Zirrara eta erorketak aurtengo hirugarren entzierroan

San Fermin vintage
cc-by. Viajar24h. Flickr.

Bost pertsona atenditu behar izan dituzte jasotako kolpeengatik. Ez dira gehiago izan, zorionez. Izan ere erorketa ikusgarriak izan ditugu  gaurko entzierroan. Ez zara aspertuko bideo hau behin eta berriz ikusten. Ea aurkitzen duzun horiz dijoan tipo baten ‘salto mortala’.

Estafeta kalean bertan, korrikalari batek ezkerretik hartu du bihurgunea eta horma eta zezenen artean harrapatuta geratu da. Arnasa eusteko uneak izan dira. Baina korri egiten  jarraitu du eta zezenek hormaren kontra egin ez dutenez, susto batean gelditu da dena. Ikusi 1:25 minutuan eta 3.34 minutuan errepikapena.

http://www.youtube.com/watch?v=j9NYhzD1OKQ

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.