Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?

Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?

Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria
Zerk batzen gaitu, ipar eta hego?

Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?Mugak ezarriak dira, harriz edo ez-harriz.

Muga Bidasoan dago, bide osoan itsasoa eta bortu garaienak bitarte.

Horrela daramatzagu euskaldunok 800 urte. Duda mugan.

Mugarriak jomuga ditu aurtengo zein urteroko Iparra-Hegoak, atzoko elkarrizketa horren adibide. Maddi Ane Txoperena aritu zen dinamizatzaile lanetan. Txoperena hendaiarra da eta bere sendia Nafarroa Garaikoa, beraz aski ongi daki mugaren alde batetik bestera ibili behar izatea zer den. Kazetari lanetan dabil Berria egunkarian, eta atzo Eneko Bidegaini galderak egiteaz gain bere ekarpena ere eman zuen.

Bidegain ezaguna da etxe honetan, bere idazle, kazetari zein irakasle gisa egindako lanagatik. Euskaldunon Egunkarian aritu zen, Berrian ondoren, eta irratigintzan ere jardundakoa da. Doktoretza tesia aurkeztu zuen 2012an, EHU-ko eta Bordeleko unibertsitateen artean, Lehen Mundu Gerrak Ipar Euskal Herriari sortutako eraginaz. Gaur egun Mondragon Unibertsitateko irakaslea da Aretxabaletan, Ikus-entzunezko Komunikazioan.

Enekok kokapen labur bat egin zuen azaltzeko ez gintuztela kolpe bakarrean zatitu.

  • Duela 800 urteko Gaztelaren inbasioa, Baskongadak sortu zituena (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).
  • 300 urteko okupazioaren ondoren bigarren txanpa 1512an.
  • Lapurdi eta Zuberoa ingelesen eskuetan, Nafarroarekin harreman natural handiak mantendu arren.
  • XVII. mendean frantziar erresumak Nafarroa irentsi zuen.
  • Lehen karlistaden ondoren arantzelak Ebrotik Pirineoetara mugitu ziren.

Beraz, euskal ikuspegi batetik, ez genieke “kontrabandistei” horrela deitu beharko, “komertzio aktibitate normal eta debekatu bat aurrera daramaten herritarrak baizik”; euskal komunitateari dagokionez, ez dago lege hausterik bertan. Esan behar da herritar askok ez zutela begi txarrez ikusten mugari muzin eginez atzera eta aurrera ibiltzea, bizkarrean lehengaiak eraman, edo babesa behar zuen norbaiti bidea erakusten aritu; izan alde batetik bestera edo alderantziz.

Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?Gerlek ere zatitu gaituzte, aldendu, bereziki gakoa den faktore batengatik: orokorrean, Hegoaldean Espainiaren aurka borrokatu da, eta Iparraldean Frantziaren alde. 

Azken mendean estatuen botere politiko eta administratiboa areagotu da, estaturik gabeko nazioen kaltetan, bistan dena; globalizazioak, komunikazioak, ekonomiak… ere eragin dute.

Eta eguneroko bizitzan? Non daude “mugarik gabeko Europar Batasunean” euskaldunon mugak, ze paper jokatzen dute?

Harreman pertsonaletan eragiten du mugak, hezkuntzan, lanean, erreferentzia kulturaletan zein politikoetan….

Mila eta bat adibide eman zituzten Maddi Anek eta Enekok. Hurrengo hitzaldian, gaia kontrakoa izango da: zerk batzen gaitu?

Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?

 

 

eneko bidegain, euskalduntasuna, hego, hegoaldea, ipar, ipar eta hego?, iparra-hegoa, Iparraldea, maddi ane txoperena, muga, nazio eraikuntza, segura, Zerk bereizten gaitu
Beñat Hach Embarek

Mairua naiz behelaino artean. Kolaborazioak GARAn; ZUZEU orainkarian erredakzioko kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Goierri.

5 pentsamendu “Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?”-ri buruz

  • Zer inbaditu zuten gaztelarek duela 800 urte? Estatu bat.
    Horrekin ez du balio Estaturik gabeko nazioa garenik esatea. Nazioa gara eta gure Estatua okupatua izan zen eta okupatua jarraiten du. Nazio baten Estatu batekoak gara.
    Mugari buruz eta lurraldeari dagokio, gure izaera politikoarekin lotuta, Anacleto Ortuetak aportazio zehatza eta politikoki barneratzeko modukoa egin zuen: “Sancho III el Mayor eligió sabiamente las fronteras del Estado vasco, pues los limites que dio a Nabarra fueron los geográficos naturales. Es el genio tutelar de la nacionalidad vasca. Gracias a él vivimos como pueblo.”

  • Josu Lavin

    Mugac bethi eta edonon etsaiec eçarcen dituzte.
    Viva la Gran Navarra Sin Fronteras Impuestas!

  • Hegoaldeko euskaldunek orokorrean espainiaren kontra egin dutela borroka esatea ez dakit ba nik oso zuzena den… Espainiarren kontra bai, beste espainiar batzuen alde gehienetan, espainiar gisa.

  • Eneko Aritza 2017-03-31 13:18

    Iparraldea, frantziar inperioz konkistatua eta kolonizatua.
    Hegoaldea, espainiar inperioz konkistatua eta kolonizatua.

    Kitto!!

  • Beñat Hach Embarek

    Nahi duzuna Freud, egokien iruditzen zaizun definizioa egin.
    Hegoaldean beti izan dira pisuzkoak bertakoen eta Ebrotik beherakoen interes kontrajarriak. Konkista, foruak, 36ko guda, abertzaletasuna, azken 60 urteetako borroka, egungo egoera… Azken mendeetako guda guztietan euskaldun askok egin dute gerra Estatuaren interesen aurka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude