Euskarak behar du diskurtso inklusiboagoa

Hizkuntza soziologiaz, edo soziolinguistikaz, arduratzen den Garaigoikoa blogean, euskararen inguruan azken aldi honetan entzundakoek sortutako nahasmenari buruz mintzatzen da hemen Txerra Rodriguez.

.

Euskarak behar du diskurtso inklusiboagoa

Inklusiboa(goa)

Mikel Irizarrek honako hau jaurti du bere lehen elkarrizketan, kargua hartu ostean:

“Euskarak behar du diskurtso irekiago edo inklusiboagoa, demokratikoagoa”.

.

Handik gutxira, Onddarbiko normalok blogean honako hau irakurri nuen:

“Amets Arzallusek zioen Euskal Herria ez dela lurrari erroturiko toki fisiko bat. Euskal Herria euskararen herria dela dio, euskara egiten den tokia alegia. Honela Donostiako Kontxako ur ertzean euskaraz agurtzen diren bi lagunek sortzen dute Euskal Herria, edo Lesakako okindegian ogia eta egunkaria erosterakoan, baina baita, herrian ia agurtu ere egiten ez duzun ezaguna Buenos Aireseko kaleetan topatu eta luze jarduten zarenean, eta nola ez, deserrira joan eta euskara mintzatzen dutenek sortzen dute, dauden tokian daudela, Euskal Herria”.

.

Eta, azkenik, Manex Agirreri hauxe entzuten diozu:

“Ondo dagoena, merezi duena, euskaraz; gainontzekoa, nahi duzuen hizkuntzan, baina euskaraz ez behintzat”.

.

Eta dena nire buruaren turmixan nahastu egiten da eta ez dakit zer ostia pentsatu.

Euskarak behar du diskurtso inklusiboagoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.