Begiluzeando por el zirrikittu (#euskarakadak)

Begiluzeando por el zirrikittu (#euskarakadak)Ryan McGuire

Twitter erabiltzailea bazara, eta jakina, euskalduna, ezagutuko duzu #euskarakadak traolaren azpian gordetzen diren esamolde xelebreak. Bai lagun, erderakaden ordainak, euskaraz pentsatu eta erderetan esaten ditugunak; zorionez, bere horretan, gure hizkuntza bizirik denaren seinale ere badirenak.

Akaso aurretik ere izango ziren, baina indusketa lanak eginda guk geuk Twitterren aurkitu dugun lehen euskarakada Jabi Zabala lagunak idatzi zuen, eta @sarean kontutik txiokatu, 2011ko martxoaren 28an:

Twitter-ez mintzo gara, ordurako Facebook atarian bazen “Neuk ere euskarakadak sartzen ditut gazteleraz ari naizenean” izeneko taldea-eta. Eta gainera, horren inguruan sarrera egin zuen ZUZEUn bertan I. Aizpuruak, 2010ean: “Euskarakadak, harro egoteko modukoa?”.

Zabalarena geroztik ehundaka #euskarakada badira sarean, irrigarriak bezain sinestezinak batzuk. Eta bada beste antzeko traola bat ere, #ErdalEsamoldeEuskaldunak, Leire Narbaiza @txargain-engandik ezagutu duguna.

Hogeiko sorta bat jaso eta dakargu hona, ustez benetako gertaeretan oinarrituak guztiak ere:

Begiluzeando por el zirrikittu (#euskarakadak)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Begiluzeando por el zirrikittu (#euskarakadak)”-ri buruz