Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari

Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari

Nafarroako Parlamentuan auskan egiteko gaia izaten jarraitzen du euskarak, batzuei horrela komeni zaielako. “Euskara Nafarroako Administrazioan” izan dute azken afera, eta astindu galanta eman dio Uxue Barkos Lehendakari andreak Jose Javier Esparza UPNko buruzagi erregionalistari. ZAPLA!

Bideoa gaztelera hutsean dago Esparza jauna zokoratua sentitu ez dadin, gizajoa. Lasai ordea, geure modura laburpentxoa egin eta euskarara ekarri dugu:

«Esparza jauna, bost minututan datu bakarra eman duzu, eta oker zegoen. Argumentuak bai, eman dituzu; lotsagorritzeko moduko gehiegikeria mordoa.

Ezin dugu eskatu erizain batek euskaraz mintzatzen diren guneetako nagusiei beren hizkuntzan artatzea, gaixoak euskaraz eginda erosoago sentitzen direnean ere. Edo ezin irringarriagoa dena, erridikulua, eta zuzenean zeuri esaten dizut, ezin dugu liburuzain zerbitzua euskaraz eskaini, euskaraz irakurri nahi duten erabiltzaileentzat.

Zuen alderdiaren 20 urteko agintaldiaren ondoren, ez dago Nafarroa osoan bere lanposturako euskaraz ERE jakin beharra eskatu zaion liburuzain bakar bat. Hau, berez, lotsagarria da. Eta gainera, zuk gaur hemen milaka eta milaka nafarri, %11ri bai, milaka eta milaka nafarri egin diozuen kaltea defendatzea, onartezina da.

Noiz baztertu zaituzte zu, Esparza jauna, euskaraz ez egitearren? Nik esango dizut, inoiz ez! Ezin dute gauza bera esan Nafarroako Ospitaleko milaka eta milaka erabiltzailek, harrera euskaraz egin diezaieken pertsona bakarra dutenean.

Barre eragilea litzateke zure planteamendua, eta Kamera honetako talde nagusiaren bozeramaileari ari natzaio, ez balitz horren larria eta arduragabea euskara Nafarroako gizartea bitan banatzeko erabiltzea. Euskararen kontrako borrokan nor baino nor ari zarete, lehenengoak izan nahian, zu eta Kamera honetako beste pare bat bozeramaile.

Jomugan jarri duzue gure jendartearen zati bat, euskaraz egin eta euskaraz bizi nahi izate hutsagatik, zer eta pribilegiatuak direla esanda, beraien herrikideak kaltetzen ari direla esanda. Eta okerrena zera da, badakizuela gezurretan zabiltzatela.

Euskararen desagerpena da benetan nahi duzuena, bestela ez dago ulertzerik agertzen diozuen mespretxua. Deitoragarria da, eta zure kasuan, arduragabea.

“Zer nahiago duzu, mediku batek arta zaitzala, ala euskaraz mintza diezazula” galdetzen entzun dizut lehen, eta kontu bat esango dizut. Gogoan dut Espainiar Trantsizioko pasarte esanguratsu bat. Orduan Gobernuko presidente zen Adolfo Suarezek “ezin da fisika kuantikoa euskaraz irakatsi” bota zion artean gazte gaztea zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari. Sailburuak argi ihardetsi zion, “nahikoa da fisika kuantikoa eta euskara jakitea, ez baitira bateraezinak”. Gizon hura nafarra zen, maila intelektual jasoko nafarra, hura bai, Pedro Miguel Etxenike.

Ea apur bat gehiago irakurtzen duzuen, eta horrela lortzen dugun euskara jendartea zatitzeko tresna legez erabiltzeari uztea».

Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari

Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari
barkos, Esparza, euskara, nafarroa, UPN

10 pentsamendu “Zaplasteko galanta, Barkosek Esparzari”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2017-03-24 09:02

    Oso ona. Biral bihurtzeko modukoa.

    • Ttuku-ttuku 2017-03-24 16:51

      Arrazoi duzu biralizatu behar da. Ea horrek balio duen teorian euskaltzale diren politikoei jarrera erasokorrago bat erakusteko. Batzutan barkamen eske dabiltzala dirudi euskaldunon eskubideak defendatzean.

      • Luis Baraiazarra 2017-03-25 11:20

        Bete-beteko erantzuna zurea; ezin daiteke hobeki erantzun. Entzun eta entzun ari ginen euskaldunongandik jasaten dutela bereizkeria euskara ez dakitenek, egin-eginean ere alderantziz denean. Pedro Migel Etxenikeren lekukotza ere oso egoki ekarria. Pozten gara zurekin euskara eta euskaltasuna maite dugunok. Aurrera beti, Uxue!

  • Oso ongi Barkos lehendakari andrea

  • margAlkorta 2017-03-25 11:41

    Lotsagarria,benetan.
    Egoera aldatzen ari da zoriONEZ!!!
    Gora Nafarroa eta eraikitzaileak!!!

  • Besarkada potolo bat Uxueri, arrazoia hori eramateatik, adoz nago bere erantzunakin.
    Nahiko denbora damakigu diskriminatuta.
    Aurrera gure asmoakin bete arte!!

  • merche gonzalez esandi 2017-03-25 15:45

    PRIMERAN!!!!. Mas claro no se puede decir

    • Bai, argiago eta garbiago esan daiteke, baina, ez harritu, neronek bat baino gehiago ezagutzen dut-eta, euskareren dekretu honek euskaldun zenbait diskrimanatzen dituela gaizki-esaka hasten badira euskaldunak berek ere. Izan ere, erdaraz eskribatzen duen euskalduna edo akats ortografikoz beteriko mezua bidaltzen duena, espainolez sekula ere eginen ez luketena, ez baitituzte egiaztapen probak, ezen ez fograk, pasatuko.

  • NIk ere kemen handiagoa ikusi nahi dut abertzale eta euskaltzaleen artean , zeresanik ez politikari abertzaleen artean: HORRETARAKO ERE AUKERATZEN DITUGU. Barka eske ibiltzearekin ez dugu piztia bezatuko. Gure etxean gure hizkuntzatik gure hizkuntzan gura ditugu zerbitzu GUZTIAK !! Ole eta ole , Barkos anderea!!!

  • Ederki Uxue!!!
    Gure politikoei poziktibity gutxiago eta malaostia gehiago exijitu behar diegu.
    Euskaldunok gara minorizatuak, diskriminatuak, umiliatuak…eta ez alderantziz espainiolismo biktimistak agerrarazi nahi duen bezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude