten lanak ez dira ezta lanen %3a iristen.
      Atzerriko hizkuntzak jakitea ez da garrantzitsuena ta ez jakitea ez zaitu isolatzen.
      Garrantzitsuena gauzei buruz dakizuna da, beste gauzetarako itzultzaileak bait daude, ta hizkuntza ikastea karrera ikastea baino askoz errazagoa da.
      Euskaldun elebakarra isolatua legoke munduan? Ez EHn denak euskara jakingo bazuten, berdina Espainiatarrentzako.
      Ta berehalako itzulpenetan egiten ari diran aurrerapenak ikusita teknologia berriei esker hizkuntzak jakitearen balioa murriztu egingo da asko.

      Zientzialari bat adibidez, garrantzitsuena berarentzako zientzia jakitea litzateke, hori gabe ez doa inora, gero Ingelesa jakingo balu hobeagoa litzatekelako berarentzako? Bale, baina lehenago karrera izan beharko zun.
      Jakingo ez balu, itzultzaileak daude edozein artikulu edo ikerketa euskaratzeko, ta ezin bada, biztanleriaren zati oso txikiari eragingo zion, beraz gehien gehienak Ingelesa ez zuten beharko.

      Hizkuntz bat erabili dezakezu natiboak bezala ezer teknikorik ulertu gabe, milaka milioi pertsonei gertatzen zaien antzera.
      Ongi izan.

    • Peru Dulantz 2016-01-29 16:33

      Europan inon ez zaie burutik pasa ere egiten haurrak ingelesezko murgiltze-ereduetan eskolaratzea, txorakeria horiek Espainian baino ez dira egiten, batez ere jatorrizko hizkuntzak dituzten erkidegoetan, eta hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman emanda zeuzkaten aurrerapausuetan atzera bultzatzeko asmo argiarekin. Horrek ez du kentzen Europako herrialde askotan ingeles maila oso ona lortzea, baina bertako haur guztiak yanki-txiki bihurtu gabe, arren!

      • Gezur hutsa. Europa iparraldeko herri guztietan batezere eta suiza, herbereak eta alemanian ingeles perfektua dute gazteek. Europa iparraldeko herri guztietan umeen telesailetatik asko ingelesez daude, badakitelako hori egiten ez badute generazioak ezin duela ekonomikoki eta kulturalki konpetentea izan.

        Ikusten duzunez, zuk esandakoa gezurra da, Espainia atzean dago. Gainontzeko europearrek ingelera maila oso ona dute:

        https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/0/0c/English_as_a_foreign_and_second_language_in_the_EU_and_Turkey%2C_2005.jpg

        • Peru Dulantz 2016-02-01 11:04

          Berriz diot: Europako Iparraldeko herrialdeetan ingeles maila ona lortzen dute ikasle gehienek, baina inon es zaiae bururatzen ingelesezko murgiltze-eredua orokortzea, eta ez dute egiten. Espainian leku askotan jatorrizko hizkuntzaren aurkako arma gisa erabilzen ari da eredu hori: Valentzian, Balearretan, Nafarroan… eta EAEn ere ahalegina egin zuen Celaa andrea,

  • Nik ez dudana ulertzen zera da, D ereduan jendea gutxienez 16 urtez euskara ikasi ondoren hain euskara maila urria izatea eta euskaltegian demagun 5-6 urtez ikasi ondoren ikastolan baino maila hobea izatea. Zerbait txarto egiten ari gara ikastoletan, behintzat zonalde ez euskalduneko ikastoletan.

    • Zerbait txarto ari gara egiten ikastoletan, HPSn, Kontseiluan, alderdi eta sindikatu abertzaleetan, eta abar, eta abar.

  • Gero eta herri txikiagoa izan, gero eta ingeles maila altuagoa dute. Bizirauteko beharrezkoa dute hau egitea. Bestela bizilagunak jango zaitu, zer esanik ez okupatzaileak.

    • Peru Dulantz 2016-02-01 11:08

      Bai, baina ez ingeles hori jatorrizko hizkuntzari eremua jatera datorrenean, ez horixe. Nire eredu ideala hau litzateke: Euskara hutsez haur-hezkuntzan, 6 urtera arte. Ingelesa eta gaztelania (edo frantsesa) ikasgai gisa lehen hezkunzan (12 urtera arte). Ikasgairen bat ingelesez eta gaztelaniaz (beharraren arabera) bigarren hezkuntzan, 16 urtera arte. Baina haurrak 0 urtetik ingelesez murgiltzea, Nafarroako zenbait lekutan egiten ari den bezala, euskararen aurka azken urteotan asmatu den erasorik bortitzena izan da. Argi eta garbi.

      • Ados zure estrategiarekin. Baina ez gaztelania edo frantseza. Euskaldunok gaztelania ETA frantsesa ikasi behar ditugu. Ez alde batean hizkuntza inperial bat eta bestean bestea!

        Eaba eta, nahastu gabe hizkuntza internazionala jakitea eta euskara irakatsi ordez ingelesez irakastea UPNk nahi duen bezela. Hizkuntzak ikastea euskaldunok euskaldunoi soilik egiten digu fabore.

        Patetikoa da euskal ikasleek esperientzia internazional bat duten bakoitzean español eta frantsesekin elkartzea ez dakitelako ganoraz ingelesez. Uste dut askok ez dutela ulertzen fenomeno honen kaltea gure hizkuntzan, psikean eta lotura internazionaletan. Horrenbeste estrategia, egunkari, alderdi, borroka… eta orain ez dakit zenbat pseudointelektual burugabekeriak proposatzen EHBildun, azkenean de facto zeure herrian (gaztelania eta frantsesa soilik jakinda, eta hegoaldean bata eta iparraldean bestea irakatsita) eta zeure herritik kanpo (erasmusen ikasle abertzaleenek ere español eta frantsesekin elkartuz) español eta frantses izateko. Euskara, taberna eta etxerako da soilik?

        Ingeles (edo beste hizkuntza bat) ondo dominatzeak inguru eta pertsona españolizatzaile edo afrantsesatzaileetatik askatzen zaitu. Unibertsitatean hori sobera ongi ikusten da, ez dut gehiago arrazonatuko hau.

        Eta “jatorrizko hizkuntzari lekua kendu gabe” diozunean ez dut ulertzen: Suedian ingelesezko marrazki bizidunak jartzean ere jatorrizko hizkuntzari lekua kentzen diote.

        • Ederto. Nagusien gaztelania eta frantsesa. Eta gainera ingelesa (nongo?) natiboen antzera, Txinera Beijingeko seme-alaben tankeran eta alemaniera txukun, Toña-Guibelaldek erbesteratzen gaituztenerako. Nago, hizkuntzak bai, baina beste ezer ezingo dugula ikasi…
          Hori bai ez-trategia hori!

          • Beno, nik 4 (eta ezagun askok ere) hizkuntza horiek dakizkit inoiz ikastolatik kanpo ikasi izan gabe.

            Aurreiritzia baduzu proposatuarekiko ez idatzi eta kitto. Ez kopiatu “ez-estrategia” idea beste bati, zeren ni euskara ez diren zein hizkuntza ere jakin behar diren diot hemen, ez estrategia independentista oso bati buruz. Horretarako liburu oso bat ere ez da nahikoa.

            Zuen proposamena argi dago: hegoaldean euskara eta gaztelania, iparraldean euskara eta frantsesa, inperioari ondo lotuak egoteko. Errazagoa da hizkuntza inperialak soilik ikasteak dakarren ondorioak desitxuratzea, aurreiritziak gainditu eta beste hizkuntzak ikastearen garrantzia onartu baino.

            Agur. Hemen ez dago ezer egiterik hori argi dago.

        • Inork ez du esan hizkuntza atzerritarrak ikasi behar ez direnik, espainieratik/frantsesetik hasita, zer erremedio. Baina neurrian eta bizitza horretan eman gabe… eta lehentasuna erabatekoa euskarari emanez.
          Ingelesa ez dago inongo natiboek bezala hitz egin beharrik munduan zehar ibiltzeko, ezta lan egiteko ere, ez bada oso lanpostu jakin eta mugatuetan.
          Eta beste hizkuntzekin ere, berdin.

  • “Que el inglés es la “lengua franca en Europa” es una mentira que suficientemente repetida pretenden convertir en verdad.
    Para trabajar en los distintos países de Europa la lengua que necesitas es la del país.
    El inglés sirve para viajar por Europa, para hacer turismo y para mantener relaciones comerciales con los países europeos Pero si dominas la lengua del país con el que te relacionas, mejor.
    Todos conocemos gente que teniendo un nivel de inglés fluido se ha ido a trabajar a Alemania, Francia, Italia, Bélgica etc. y en esos países lo que les ha hecho falta ha sido la lengua del país y un nivel más que aceptable, y algunas han tenido que aprender, también, la lengua de la zona a la que se dirigían, por ejemplo el flamenco o el bávaro.”
    Txema Landa

    • Ingelesez funtzionatzen duten enpresak ere badira, nik ezagutu ditut Holandan, Txekian eta Polonian ingelesez lan egiten zutenak. Enpresa Multinazional handiak zirela uste dut.