Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan

Hirinet.net ataritik jasotako berria:

Abuztuaren 4an, txupinazoaren ostean, milaka lagunen artean Andre Mari Zuriaren plaza gurutzatu eta, ohi bezala, jaiei hasiera emateko mikrofonoa hartuko du esku artean Gorka Ortiz de Urbinak.
 .
GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlanaren ondorioz, aurten, lehenbiziko aldiz, Zeledonen abestia euskaraz ere entzun ahal izango da. Plazan jaiei hasiera ematen egongo diren milaka lagunen artean euskarazko bertsioaren eskuorriak banatuko dira.
 .
GEU elkarteko hainbat bazkideren proposamenari heldu eta orain dela bi hilabete inguru hasi ziren ideiari itxura emateko bilerak Blusa eta Nesken Batzordearekin. Elkarlan horretatik eta Zeledonen ezinbesteko laguntzarekin egin du aurrera proposamenak. Zenbait proposamen aztertu ostean, Mariano San Miguel musikariaren jatorrizko bertsioan oinarritutakoaren alde egin da. Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoaren arabera, 1918koa bide da; eta, Eresbilen katalogoaren arabera, 1922 ingurukoa. Nolanahi ere, egiletzat hartzen den Mariano San Miguelen garaikoa. Euskararen erabilera bultzatu eta jaietan duen presentzia areagotzeko helburuarekin beste urrats bat da hau. Elkarlanetik eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera gehiago izango dugularik.

 

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!

ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan

artikulu interesgarriak ...

2 pentsamendu “Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan”-ri buruz

  • Harrigarria zeharo erditu duten letra berria.
    Ez dago zalantzarik itzulpen egoki batean baino gehiago kalko hutsetan gelditu direla poeta gasteiztarrak oraingoan.
    “Zeledon” + “leiho on” oso ondo egon liteke errimak bilatzeko orduan, baina kirtenkeria ikaragarria da azken buruan atera zaiena: “balkoian leiho on”.
    Jatorrizko bertsioari tinko heldu nahi izan baliote ere, ez al litzateke akaso (errima zehatzak gorabehera) euskal senari lotuago honako hau, adibidez:

    ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!

    ZELEDON! BALKOIA ETA LEIHO!

    ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
    ZELEDON! LEIHO ETA BALKOI!

    ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
    ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOIA ETA LEIHO!

    Ditugun on urriak galtzeko arriskuan gaude eta parto hau da, zalantzarik gabe, azken adibidea.

    Zuzendu, mesedez!

    Ez horregatik,

  • Barka okerra. Hona proposamen zuzendua:

    ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!

    ZELEDON! BALKOI ETA LEIHO!

    ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
    ZELEDON! LEIHO ETA BALKOI!

    ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
    ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOI ETA LEIHO!