Zer dago errauste plantaren atzean?

Azken astetan hedabideetara zabaldu da Zubietan (Gipuzkoa) egin beharreko errauste plantaren inguruko eztabaida. Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoak, esaterako, igandean gizarte gaiei eskainitako orriak errauste plantaren gaineko berriekin zabaldu zituzten.

Gipuzkoan egunkari salduena denak, bi orriko erreportaia egin zuen errauste plantaren bertuteekin. Baina Bilboko Zabalgarbiren esperientziak eta beste hainbat ikerketen emaitzek, hondakinak erraustea ez dela alternatiba erakusten dute.

Zergatik tematzen dira orduan Europar Batasunak ere zalantzan jarri duen hondakinak tratatzeko modu honekin? Ze interes ezkutatzen dira erraustegiaren atzean?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude