Zuzeu, Perurena eta komunitatea, ospatzeko modukoa benetan

Eta han, jende artean, Josu Erguinek tabernan eskatutako txanpainarekin, egin genuen topa! Biba Zu! esan genion Iñaki Perurenari, eta bera ere hunkiturik zen. Eta alaba zuen ondoan, eta kamerak aurrean, eta pantailak, eta Hasier Etxeberria hizketan, eta Zuzeuko lagunak aurrean. Eta txalo artean hartu zuen herriak, harrijasotzailea, aktorea, harri museo baten sortzailea, herritarra, harakina, nafarra, euskalduna… harrotu egin gaitu, harro egin gaitu euskaldunok. Sarean, kalean, herrian. Euskal Herrian.

Mzk3OQ==

Eta ez da marka, Perurenaren esanek, Zuzeuko erredaktore batek hemen berton argitaratu zituenetik sortu duten giroa. Sortu duten sareko olatua, oldartzea, komentarioak… egia esan, espainolez lekzio ederra eman digu euskaldunoi. Ulertu gura ez gaituztenei, ulertu eta ikasi nahi dugunoi, jakintza apala, herrikoia.. baina jakinmina elikatzen duena.

Eta Zuzeu atari horizontal hau, markak hausten ari da. 444.000 bisitari zituen 2010eko abenduaren 6an. Esaidazue, ez dela historikoa gero! Ez dela marka! Markak hausten munduko onena izan da orain arte Leitzakoa, eta gehiago lortuko dugun esperantza dugu bera plazan ikusi dugunok, telebistan jarraitzen dugunok, eta hemendik aurrera bere sorkuntza esana hitzak gogoetak sarean jarraituko dugunok. Mila esker zuri Perurena! biba zu!

Mzk4MA==

Zuzeu Komunitateaz
Bi hitz ere bota gura nituzke, bidenabar, Zuzeu komunitateaz. Izan ere, urterdi baino ez da Zuzeu albistari horizontal hau sortu zela. Ekipo profesionala abiapuntu, irakurle eta kolaboratzaileak sarean. Komentario irekiak, argitaratze librea, copyleft materiala, sorkuntza, pentsamendua, albisteak, kritikak… denak izan du eta dauka lekua berton. Eta apurka apurka Komunitate hori ere gorpuzten ari da. Itxura hartzen.

Komunitate euskalduna da gurea, librea, partehartzailea, modernoa, irekia… eta oraindik gorpuzten ari da, forma hartzen, diskurtsoa garatzen. Zabaltzen, hedatzen. Ekintza adierazten du aditzak, adjetiboak izaerak… eta izenak izana. Egiteko dugu hori guztiori euskaldunok, baina apurka apurka, eta etenik gabe, bagoaz aurrera. Sortu ginen, enborrak badirau, eta kimu eta ardaskak ere somatzen zaizkio… erne!

Horregatik, eta beste hamaika motibogatik, biba zuek! Zuzeu komunitatea, zuek, gu geu, Perurena, harriak eta herriak.

Mzk4MQ==
Ederra harria, Unai Gaztelumendik margotua. Perurenaren Harrien museorako, aproposa.

Irudia | Iñaki Perurena harria jasotzen zuzeu | Galder Gonzalez | Creative Commons By SA
Irudia | Iñaki Perurenaren post honen bisitariak | zuzeu.com | Creative Commons By SA
Irudia | Harri eta herri | oier arantzabal | Creative Commons By SA

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

5 pentsamendu “Zuzeu, Perurena eta komunitatea, ospatzeko modukoa benetan”-ri buruz