Auzoka eta Mugi donostiar guztionak?

Aspaldin sortua da Auzoka aldizkaria. Donostiako ikastetxe askok parte hartu dute 1996ko abenduan sortu zenetik. Hasieran ia eskuz egiten bazen ere, gaur egun teknologia digitalen bitartez egiten da eta paperean argitaratzeaz gain, interneten ere tokia du, Donostiako Euskararen Patronatuaren webgunean.

Mugi ere Udal Patronatuak argitaratzen du 2003ko urtarriletik. Donostiako kirolzaleentzako aldizkaria izan nahi du eta gure inguruan praktikatzen den kirolaz hitz egiten du gehienbat. Horregatik ia zenbaki guztietan ikastetxe bat aukeratzen da, bertan egiten diren kirol ekintzen berri emateko. Dena den, kontu batekin nago errezeloa hartuta: zergatik ikastetxe batzuk ateratzen dira bi edo hiru aldiz eta beste batzuk ezta aipatu ere?

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz