Berriz

Berriz –

Juanra Madariaga, Noticiasen. 


Argi dago. Euskarak gero eta balio txikiagoa eta ezdeusagoa du hizkuntza hegemonikoaren aurrean. Betikoek ez dute atsegin eta menostu nahi dute nola edo hala. Destorbu egiten du, eta hobe da baliogabetu eta mespretxuz hartzea.

Berriz

Gaurko egunetan, berriz, umiliazio asko pairatzen dituen euskara galtzaile irten da, diskriminatzailea delako.

Hala baieztatu du EAEko Auzitegi Nagusiak beste behin, Donostiako bi udaltzain lanpostuetarako deialdia atzera botatzean. Bertan, guztioi normala irudiko litzaigukeena eskatzen zen, euskarazko B2 profila. Bada ez, jaun-andreok, Euskal Herriko udaltzainok ez dute zertan ezagutu euskara, eta jakingo balute, akaso ezagutuko balute jakituri diskriminatzailea litzateke. Hortaz, euskaldunok, gaztelania ere badakigunok, diskriminatzaileak gara.

Lan-poltsa horretan horixe gertatzen da, eta antza, hiztun gaztelaniazkoen lanerako posibilitateak murrizten ditu, hortaz, euskararen gaineko ezagutza eskatzea diskriminatzailea da, beharrezkoa ez den hein berean. Hamaikak ikusteko jaioak gara!

Euskararen kontrako oldar judizial horrek hiztunon eskubide urraketa dakar inpliziturik, edozein zerbitzu publikok kaletarra euskaraz artatzeko bermea eskaini behar duelako. Euskaraz bizi nahi dut lelo hark indar handiagoa hartu du beste behin, ametsa ematen baitu gaurko egunetan.

Duela egun batzuk ere Geldi euskara zapaltzea Baionako suprefeturaren horma batean idazteagatik epaitu zuten ekintzaile bat. Epaitu eta sekulako isuna jarri euskarak behar duen lehentasuna aldarrikatzeagatik. “Lengoajetan ohi hintzan estimatze gutitan; orai aldiz hik behar duk ohorea orotan. (…) Bertzeak oro izan dira bere goien gradora; orai hura iganen da bertze ororen gainera.” Bada ez, Bernat Etxepare jauna, gaur egun, oraindik, euskarak ez du hartu “behar duien tornuia”.

Agian Eusko Jaurlaritzak eta alderdi guztiek sendo erantzun beharko liokete gero eta nabarmenagoa den espainolizazio horri, eta ederra litzateke euskararen defentsari buruzko albiste hori EITBn ikustea, eta ez kondoi galdu baten gaineko minutu absurduak.

Berriz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude