Zer egin asteburuan?

1) Margolaritza Euskal Herrian 50 urtez. Urdazubin Marc eta Martine Etcheverryk antolaturiko erakusketa da. Xabier Soubelet, Zumeta, Christine Etchevers eta Aitor Mendizabalen lanak ikus ditzakezu bertan. Kalostrapean, Abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.

2) The Wailers kontzertuan. Bob Marleyren taldearekin dantzatzeko aukera paregabea duzu gaur, Atarrabiako Totem aretoan. Sarrerak, aurrez hartuta, 20 euroko prezioa du eta takilan 24koa. Talde mitiko bat taula gainean ikusteko aukera ezinhobea da.

3) Bertsolari Txapelketako kanporaketa. Larunbatean, emango zaio hasera Euskal Herriko Bertso Txapelketari. Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan, eta final laurdenetako kanporaketan, Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Oihana Bartra, Iñaki Gurrutxaga eta Jone Uria lehiatuko dira.

4) Argazkigintzaren aitzindariak. Ordoñez-Falcon bildumako 47 argazki ikusteko aukera, denak ere 1852 eta 1913 artekoak. Erakusketaren bidez, argazkiaren artean aitzindaritzan ibili zirenek egindako bidea ikus daiteke. Olympe Aguado eta Emil Mayerren argazkiak daude agerkari honetan.

Abenduaren 13ra arte izango da zabalik, Bilboko Arte Eder Museoan.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.