Zumaia, klandestinoen eskutik (III)

Zumaia, klandestinoen eskutik (III)

Zumaia, klandestinoen eskutik (III)Gai honek mamia daukanik ezin da ukatu, ez horixe. Aste honetan Zuzeun bertan irakurri ahal izan dugu Zumaiako Udalaren politika babesten duen idatzi bat. Datu objektiboren bat kenduta, sekulakoa da. Lehenik eta behin, bideo honen hasierako hitzak Korta berarenak dira, alkatetza eskuratu zuen egunekoak, eta ez KGD-ko zitalenak. Jarraian datozen argudioak pisuzkoak dira, oso: odol emaileen kartela eta “ETA MÁTALOS” dioen margoketa bat konparatzeak zentzu handia dauka, bietan, azken finean, odola eskatzen baita, eta hori ezin da onartu, aizue.

“Bizilagunen paretak zikindu”. Txukuntasuna, garbitasuna, higienea. Izan ere, pankarta batek ikaragarri zikintzen du herri bat, eta kaleak distiratsu mantentzen dituzten aditu batzuen iritzia eskatzen aritu naiz. Piongiangetik adeitasun handiz eskaini dizkigu bost minutu Kim Jong-un liderrak (Ipar Koreako prefijoaren bila hamar pasa ditut), eta bere inpresioak konpartitu ditu gurekin: “gertutik jarraitzen dut Zumaiako udalaren lana. Bereziki zorrotza iruditu zait argudiaketa, eta nire aitona afizionatu koitadu bat zela ondorioztatzen hasi naiz. Hemen alderdiaren propaganda soilik onartzen dugu, eta norbait kexu agertzen denean langileriaren diktaduraz, inperialismoaren aurkako borrokaz eta hartaz eta honetaz mintzatzen gara berarekin, gulagera bidali aurretik. Baina nor dago garbiketaren aurka? Sekula ez zitzaigun otu halakorik. Distiratsua, benetan.” Historia honetan ETA sartzea zilegi bada Ipar Korea ere, ezta? Diñot.

Israel, Indonesia, Jordania, Maroko, Turkia, eta bestelako zenbait herrialde garbitasun eredu honen zaleak dira aspalditik; baina etxean ere ez dira jarraitzaileak falta. Zeren eta hormak aldarrikapenek eta arteak zikintzen dituzte, ondo ordaindutako publizitateak ez. 

Batzuk droga kartelei gerra deklaratzen diete; Zumaiako Udalak kartelei, besterik gabe. Eta zikinkeriari; ez nahastu zikinkeria kutsadurarekin e, baizik eta lehen aipatutakoarekin. La Pollak zioen bezala, alkate eta burges onen misioa komertziatzeko eskaparate aproposak sortzean datza, eta gure kostaldeari gutxi falta zaionez turismoari dagokionez Mediterraneoaren pare jartzeko, ba ederki.

Arrasate, Lekeitio, Azkoitia… antzeko egoeran daude. Jarraituko dugu erreportaiekin.

Zumaia, klandestinoen eskutik (III)

19 pentsamendu “Zumaia, klandestinoen eskutik (III)”-ri buruz

  • ASIRON ATRÉVETE CON LOS VIVOS 2016-09-04 10:15

    Querido Zuhaitz:

    Queremos mostrarte todo nuestro apoyo. Nosotros también somos víctimas del totalitarismo. Un alcalde dictador nos borra las pintadas que hacemos en las paredes de Pamplona. Menos mal que todavía existen colectivos como KGD y gente comprometida como tú para denunciar alto y claro la injusticia. Las paredes son del pueblo y tenemos derecho a pintar en ellas lo que realmente piensa toda la gente: en nuestro caso, Asiron atrévete con los vivos! Por mucho que las borren no nos van a callar! Gracias por tu apoyo y dar voz a nuestras reivindicaciones!

  • Gai honek mamia duela ezker abertzaleak erabaki du eta pintada batzuengatik orain udal gobernua kolokan jarri nahi du. Zenbateraino hutsala eta alternatibarik gabea da ezker abertzaleko politika ze horrelako arazo bat arazo bihurtu nahi duen eta bide batean bere elkarteei herriko paretak zikintzeko eskubidea eskaini nahi die.
    Kontuan izan dezagun hauteskundeak gertu direla eta ezker abertzaleak programa ala proposamenik ezean horrelako kontu hauekin bulla eta mobilizazio sortu ere. Noski, ikus dezagun Zuhaitz Ordokiren argudiorik pisuzkoena alkateari “burges” deitzen diolako eta “eskaparatista” dela leporatzen dio. Ezker abertzaleko señorito ultraezkertiar megapribilejiatu hauek duten aurpegi gogorra!

  • 3. artikulua hain denbora gutxian!!. Zumaiarrak ez gatxuk makalak!!.
    Eztabaidaren ikuspuntua aldatu nahiko nuke. Pareta hori eremu publiko edo pribatu bat da. Nik edozein mezu, margolan, kartel jarri dezaket kaleko edozein paretetan?. Iraingarria izan gabe edozein grafiterok artelan eder bat edo bere firma marraz dezake?.

    Bentazar, ezker abertzaleko liderrik karismatikoenak baino gehiago mobilizatzen dituzu ezker abertzalekoak. PPk independista katalanak sortzen bezela berotzen dituzu ezker abertzalekoak. Argi dago talde politikoren baten kanpainan egiten duzula lan baina ez daukat oso garbi zein talde politikorenean.

    Azkenik, gustatuko litzaidake ezker abertzalearen izena berbataiatzeko norbaitek artikulu bat idaztea. Izen berria izan daiteke “Abertzale, ez jeltzale”.Ze ezker abertzalekoak konsideratzen zaretenok zer moduzko oporrak pasa dituzue desberditasunen kontra eta
    justizia sozialaren alde borrokan?. Edo burges akomodatu pijoen antzera pasa dituzue oporrak?.

    • Saudi Arabian aritu dira hango matxirulo piruloei hango emakumei ondo tratatzeko esanez, baita Boliviako ume txiroak laguntzen eta zer esanik Grezian errefuxiatuen alde egindako lan guztia.

      Nola geratuko dira ba Euskal Herriko jaietan zapaldutako kolektiboen alde manifestatzen kalimotxo edalontzia eskuan dutela edo twitterren bidegabekeria sozialen aurka txiokatzen? Hara motel zelako burutazioak dituzun!

  • Eskerrik asko ikuspuntua aldatzeagatik Fotomertxe. Bai, nabaritu duzu, ni Arnaldo Otegiren taldeko probokatzaile bat naiz ezker abertzalean momentu latz hauetan berpizteko saioetan dabilena. Begi profesionala zurea!

    • Peru Dulantz 2016-09-05 09:28

      Pintadak ezabatzea gutxi eta ezabaketaren aurkako protesta ere ezabatu nahiko lukete batzuek.

  • Ez, Peru, horretan oker zabiltza, hemen zuk ezabatu nahi dituzu nik idatzitako komentarioak irakurtzen ez baidituzu nahiz eta beraien gainean iritziak bota. Protestatu dezatela baina argi gelditu dedila askatasun adierazpenaren printzipioa ez duela zer ikusirik herriko paretak zikintzearekin.

  • Peru Dulantz 2016-09-05 12:12

    Irakurtzen ditut zure iruzkinak, “ezker abertzalea” irakurtzen dudan arte, hortik aurrera, tamalez, badakit oso ondo zer datorren eta, zer esango dizut, ba, monotematiko samarra zarela, besterik ez.

  • Noski, Peru, Mahoma Profeta zen eta zu ere bai eta ez duzu bestearen korreoak irakurri beharrik. Baina hori bai bestea zure aurre iritziaz zipristintzen, horretan iaioa zara, motel.

    • Peru Dulantz 2016-09-05 15:16

      Hara, Bentazar, bi mezu ezker abertzalea aipatu gabe! Eutsi horri, zuretzat bada itxaropenik!

  • Baina, zer da ezker abertzalea Peru Dulantz ezbada?

    • Peru Dulantz 2016-09-06 08:14

      Et, et, et… ez nazazu nahastu zure arazo psikologikoekin.

  • Peru, aski arazo psikologikoa da besteari arazo psikologikoak etengabe egozten egotea. Betela ez zinake izango ezker abertzaleko inkisitore txiki hoietako bat.

    • Peru Dulantz 2016-09-06 11:25

      Begiratu nire mezuen historia osoari eta ikusiko duzu; lehen aldia da horrelako diagnostikoa egitera ausartzen naizela. Eta, badakit ez didazula sinistuko, baina ni ez naiz “ezker abertzalekoa”; aldizkako boto-emaile xume bat baino ez.

  • Peru, ez dakizu zenbat pertsonakin topatu naiz esan didatenak, “ni ez naiz ezker abertzalekoa” eta jo ta fuego ezker abertzalea defenditzen eta EAJ erasotzen. Zu hoietako bat zara.

    • Peru Dulantz 2016-09-06 11:55

      Baina, esan egia, zurea obsesio hutsa da (patologikoa, itxura guztien arabera), ala estrategia baten barruan kokatzen da?

  • Ba orain erakusten ari zara ezker abertzaleko militante fanatikoen paranoia bikoitza: ezker abertzalea kritikatuz gero, edo obsesoa zara ala salduta zaude. Ezinezkoa da ezker abertzalearekin bat ez etortzea eta gaizto-gaiztoa ala ero-eroa ez izatea. Gauzak munduan ez dira hain xinpleak, Peru, atera zaitez noizean behin herriko tabernako ingurutik.

  • Peru Dulantz 2016-09-06 14:12

    Ezker abertzalea? Berriro?

  • Utzi umekeriak. Ez duzue ezer aportatzen