Zer edaten da Herri Urratsen?

Tragoak plastikozko edalontzietan izaten dira, jakina, eta Katxi deituriko  ontzi erraldoi horietan ere bai. Salneurriak ostera, ez merkeak: garagardo basoak 2 txartel eta Katxiak 8. Ardoak eta sagarnoak,  1. Alkohol gogorragoek, ostera 3. Oker ez banaiz, euroa balio du txartelak.

[bideoa]http://zuzeu.eus/wp-content/uploads/2009/05/vid00214.mov

Atzo asko edan zuen jendeak, bero sapa handia zen, eta gogotik busti ziren zintzurrak. Hala ere, gure partean, ez zen aparteko mozkorraldirik ikusi.

Jo dezagun 1000 tragotatik, 350 edo, garagardoa izango zela, bai edalontzi eta bai katxi, bai hutsik edo bai limonadarekin nahasirik (lejia), eta 150 ur botila txiki izan zirela (txartel 1).

Bigarren lekua sagardoari utzi behar zaio. Harrigarria zenbat sagardo banatu zen, bai edalontzietan eta bai botila osotan. Jo dezagun 150 joan zirela horrela.

Hirugarrena kalimotxoari utziko diogu, hau ere baso eta katxi tamainetan. Jar dezagun 100 trago zerbitzatu genituela horrela.

Zertan joan ziren, orduan, gainerako 250 tragoak?

Ez da hain erraza zehazten, baina eman dezagun freskagarrietan joan zirela 75 (EHkola, Cocacola, Fanta…) eta hutsik edo nahastuta, alkohol gogorragodunak ia beste guztiak (patxarana, sagar likorea, ricard, whiskia…)

Ardoa, oso gutxi, 10en bat trago.

Eta hori bai, bi emakume haserretu egin zitzaizkidan alkoholik gabeko garagardorik ez zegoela eta: irratian entzun dugu aurten bazela halakorik!

Laburbilduz:

350 garagardo

150 ur

150 sagardo.

100 kalimotxo

75 freskagarri.

10 ardo (beltz eta gorri)

165 alkohol gogorragoak.

Horiexek kamarero batek ateratzeko moduko edan-kontuak, gutxi gora behera.

edana, Herri Urrats
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude