Zerotik hasi

Posible al da zerotik hasita bizitza berri bat?
Posible al da zerotik hasita bizitza berri bat?

Hau da Jasper Joffen kasua. 33 urteko artista britaniarrak bere bizitza salgai jarri du interneten 126 mila eurotan. Zerotik hasi nahi omen du, bizitza berri bati heldu. Horretarako, “The sale of the lifetime” webgunean salgai jarri ditu bere bizipenak eta hainbat gailu, besteak beste: bere margolan guztiak, sukaldeko lapikoak, arrebak bere 21.urtemugan oparitutako musika katea, familiko argazkiak, gutun pertsonalak, umetako pelutxeak…

“Hau dena , salgai jartzeak nire bizitzako zein puntutan nagoen aztertzeko parada emango dit”, esaten du Jasperrek bere blogean. Existentzialista, eszentrikoa, oportunista, ausarta… Nork daki! Gogoetarako parada polita ematen du bere istorioak. Nork jarriko lituzke salgai merkadillo batean bere bizipenak?

Nire etxeko ganbaran daukadan traste mordoarekin gogoratu naiz… nire nobio izandakoen gutunekin, lagunarteko argazkiekin , unibertsitateko apunte mordoarekin, modaz pasatako modelitoekin, kanping dendarekin, eski zaharrekin, piragua, walkman, vinilo, tokata eta bestelakoekin.

Ez nuke inbentario horretan prezioa jartzen asmatuko. Horietako asko oparituko nituzke seguruenera, baina… nire bizipenak ez daude salgai. Nire miseriak ere ez. Astindutxo bat behar dute, dudarik gabe.

Kasik, irailerako utziko dut. Datorren hilabetean, mugikorra eta zalantza existentzialak deskonektatuko nahi ditut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude