Donostibus euskaldunagoa?

Donostibus euskaldunagoa?Dbuseko gidarien euskara mailari buruzko eztabaida epaitegietatik ateratzeko asmoz akordio bat sinatu dute Donostiako udalak eta Dbuseko sindikatu nagusiek.

Gidari berrien erdiak baino gehiagok euskarazko PL1 maila izan beharko du, nahiz eta, egun lanean dauden gidariei ez zaien exijituko; hala ere, positiboki baloratuko da.

Beraz,  aurrerantzean ere gidarietako asko gazteleraz zuzenduko zaizkigu: gutxi gorabehera gidarien %40a. Donostiako Bargera Euskara Elkarteak “atzerapausoa” dela salatu du Twitterren.