Boiseko ikastolak badauka bere etxea, azkenean

Boiseko ikastola

17 urte dira guraso talde batek Boiseko ikastola sortu zuela. Euskal Herritik kanpo dagoen bakarra da. Ikasturte berrirako 25 ume inguru espero dituzte, eta oso aste berezia dute hau: orain arteko egoitza utzita (beste zentro batean ikasgela pare bat zeuzkaten), beren etxe dotorea erosi eta atondu dute, auzolanean.

Astelehenean izan zen inaugurazio ekitaldia, eta asteazkenean hasi ziren umeak ikastolan.

2 pentsamendu “Boiseko ikastolak badauka bere etxea, azkenean”-ri buruz

  • Xabier Goitia 2015-07-24 22:16

    Gaizoak haurrak, euren gurasoen ezlekutzea ordaintzen, ingurutik isolatuta hezitzen, eta abar eta abar. Etorkinei ez al diegu gurean integrazioa eskatzen? Ba hori.

    • Ez al dira integratzen Bilboko Ezkerraldean D ereduan ikasten duten haurrak?