Burdinmendi Bide Berdea itxita, erdaldunentzat!

Burdinmendi bide berdean, Meatzalde-Enkarterrialdean dagoena, lanak hasiko dira. Bai Bizkaiko Foru Aldundiak eta baita Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoak horrela adierazi digute publikoki:

Ur Patzuergoa

Bizkaiko Aldundia

Oso ondo ez gara hasi,  jarritako datak dagoeneko betetzen ari ez direlako: lanak iragarri eta hauek oraindik hasi gabe baitaude.

Baina berri onak ditugu Euskaldun naturazaleentzat! Bide berdeko tarte horiek moztuta edo itxita egongo dira, baina soilik erdaldunentzat!!!  Ibilbidea gainbegiratzera joan eta horrela adierazi digute hainbat karteletan:

Ba zen garaia Euskaldunei lehentasuna emateko ezta??  ikusi, ikusi:

 

17156220980_4740fe64a7_o(1) 17343406641_5f5ec2fb5a_o(1) 17317815886_1699b90e4e_o(1) 17343798395_ce71fe2424_o(1) 17157559879_175ccfd99f_o(1)

Eskerrik Asko erakunde biei! datsegit!  Gainera, argi dagoenez,  ez naiz lehena izan gure poztasuna azaleratzen.

Paperez jarritako afixetan ere gauza bera jarri digute, baina ez zuen merezi orri guztiei argazkia ateratzea! : )