Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko dira

aktak bizkaieraz

Idatzi hau Argia aldizkaritik arrantzatu dugu.


Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko ditu zerbitzua eskuratu nahi duen enpresak

Urtarrilaren amaieran egin zen publiko Bizkaiko Batzar Nagusietako lan saioak, argitalpenak eta bestelako dokumentuak transkribatzeko zerbitzuaren lizitazio-iragarkia eta baldintzetako batek arreta deitu du: testuen itzulpena bizkaieraz egin dadila agintzen du baldintza teknikoen pleguak.

aktak bizkaierazPlegu horrek ezartzen ditu zerbitzua eskaini nahi duen enpresak bete behar dituen baldintzak, eta honela dio laugarren atalean, kalitatearekin lotutakoan: “Testuen euskarazko itzulpena bizkaieraz egingo da, Bizkaiera.biz atariko ‘Bizkaieraz idazteko jarraibideek’ ezarritako irizpideen arabera”.

Pisu nabarmena dauka bizkaieraz egiteak kontratu publikoa adjudikatzeko erabiliko diren balorazio-irizpideen artean: hamabost puntu. Adibidez, Batzar Nagusietako interbentzioetan esaten dena “fideltasunez eta naturaltasunez” jasotzea, “jatorrizko zentzutik urrundu gabe”, gutxiago puntuatzen da (hamar puntu).

Gainera, bilkuren egunerokoan “idatzizko forma ahozko diskurtsora egokitzea” ere bost punturekin sarituko da, “euskalkia edo estandarra errespetatuz parte hartze bakoitzean”.

Kontratuaren aurrekontua 250.000 eurokoa da.


Plegua

4.5 La traducción de los textos al euskera se realizará en euskera vizcaíno, conforme a los criterios establecidos en el portal http://www.bizkaiera.biz “Bizkaieraz idazteko jarraibideak”.

aktak bizkaieraz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

24 pentsamendu “Bizkaiko Batzar Nagusien aktak bizkaieraz itzuli beharko dira”-ri buruz

  • Itzuli beharko dira, orain arte ere horrela itzuli izan direlako. Kontu zaharra da hau, eta neurri handi batean anekdota hutsa. Ez dezagun sortu behar baino eztabaida eta istilu handiagorik behar ez den lekuan. Inor gutxik irakurtzen ditu akta horiek euskaraz: ez doaz inora.

    • Zuretzako izango da garrantzirik gabeko kontua, beste batzuontzako ez den moduan. Nire ustez, horrelako edukiak dialektoan idazteak horien erabilera zailtzen du. Kontuan hartu behar dugu edozein euskal herritarrek aukera izan beharko lukeela Euskal Herriko edozein erakunderen web-orria euskaraz irakurtzeko aukera eta kasu honetan beste lurralde bateko euskaldunak, agian, erdarazkoa irakurriko luke. Baina ez bakarrik beste lurralde bateko euskaldunak, bizkaitar euskaldun askok euskara batu edo estandarra baino ez dakite eta horiek ere aukera izan beharko lukete modu errazean euren Batzar Nagusietako web-orria euskaraz irakurtzeko. Erakundeetan euskara batua erabiltzea badago guztiz justifikatua.

  • Oso ondo deritzot horri guztiari, Bat: nik ere uste dut idatziz batua erabili behar dela, ez euskalkia (bide batez, batua bera ere euskalki bat da).
    Baina saihestu azalkeria, horrek ez baitu bestea kentzen: ez da kontu anekdotikoa baino batzar nagusietako aktak bizkaieraz egotea eta ez batuaz.
    Orain, erantzun: batzar nagusietako zenbat akta irakurri dituzu azken 10 urteotan? Zenbat jende ezagutu duzu horiek irakurri nahian ulertu ezinik ibili direnak?
    Bestalde, ez nahastu: webgunea euskaraz irakurtzeko eskubidea bermatuta dago.

  • Guztiz naturala iruditzen zait Bizkaiko Batzar Nagusietako edo udaletako aktak bizkaieraz idaztea, bertakoei askoz gertuagokoak gertatzen baitazizkie testuok, eta arrotzak bestela, sarri. Bestalde, euskaraz alfabetatuta dagoenak ez dauka inongo arazorik bizkaierazko testuak ulertzeko.

  • Horrelaco actaren bat iracurceco parada ukan dut egunotan eta, cinez, aithortu behar da ecen hori ez dela bizcaierá. Hizquera narras horrec ez daduca cerikussiric ez bizcaiera classicoarequin ez eta ahozco bizcaierarequin ere.

  • Eskerrik asko, Lavin; zer egingo genuke zure ekarpenik ez bagenu. Beharbada zubereraz daude idatzita eta bizkaitarrak ez dira konturatu.

  • kakazaharra 2017-02-22 19:07

    Euskalkiak gaztelaren inbasioaren ondorioz agertu ziren. Gaur egun berdina gertatzen ari da, adibidez, Ipar eta Hego Korearen artean.

  • Baieztapen horrek ez dauka fundamenturik, kakazaharra.

  • ganbaratxotik 2017-02-22 21:05

    Foru Aldundiak balizko Euskal Estatuaren zutabeak? Baita zera ere!
    Ederra exenplua. Euskaldunak batu baino, zatitzeko erreminta bikainak.
    Probintzialkeria, kaikukeria, jauntxokeria….
    Ez erratu gero. Nik etxean eta lagunantean bizkaitarrez eta oso harro. Baina erabilera formalean, errespetuz, beti euskera batuan.
    Erotu egin ahal gara?

  • Iñaki errespetu osoz diot kakazaharrak arrazoia duela, euskalkiak agertu ziran banadu ginenean, hori behintzat irakurria dut nik..

    Ta zentzu osoa du, horrexegatik euskara batua da aintzineko euskararen antz gehien duena, nahiz ta euskalki bat oinarri hartu, euskalkietan berdinak diren gauz asko hartzen bait ditu, ta berdinak diren hoiek dira banandu baino lehen zeudenak, aldatu ez zirenak… , Euskara batua omen da aintzinako euskararen antz gehiago duena, euskalkiak baino.
    Ondo izan.

    • Suagaar,
      Euskara batua baliz aincinaco euscararen anz guehien duena XVI. mendeco euscararen ancecoa ere liçate. Ez dago halacoric. Oker çaude. Oxala baliz!

      • Barka, Lavin. Euskara batua ,batu-batua dakien nornahik leitu dezake, leitu ere inolako arazorik gabe, Axularren “Gero”, baita Lazarraga eta Etxepare ere, eta beste haunditz testu. XVI mendeko baino testu zaharragoak ere bai, soilik euskalkiduna dena baino aiseago dudarik gabe, baita XXI mendeko testuak ere. Bistan da, abantaila handia da batua jakitea, abantaila handia denez. Eta bidenabar; zure azken mezu hori, ortografia gorabehera, batua garbia da, garbia denez.

    • Bai, jakina, euskalkiak agertu ziren banaketa egon zenean, munduko dialekto guztiak bezala. Hortik gorakoa: kakazaharra

  • Esango didazu zein diren 16. mendea baino lehenagoko testu horiek, Nerau?

  • XVI. mendean jada mende batzuk genbiltzan banadurik ta halare XVI mendeko testuak erraz uler ditzazket batuarekin %80an, jarri duela 5 mendeko gaztelaniazko idazkia ta ea berdina gertatzen dan. orain ezagutzen ditugun Euskalkiak agertu baino lehen ere nioen ni.
    Batua euskalkietatik edaten du, batzuk oinarri hartuz baina euskalki guztietan berdin erraten direnak mantenduz, ta berdin erraten diren hoiek dira gutxien aldatu direnak ta lehenagotik erabiltzen direnak dira.
    Ta goian erran dizuten bezala, zure ortografia jakinda erraz ulertzen ditut zure idazkiak bizkaierazkoak baino hobeto, ta batuan ikasia naiz ta guraso gazteleradunak ditut. Beraz. edo zure Nafarrera nire batua da ta bakarrik ortografia aldatzen dezu (ta hori ez da gertatzen) edo diodana zentzua du.

    Adibide bat, Lege Latineko Legem-tik dator, ta lege erraten dugunetik ez da aldatu (euskara gutxi aldatu bait da mendeetan zehar), beraz lege hori da hitz hori errateko erabiltzen deguna.
    Beraz batuako hitz hori erromatarren garaitik erraten da.
    Ongi izan.

    • Suagaar,
      Uste dut raçoina eman beharco derauçudala. Çure batuera eta nire naffarrera ia ia identicoac dira, ez baliz graphiagatic.
      Batuerac duen problema handiena da elementu asmatuen mulçoa, non bilcen baitira nehoiz ere nehon ere erabili ez diren hitzac eta adizquiac. Honengatic ez baliz, naffarrera eta batuera berdinac lirateque.
      OEHn erraiten da ecen “ardietsi” dela guehien erabili den formá; hala ere, Euskaltzaindiac “erdietsi” hautatu du. Dena dela, importancia guticoa da ipini dudan adibidea.

    • Ez hanka, ez buru.

  • Rregueren aduocatu videzco eta noblea-ri virthute eta hon guciez complituyari bere iaun eta iabe Bernard Leheteri Ber-nard echeparecoac haren cerbitzari chipiac gogo honez goraynci baque eta ossagarri. Ceren bascoac baitira abil animos eta gentil.

    Lingue Vsconum primitae

    Gero: Gure Iaungoikoak, munduko bertze gauza guztien ondoan, gizona bera, bere gainki, bere imajinara eta idurira, bat ere bekhaturik eta bekhaturen kutsurik ere gabe, anhitz donu, dohain, eta abantail suertez dotaturik, egin zuenean, ibeni zuen berehala, lurrak zuen parterik, eta aurkientzarik hoberenean, lurreko parabisuan, lekhu plazerez bethean. Eta manatu zuen lant zezala, labora zezala, eta begira ongi parabisu hura. Posuit eum in paradiso voluptatis, ut

    Gehiena ulertzen dut nire batu kaxkarrarekin.
    Beraz nahiko antzekoak direla errango nuke nik , ez berdinak baina bai antzekoak.

    Ta Iruña-Veleiako auzia ebazten bada, egia jakiten badegu ta demostratzen bada benetazkoak direla (faltsuak izateko baino posibilitate gehiago du benetazkoak izatea) hobeto demosttratuko da euskara ez dela hianbeste aldatu ta gaurko batua aintzinako euskararen antz gehien dakana dela.

    Ondo izan.