Zer gertatu zen Lekeition?

Irailaren 7ko Teleberrian Lekeitioko txikizioen irudiak erakutsi ziren. Balantzea: zortzi atxilotu, zazpi zauritu eta zaborrontziĀ  ugari erreta (perituek zenbatuaren arabera 60.000 eta 300.000 euro artean baloratutako kalteak izan ziren). Guztiak Ertzantzaren komisariaren aurkako eraso baten ondorioz hasitako liskarretan. Bertsio ofizialak zioenaren arabera, beti ere.

Baina Rodolfo Ares, Jaurlaritzako Barne Sailburuak, gertakariengatik azalpenak ematera atera zenean, beste zerbait esan zuen. Han gertatutakoa katxi-borroka edo mangi-borroka bezala definitu, eta alkohola, lapurretak eta genero-biolentzia kasu bat nahasiz, gau hartan gertatutakoaren mazedonia bat egin zuen.

Herritarrek ordea, igandean egindako manifestazioan, Aresek esandakoa gezurtatu zuten. Bertan, Ertzantzaren jokabidea “neurriz kanpokoa” izan zela, eta giroa aurreko egunetatik gaiztotua zetorrela esaten zen.

Hau horrela, ia inork ez zuen aipatu, baina atxilotuek tratu txarrak salatu zituzten eta kasua Audientzia Nazionalera bideratu zuten.

Bertsio ofizialak ziurtatzen duena ukatzen dute igandean bildutako milaka herritarrek.

Inork esan al dezake benetan gau hartan zer gertatu zen benetan?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude