Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?

Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz? – 

Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?

Erantzuna nahiko erraza da: agerian uzten digulako gure arbasoek politikoki askoz modu demokratikoagoan antolatzen jakin izan zutela:

  • Herri batzarren egiturarekin herri bakoitzak bere bozeramalea bidaltzen zuten Gernikara, ez ziren ordezkariak, eta herriaren ahotsa eraman behar zuten.
  • Emakumeak zein gizonak kapare izendatzean, ez zuten zergarik ordaindu behar.
  • Torturatua ez izateko eskubidea eta etxearen bortxaezintasuna

Foruaren-ikastaroaUrriaren 12an, Gernikako Astran, Felix Rodrigo Morak ikastaro bat eskaniko digu, Bizkaiko Foruari buruz, datorren urtean argitaratu zeneko 500. urteurrena ospatzen delako.

Ikastaroan, besteak beste, herri antolatuak nolako gaitasuna izan duen azalduko digu, eta adibide gisa, estaturik gabe aurre egin geniela hiru inperioei: bisigodoei, musulmanei eta karolingikoei:

Orreagako inperio karolingioren gaineko garaipena eta bisigodoen eta musulmanen aurkako garaipenak ere, batzarren egiturari esker izan zen, estaturik gabe.

Abuztuaren 15ean Orreagako azken garaipenaren 1.200 urteurrena ospatzen dugu, 824koa. Aurreko garaipena 778an izan zen. Ikus dezagun gertakizun honen garrantzi handia.

Demokrazia zuzeneko herri antolakuntzak, batzarretan antolatuta, edozein gizarte goberna dezake, bere tamaina eta lurralde hedadura kontuan hartu gabe. Horretarako, behetik gorako egitura hau erabiltzen da: oinarrizko batzarrek eskualdeko batzarretara joango diren bozeramaleak izendatzen dituzte, eskualde mailakoek lurralde mailakoetara joango direnak izendatzen dituzte. Azkenik,  lurraldekoek  gobernu batzar nagusia edo laugarren maila osatzen dutenak aukeratzen dituzte.

Halakoxeak izango ziren, jatorrian, Gorteak. Horietara auzo eta herribatzuetako bozeramaileak joango zirensortu zirenean, erresumako herritarren ahotsa eramaten zutenak. Gorteak autogobernu sistemaren laugarren maila izan ziren, eta lurraldetxikiagoetako bozeramaileek parte hartzen zuten bertan, baina ez erregeek, gotzainek eta jauntxoek.

Geroago, estatu egiturak indartuz joan zirenean, noblezia eta Koroa botereeremu garrantzitsuez jabetu ziren, eta, aldi berean, herri bozeramaileen eta prokuradoreen kopurua eta eskumenak mugatu zituzten, Bizkaiko Foruak erabiltzen duen terminoa erabiliz gero.

Komeni da errepikatzea, Goi Erdi Aroan Euskal Herri osoko gobernuorgano bat egon behar izan zen nahitaez, Estatu bisigodo boteretsu eta oldarkorraren, eta gero al Andaluseko musulmanen kontra eta azkenik franko inperialista aurkako gerrak irabazi ahal izateko. Bestela ezinezkoa izango zen bizirautea eta garaitzea.

Beraz, litekeena da Gernikan biltzea. Gaur egun Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeek han egon behar zuten, bozeramaileek bidalita, eta baliteke beste herrialderen bat egotea, agian beste bi, gutxienez VIII. mendera arte, Aragoi eta Errioxa, guztira bederatzi. Batasun eta presentzia hori gabe, komeni da berriro esatea, ezinezkoa zatekeela Toledoko Estatuari eustea eta estrategikoki garaitzea.

Hau, Orreagako 778. urteko gudua analitikoki aztertzerakoan berresten da, non iparraldeko inbaditzaileak, frankoak, erabat garaituak eta akabatuak izan ziren baskoien eskutik, eta bertan Karlomagnoren aparatu militar eta nobiliarioko kide nabarmenak erailak izan ziren. Azterlanen baten arabera, frankoen artean 20.000 hildako izan ziren, eta horien artean elite karolinjioa, Roldan, Frantziako Zazpi Pareak eta zerrenda luzea egon zen.

Horrek esan nahi du ez zela borrokaldi bat izan, ez erasoaldi bat, ezta gerrillarien erasotxo bat, baizik eta armada handi bien arteko gudu oso bat, estatuerakunderik gabeko baskoi antolatuek erabat irabazia, demokrazia zuzenaren eta herriaren armamentu orokorraren printzipioen arabera.

Karlomagno eta bere tropak ez zituzten “Euskal Herriko tribuek” suntsitu, ondo dokumentatu gabeko baten batek dioen moduan , baizik eta Euskal Herriak, ongi antolatua eta bere buruzagi militarrek ederki zuzendua. Buruzagi horiek izendatzeko eta tamaina horretako armada bat osatu ahal izateko,  Euskal Herriko Batzar Nagusi moduko bat (izen hori proposatzera ausartzen naiz) egon behar izan zen.

Frankoek, esan denez, askoz lehenagotik zeramatzaten baskoiak jazartzen, baita mende batzuk lehenago ere. Izan ere, beren estatueta jabetzako egitura inperialistetarako baskoien erregimen politiko demokratiko eta ekonomikoa etengabeko salaketa bat zen, eta, beraz, mehatxua.

Orreagako guduaren garrantzi handia eta  erabakigarria frankoen kontzientzian utzitako aztarnan ikusi ahal dugu, hirurehun eta berrogeita hamar urte geroago “La Chanson de Roland” idatzi zenean agertzen da, fikziozko lan poetikoa, Orreagako gertaerak inspirazio gai eta lanaren oinarri gisa hartuz. Hainbeste denbora geroago gai bizia izaten jarraitzeak, ahaztu gabea, frogatzen du zein erabakigarria izan zen.

Orreagan egon omen ziren Euskal Herriko batzarretako miliziak frankoenak baino gudari gehixeago izango zirela ondorioztatu dezakegu, agian 25.000 eta 30.000 artean. Horrek Euskal Herriaren potentzial demografikoa neurtzen du, beraz, bere ekonomia indartsua, garapen teknologikoa, antolaketa bikaina, erregimen politiko ezin hobea, giza kalitate handia, moraltasun nabarmena, bertute zibiko sendoa eta sistema juridiko eraginkorra. Garaipen horrek erakusten du, zalantzarik gabe, garai hartan oso ordena politiko, ekonomiko eta militar indartsua zegoela Euskal Herrian, oraindik estatu egiturak garatu gabe zeudenean.

Inperio karolinjioa deskonposizioan sartu zen 800. urte inguruan, Karlomagno bizi zela, baina bere gainbehera lehenago hasi zen, Orreagako porrot ikaragarriaren ondorioz. Horrekin, baskoiek amaiera ematen zioten, de facto, Europa mendebaldeko ordena zaharrari, autokratikoari, esklabistari, genozidari eta inperialistari. Eta, horrez gain, botere hutsune (erlatibo) bat sortzea ahalbideratu zuen, X. mendean Europa erdialdeko gizarteak antolatzeko modu berriak sortzeko aukera eskaini zuena, euskal gizarteeraketa bagaudek nahiko lehenago hasitako ildo beretik. Karlomagnoren Germaniar Erromatar Inperioa erromatarren antzinaroaren azken jarraitzailea izan zen Mendebaldean, hango inperioko agintekeriaren eta lizunkeriaren azken agerpena.

Orreaga ondo ulertzeko, ohikoa ez den beste norabidetik begiratu behar dugu. Nafarroako errege-erreginen zerrenda sinesgarria, fantasia historiografikoak eta txapuza metodologikoak alde batera utzita, Sancho Garcesekin (905-926) hasi zen, Orreagako epopeiatik mende bat baino gehiago igaro ondoren. Hala, bataila horretan batzarretako euskal miliziek bakarrik borrokatu zuten.

Batzar subiranoetan antolatutako baskoiek, inperio bisigodo eta frankoak ez ezik, Andaluziako  musulmanak ere garaitu zituzten. Hauek bisigodoen boterearen jarraipen soila izan ziren baina askoz gogorragoak eta Euskal Herriaren aurkako erasoei jarraitu zien, eta zabaldu eta larriagotu ere egin zituen.

Gauzak horrela, batzar baskoien miliziek, Gaztelako kontzejuen miliziekin batera, Iberiar penintsulako iparraldeko herri libreetako, Leongo eta abarretako talde txikiek lagunduta, Simancaseko (Valladolid) armada andaluziarren gaineko sekulako gaipenaizan zuten 939. urtean.

Gerra hau ere oso garrantzitsua izan zen. Hainbat astetako kanpaina baten testuinguruan, zenbait egunez luzatu zen bataila latz eta oso konplexua izan zen. Hor ere kontzejuetako eta batzarretako indarrek gerraren artean ze maila lortu zuten ikusi ahal dugu. Lehen aldiz, armada musulmanak, batez ere soldadu profesional ugariz osatuak, 80.000 kide ingururekin, eremu irekian borrokatu zuen eta ia erabat akabatuak izan ziren (ehunka gutxi batzuk bakarrik iraun zuten bizirik). Simancas, Mendebaldearen aurkako eraso islamikoen amaieraren hasiera izan zen.

Orreagak, inperio karolinjiozital horren gainbehera ekarri zuen bezala, Simancas-Alhandegako garaipenak Kordobako kaliferri zikoitz eta genozida deskonposatu zuen, baita arabiar eta islamiar inperialismoaren atzerakada ere Europako fronte osoan.

Herri txiki samar batek egitea, baliabide demografiko mugatuekin eta Euskal Herria moduko hedadura ertaineko lurralde batekin, harrigarria eta miresgarria da. Mendebaldeko Europako Goi Erdi Aroko hiru inperio handiak garaitzeko gai izan zen, bisigodoa, frankoa eta andaluziarra, azken hau penintsulako iparraldeko gainerako herriekin batera. Eta hori guztia herri gisa ahuldu gabe. Are gehiago, VIII. mendean bi frontetan garaile izateko gai izan zen, iparraldekoan frankoen aurka eta hegoaldekoan sarrazeno erasotzaileen aurka.

Oso gutxitan ikusi da horrelakorik gizateriaren historian.

Oharra: testu hau “Bizkaiko Foruaren 500. Urteurrena: 1526-2026”, urriaren 12an Gernikako Astran egingo den ikastaroaren  puntu bat da.

Zergatik ez dakigu ezer euskal zuzenbideari buruz, gure foruei buruz?

Buirujabetzarako ekimenen bilgunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude