Gogoan izan, terapia (ere) euskaraz

“Duintasun bideak” bildumaren baitako “Gogoan izan” dokumentalarekin, euskaraz bizitzeko nahiari irmo eusten dion Maixux Rekalde, Alzheimer gaitzak jotako emakumearen istorioa aurkezten du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.

Alzheimer gaitza diagnostikatu ziotenean, Maixux Rekalde AFAGI elkartera joan zen laguntza eske, baina bertan ematen zen terapia euskaraz ez zela jakin zuenean, Behatokira jo zuen bere hizkuntza-eskubideak errespeta zitezen eskatzera.

“Maixux egunero euskaraz bizitzeko hautua egin duen herritarra da, baina Alzheimer gaitza duela jakin eta Afagi elkartera terapia bila joaten denean, saioak gaztelaniaz soilik direla ohartzen da. Arreta euskaraz jasotzeko eskubidea urratzen diotenean nahigabea, amorrua, inpotentzia sentitzen du, baina horren guztiaren aurrean errebelatu egiten da euskaraz bizi ahal izateko”.

Maixux Rekalde: “AFAGIra joan eta terapia euskaraz ez zela ohartu nintzenean, altxa eta ospa egin nuen”

Maixus Rekalde - Gogoan izan

Gogoan izan, terapia (ere) euskaraz

Zer duzu buruan “Gogoan izan, terapia (ere) euskaraz”-ri buruz