Bertan Bilbo!

Bertan Bilbo! –

Bertan Bilbo!Bertan_Bilbo (Bilboko Udala, 2008) izenburua dauka Aitor eta Pedro Zuberogoitiak idatzitako liburuak, zeinak euskarak XX. mendean Bizkaiko hiriburuan eduki zuen historia kontatzen baitu. Atarikoan jasotzen dutenez, Xabier Kaltzagortak honako hau dio esamolde honen esanguraz: “Bizkaiko herri txikietakook ikusmira eder bat badaukagu begien aurrean, edo handikeria zein handitasun, dotorekeria zein dotoretasun baten aurrean agertzen bagara ‘bertan Bilbo’ esan ohi dugu harriduraz”.

Neuk badaezpada Euskaltzaindiara jo dut eta Orotariko Euskal Hiztegiak hauxe dakar:

BERTAN BILBO. “Bertan Bilbo! gauza txokante bat ikusten denean, ile berdeduna, adibidez, esan ohi da” Elexp Berg.”

Asteon lagun batekin topo egin nuen eta honetaz eta hortaz berbaz ari ginela, “bertan Bilbo” esamoldea atera zen, Azpeitian ere erabili ohi dena:

– Gizon koadrila batek neska koadrila batekin topo egiten zuenean eta eurekin ligatzeko aukera zegoela uste zutenean ‘bertan Bilbo!’ esan ohi zen, hau da, “hau putetxe bat dek” edo “txortan egiteko aukera zegok”.

Azaldu zidanez, Azpeititik Bilboko Erakusketa Azokara etortzen zirenek beste zereginetan ibiltzeko aprobetxatzen zuten eta hortik ei dator esamoldea. Bitxia da geure hizkuntza, zeinak berben artean hiztunen pentsamoldea gordetzen baitu.

.

PD: Argazkia Wikipediatik atera dut, zeina Creative Commons lizentziapean dagoen.

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

Zer duzu buruan “Bertan Bilbo!”-ri buruz

  • Debagoienean eta Debabarrenean, gutxienez, bertze erabilera bat ere badu “bertan Bilbo!” horrek: norbait aho-mihitan hartuta solasean ari direlarik, norbait hori ezustean ageri edo ikusterakoan erraten da, gaztelaniazko “hablando del rey de Roma…” horren pareko-edo. Adibidez: “Hara, bertan Bilbo! Hitaz ari gintuan, eta bertan azaldu, Mattin!”