Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan

Ondorengo sarrera Maialen Goñik zinema.eu atarian idatzia da.

Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan63. Donostia Zinemaldiaren atarian, baina baita jaialdian bertan ere, hizkuntza ez hegemonikoetan egindako zinemari buruzko bi saio egingo dituzte; lehena ostegun honetan izango da, irailak 17, San Telmo Museoan, eta bigarrena ikus-entzunezko industriako profesionalei zuzenduta egongo da, Kursaaleko Industry Cluben, hilaren 21ean.

Europako sorkuntza zinematografikoari dagokionez, eduki gehienak hizkuntza hegemonikoetan egiten dira, hala nola, ingelesez, frantsesez, alemanez eta gaztelaniaz.

Aldiz, hizkuntza gutxituek erronka handiak dituzte entzule berriak erakarri, ekoizleak bilatu, banatzaile handiengana heldu eta beren lana ikusarazteko.

Horregatik, hizkuntza ez hegemonikoetan egindako zinemari buruzko bi mahai-inguru egingo dituzte datozen egunetan Donostian. Lehena ostegun honetan, irailak 17, izango da, 19:00etan Donostiako San Telmo Museoan. Pikadero filmaren zuzendari Ben Sharrock (Eskozia), Sjón Sigurdsson zinegilea (Islandia), eta Xabier Berzosa euskal ekoizlea ariko dira solasean, eta Marian Fernandez produktorea izango da moderatzailea.

Horrez gain, baina, Kursaaleko The Industry Club atalean “Beste filmografía europearrak: Zinema hizkuntza ez hegemonikoetan” gaia aztertuko dute hilaren 21ean, astelehena, 15:00etatik 19:00etara. Oraingoan, baina, idustriako profesionalek soilik joan ahal izango dute. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoarekin batera antolatutako saioa izango da.

.

Noiz: GAUR, 19.00etan San Telmo Museoan (Donostia).

Zer: Hizkuntza ez hegemonikoetan egindako zinemari buruzko mahai-ingurua.

Nork:Pikadero filmaren zuzendari Ben Sharrock-ek (Eskozia), Sjón Sigurdsson zinegileak (Islandia), eta Xabier Berzosa euskal ekoizleak; Marian Fernandez produktorea izango da moderatzailea.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.