Zine Kontari 2015, euskal zinema Bilbon

Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteak hogei urte bete dabezala-eta, ekitaldi bereziak antolatu dabez aurten. Horietako bat da Zine Kontari 2015, atzo hasita azaroaren 26a arte, Bilbon egunero-egunero euskarazko film bat erakutsiko daben zikloa, egun nazioartean presentzia gehien daben euskal zinemagileenak.

Euskaraz kontatuak izateko euskaraz idatzitako istorioak dira zikloak proiektatuko dabezan filmak, azaroaren 26a bitarte Campos Elíseos antzokiko Cupula aretoan, ganbaran.

Emanaldiak 19.00etan izango dira, eta sarrerek bi euro balio dabe (lau egunetarako bonoak 5 euro).

 

Emanaldiak

Lau proiekziok osatzen dabe Zine Kontari 2015; bakoitza genero edo formato ezberdinekoa. Atzo, Kimuak katalogoko zortzi film labur ezagutzeko aukera izan eben bertaratu ziranak: Koldo Almandoz, Telmo Esnal, Asier Altuna, Angel Aldanondo, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zinemagileenak.

Zine Kontari 2015, euskal zinema Bilbon GAUR, azaroak 24: “80 egunean”“Loreak” arrakastatsua Oscar sarietarako bidean dela, Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok aurretik zuzendu eben lana proiektatuko du Zine Kontarik.

BIHAR, azaroak 25: “Bypass”. Patxo Telleria eta Aitor Mazo bizkaitarrek zuzendutako lana azken honen oroigarri proiektatuko du Zine Kontarik, orain gutxi hil dala-eta.

ETZI, azaroak 26: “Bertsolari”. Aurtengo Zinemaldian “Amama” filmagaz Euskal Gidoi Onenari Saria irabazi daben Asier Altunaren dokumentala proiektatuko dau Zine Kontarik.

 

Ahal dan neurrian, proiekzioak aurkezteko eta ostean berbaldi labur bat egiteko, gonbidatu bana izango dau emanaldi bakoitzak.

Zine Kontari 2015, euskal zinema Bilbon