Zein da Mintegiren kideek kopiatu duten argazkia?

EH Bildu Carlton Hotelean
1936ko urritik 1937ko ekainera Jose Antonio Aguirre lehendakariak gidatutako Euzko Jaurlaritzaren egoitza Bilboko Carlton Hotelean egon zen. Besteak beste, Telesforo Monzon eta Jesus Maria Leizaola jeltzaleak izan zituen ondoan Aguirrek, baina baita PSOEko, PCEko, ANVko eta ezkerreko alderdi errepublikar gehiagotako pertsonak ere. Burdinezko gerrikoa gainditua zenean, gerra gainean zela, hotelean hartu zuten Bilbo defendatzen jarraitzeko erabakia Aguirreren gizonek. Haatik, Turtzioz aldera mugitu ziren gehienak. Badaezpada ere, hegazkin frankisten bonbetatik babesteko bunkerrak eraiki zituzten hoteleko sotoan. Oraindik ere sarrerako eskilaretan ikus daitezke bunker horien arnasbideak.

Gaur, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak Carlton Hotelean lehenbiziko Eusko Jaurlaritzak egindako argazkia imitatu du. “Agirre estiloa” aldarrikatu du Mintegik, gerra aurreko “une berezia” egungoarekin alderatuz: “Aliantzak behar ditugu egun konpontzeko dauden bi auzi garrantzitsuenetan: bake prozesuan sakontzeko konponbide demokratikoa eta krisiari errezeta alternatiboekin erantzutea”. Mintegik Euskal Herriko “ezkertiarrei eta aurrerakoei” egin die batera lan egiteko deia.

Aguirre Lehendakaria Carlton Hotelean

Argazkia: @pellourzelai kazetariak zabaldua.

 

Lehendakaritza Bilbao, guerra civil

32 pentsamendu “Zein da Mintegiren kideek kopiatu duten argazkia?”-ri buruz

  • Txantxangorria 2012-09-03 09:55

    Bitxia iruditzen zait ezker abertzaleakoAgirre orain deskubritu eta baloratzea izana.
    Dena den asko pozten naiz. Agirre Euskal Herriak eman duen gizonik eta politikaririk handiena dela iruditzen zait, mitifikaziotan erori gabe baina bere osotasunean hartuta.
    Berak idatzitako bere exiliari buruzko liburua (bilbotik new yorkera berlinetik pasata), irakurri beharreko derrigorrezko liburua da.

  • Gusto txarrekoa, mailarik gabekoa, eta pnv imitatu nahian??? hau ez da gure ezker abertzalea, aberrantezalea baizik. Erabat desegokia den marketing tuntuna. Agirre estiloa???? Hamaika ikusteko jaio gara!!!!

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-03 11:38

    Oso grafikoa! Bai……

  • Gomendatzen dizuet “entre la libertad y la revolución”: Estatuaren aldeko borroka potilikoa, burujabetzaren aldeko urrats xumea. Beti legez, hobeto iturburura jo:

    http://www.lehendakariagirre.eu/ppal.php

    • Amonamantangorri 2012-09-03 12:22

      Zure esteka klikatzean antibirusak troiano bat bokeatu dit.

  • Gonzalo Etxague 2012-09-03 11:53

    Ezker Abertzaleak bigurune handia izan dio beti Aguirreri, batez ere ETAren hastapenetan. Alderdi zaharraren eta beluanaldi berrien arteko zubi lana egiten saiatu zen, baina PNVn bertan ere ez zioten kasu handirik egiten. Hunkigarriak, nolanahi, Donibanen-Lohitzuzen ehortzi zuteneko irudiak, Aguirre Euskal herriaren alde batzen jakin izan zuen gizona izan zelako.

  • Gonzalo, gure amak kontatzen zuen gure aitona (bere aita) negarrez ikusi zuen aldi bakarra izan zela Donibane Lohitzuneko hura… Gu HBroak izan gara beti, baina Agirre lehendakariaren figurak begirunea izan du gure etxean. Aitonak berak eman zidan, 17 bat urte nituela Txantxangorriak aipatu liburua, baita nik gustura irakurri ere. Baina lotura afektibo eta familiarretatik askoz ere haratago doan kontua da hau. Agirre Lehendakaria, figura politiko mailan, Euskal Herriak izan duen estadista bakarra izan da: gai izan zen komunistak, sozialistak, ANVkoak eta Jelkideak, besteren artean, elkarrekin herri bezala lanean jartzeko. Zer irudikatu du EH Bilduk Carlton Hotelean? Estadista papera. Horrek ez du inondik esan nahi Agirre zenaren ideologia bere horretan ematen denik. Are gehiago, jauzi ideologiko handia dago ezker abertzalearen abiapuntutik Agirrerenera. Egongo ez da ba!Halare, Txillardegi eta gazte koadrilla erreboltari harekin elkartzeko talantea izan zuen, diferentziak diferentzia. Montzonek berak kontatzen du Agirrerekin izandako elkarrizketa bat. Halaxe esan omen ziok Lehendakariak Telesforori: “Telesforo, ikusten al duk mendi hori? Ba biak gailurrera heldu nahi diagu; gure arteko alde bakarra duk hik ezkerretik eta nik eskuinetik iritsi nahi diagula. Baina gauza batek pozten nau, denaren gainetik: gaur ere euskaraz hitz egin diagula”.

  • Amonamantangorri 2012-09-03 12:31

    Antza, hemen batzuei ez zaie gustatzen EHBk hauteskundeak irabazi nahi izatea.

  • Hemen jokoan dagoena, hauteskundeetatik haratago doa. Hegemonia eta zentralitate politikoa da jokatzen ari dena. Alegia: zein indar izango da herri honen eraikuntzan ardatz? Agirrek irudikatzen du, inork baino hobeki, zentralitate figura hori. Ezkerreko Abertzaleak, bere historian lehen aldiz, heldu sentitzen hasi dira herri honen gain estadista papera hartu eta bere hegemonia politikotik zentralitatea irabazteko. Gero eta zabalagoa eta anitzagoa izan bere inguruan biltzen den indar kopurua, orduan eta indartsuagoa izango da bere zentralitatea. Ez da broma gero: Agirreren kontseilari garrantsitsuena izan zenak HB sortu zuen, EAJren lehendakari izandako bat (Garaikotxea) Bildun dago! Norantz doa hegemoniaren balantza?

  • Oso bitxia, orain ikasi dut Autono8mi Estatuto Bat BURUJABEA izan daitekeela. EHBkoei galdera bat, zein diferntzi dago 36ko estutua eta 78ko estutuaren artean?.

    Gure aitonak EMBko “lenago il” batailoikoa zen, eta Gernikan egon zen Agirrek kargu hartu zuenean. Egun hortan PNVkoek gernikatik bota zituzten ESTATU NO,INDEPENDENCIA SI eta GORA EUSKADI ASKATUTA garraxi egiteagaitik.

    Hori izan da Agirre eta PNVren jokaera EHren BURUJABETZArekiko.

    Bestala gogoratu Santoñan zer egin zuten.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-03 14:00

      Non eta nola ikasi duzu tontakeria hori, patxi?

      • tontakeria zein da? 36koa autonomia bat zela eta ez BURUJABEA.
        EMBkoak Gernikatik bidali zituztela PNVkoek AUTONOMIA NO, INDEPENDECIA SI garraxi egiteagaitik?
        Edo PNVk Gudariak santoñan saldu zituztela?

        • Gonzalo Etxague 2012-09-03 16:21

          Tontakeria da orain ikasi duzula, orain eta, pentsatzen dut, hemen.

        • “jagi-jagi histora del independentismo vasco”. Eduardo Renobales.
          Adibidez irakurri zenezake.

          • Gonzalo Etxague 2012-09-03 16:43

            Nik uste nuen zure aitonaren pasadizoekin nahikoa zenuela. Orduan, zeuk ere irakurtzen al duzu? Pozten naiz.

  • Txantxangorria 2012-09-03 14:29

    Ai ene Patxi va al dakizu BURUJABETZAK zer esan nahi duen? Zure erabtzuna ikusiz badirudi ezetz. Pentsatu, zer da norbait bere buruaren jabe izatea? Norberaren buru jabe izateak ez dizu zergaitik behartu behar mendian isolatuta bizitzea, txo. Adib bat besterik ez da.
    Ba hori, Euskal Herria bere buruaren jabe izateak ez gaitu aumatikoki independiente biurtzen, hori aukera bat da baina buruaren jabe izan daiteke adostutako autonomia mota bat.
    Kontua da Euskal Herria ez dela oraindik bere buruaren jabe aukeraketa librea egitea posible ez delako oraindik.
    Baina hor ez da bukatzen hain gurea den eta itzulpen zuzenik ez duen BURUJABETZA, izan ere beste inplikazio bat badu ere: arduratsua izatearena ere. Norbait bere buruaren jabe izateko arduratsua izan behar da bere buruarekiko baina baita gainontzekoekiko ere.

    • BURUJABE izatea, niretzat zera da:
      Bakoitzak bere buruaren jabe izatea, hau da,gure herriaren kasoan, bere hizkutza, kultura, politika eta abar nola edo nondik nora eraman behar diren erabakitzeko eskubidea, beste inork bultzatu edo bortxatu gabe. Gaur egungo euskal herria burujabe izateko ahalmenik badu? 36ko aitonomi estatutuak ahalmen hori bazuen?

      Bigarren zatiarekin ados nago, arduratsu izatearena. Gero kontua izango da bakoitzak zeri esaten dion arduratsu izatea.

      • Gonzalo Etxague 2012-09-03 16:37

        Zuretzat eta edonorentzat da hori burjabea izatea. Hemen eztaba Agirre bezalakoei une historiko ezin zailago batean indarrak batzeko gaitasuna aitortzea. Gainera, nazioarteko testuinguruan autonomia bide egokitzat hartzea zentzuzkoa zen, Irlandan antzeko prozesua gertatzen ari baitzen. Hemen faxistek gerra irabaztea izan zen arazo nagusia. Batzuetan gogoratu behar da gure gerra guztiak galdu egin ditugula. Oraingo ikuspuntutik garaiko gertaerak eta hautuak epaitzea ez da bidezkoa. Garaiko ikuspuntutik epaitu behar dira.

  • Txantxangorria 2012-09-03 14:33

    Bestalde Patxi zer gertatu zen bada Santoñan? Bistan da espaiñolisten bertxioa aixe ezagutzen duzula, baina ezagutzen al duzu euskaldunona? Ezagutzen al duzu Agirreren bertxioa?

    • Bueno nire aitona euskaldun gudaria zen, eta santoñara bidali zuten Bilbotik. Eta handik espetxera.

      nik ez dakit, zuk zer bertsio duzun, nik nire aitonarena.

      • Gonzalo Etxague 2012-09-03 16:39

        Patxi, zure aitona espetxera bidali zuten, batez ere, gerra galdu zutelako. Tamalez.

      • Nire aitona ere Santoñan atxilotu eta espetxeratu eta heriotzera kondenatu zuten. Eta gauza bat esango dizut. Santoñak ahalbidetu zuen hamarnaka milaka abertzale ez fusilatzea edo hiltzea. Eta gehiago esango dizut. Santoña gabe ez legoke gaur egun abertzaletasunik, abertzale guztiak hilda leudekeelako. Anikilazioz. Exterminioz. Eta anikilazioaren aurrean, behin zure lurra galduta, bizirautea da irtenbidea. Ahal den bezala, etorkizunean altxatzeko. Santoñako haien fruitua da 60. hamakardako abertzaletasuna eta orain arteko guztia. Bestela begiratu nortzuk zeuden han, eta nortzuk erein zuten hazia (politikan eta kulturan) beranduago.

  • nik ez dut ezagutzen agirreren bertsioa, eta eskertuko nuke norbaitek hona ekarriko balu

  • Gonzalo Etxague 2012-09-03 16:27

    Hobeto dakienak zehaztu edo zuzendu dezala, baina labur esanda gertatutakoa honakoa izan zen: Santoñara bildi zirenean, Agirrek borrokan jarraitu nahi zuen, hain zuzen ere, Katalnunian, baina Ajuriagerra ez zegoen prest, Bizkaia galduta gerra galduta zegoelakoan. Ajuriagerraren jarrera atera zen garaile lehia hartan. Italiarrekin negoziazioa egin zen armak uzteko. Baina italiarrek, frankistek bultzatuta, ez zuten adostutakoa bete. Agirrek Kataluniara ihes egin zuen.

  • Santoñakoaz asko hitz egin da. Nik uste dut Ajuriagerrak eta beste batzuek inozokeriaz jokatu zutela. Ajuriagerrari berari aitortu behar zaio porrotaren erantzukizuna bere gain hartu zuela: Donibane Lohitzuneko babes gozoa utzi eta Santoñara joan zen hegazkinez, bera ere preso har zezaten beste gudariekin batera. Hiltzera kondenatu zuten, noski, eta dirudienez fusilatu ez bazuten Ciano kondearei (Mussoliniren suhia) esker izan zen hori, negozioazioetan parte hartu zuelako (eta, faxista galanta izan arren, ikaratuta omen zegoen frankisten odol-gosearekin). Egia da Ajuriagerraren jokamoldea oso eztabaidagarria izan zela geroago -eztabaidagarria, termino leun bat erabiltze aldera-, baina ataka zail hartan nahiko adorea erakutsi zuen.
    Bide batez esanda, 90. hamarkadan Santoñakoa asko haizatu zuten sasi-historialari batzuek euskal abertzaletasuna kakazteko. Nabarmenena Pio Moa. Kritika horiek, gainera, jarrera (itxuraz) ultra ezkertiar batetik egiten hasi ziren, EAJko “nazionalista burgesek” etoikeriaz jokatu zutela Errepublikarekiko, eta abar, baina denok dakigu nola bukatu duten kritika horiek: Intereconomiako tertulien bazka gisa.
    Hala ere, gogoan daukat Koldo Mitxelenak esan zuena Eugenio Ibarbazabalek egin zion elkarrizketa-libururako (Mitxelena ere preso erori zen Santoñan, baina orduan beste gudari bat zen, beraz inolako aginpiderik gabe). Agirreren gobernuak akats handiak egin zituela, Santoñakoa sekulako hanka-sartzea izan zela, bai, baina funtsezko datu bat inoiz ahaztu gabe: 1936ko uztailaren 17an militarrak eta eskuineko indarrak -karlistak, falangistak, tradizionalistak eta abar- matxinatu egin zirela eta kristo guztia odol-dantza hartan sartu zutela. “Guk ez genuen gerrarik nahi, jende zentzudunak ez du inoiz gerrarik nahi izaten, baina gerran sartu egin gintuzten” edo halakoren bat esan zuen. Bazioen, gainera, oso erraza dela zenbait hamarkada batzuk geroago unibertsitate irakasle batek bere bulegoan babokeriak idaztea -“Agirrek hau edo beste hori egin behar zukeen”-, baina gauzak oso bestelakoak direla lubaki batean sartuta zaudelarik Heinkel 111 hegazkin bat zure gainera su eta herio jausten denean eta zuk Mauser fusil zaharkitu bat besterik ez daukazunean…

  • Lehendakaritzatik Hotel Carltonera, Uhmmmm…

  • Gonzalo Etxague 2012-09-03 20:27

    Agirren garaian ere hotela zen, hotel berbera, baina Jaularitzak behin-behineko egoitza hartu zuen bertan. Nafarroatik zetozen erreketeak ate joka zebiltzan Bizkaian eta hotel batean antolatu zuten gobernua. Badirudi baten batek ez diola hori ere barkatu nahi.

  • Obanoseko infanzoia 2012-09-03 21:59

    Ongi etorri PNV berria-ri… a ze txontxogiluak.

  • Gonzalo Etxague 2012-09-03 22:31

    Hezurretaraino iristen zaizue ezjakintasuna, harrokeria bezain handia, baina gero nire galdeei erantzuteko koldarkeria ez duzue txikiagoa (oraindik galdera batzuk dituzu erantzuteko beste gai batean, ez ahaztu etxerako lanak). Jakin ezazu, infanzoi horrek, Agirreren gobernu hura kontentrazio gobernua izan zela, sei alderdik osatua, haien artean Eusko Abertzale Ekintza ere (EAE) zegoelarik. Pentsatzen dut zu han izan bazina, lerdea botatzen joko zenuela Molaren agindupean lehendabizi Gipuzkoa eta gero Bizkaia konkistatu zituzten errekete nafar euskaldun ezin jatorrengana 1512ko konkistaz hitz egitera. Bada, sentitzen dut esatea, kopetaren erdian tiroa botako zizuten “¡Viva Cristo Rey!” garrasika.

  • Hara zer idatzi zuten Agirre Lehendakariaren lagun eta alderdikideek gerra hastean: “Los suscritos, afiliados al PNV manifiestan: las circunstancias que venía atravesando la gobernación de España y que llevaban irremediablemente a la ruina moral y material de los ciudadanos han hecho que unos hombres de buena voluntad, a impulso exclusivo de su sano patriotismo, iniciaron y estén desarrollando activamente en estos dramáticos momentos una Cruzada de regeneración espiritual y fortalecimiento material. En el panorama que se nos ofrece no caben ya disyuntivas ante la anarquía reinante todavía en muchos pueblos españoles, ante la amenaza seria de un comunismo bárbaro que nada ha de respetar… ya no le cabe duda, y menos al que sea nacionalista vasco, el que desea para este país un mínimo de libertad y de bienestar que el comunismo nunca conseguiría… exhortamos a nuestros amigos nacionalistas a no impedir y coadyuvar al éxito inminente de quienes van a redimir tan precioso tesoro y a gritar con ellos viva España, viva el País Vasco”.

    • Gonzalo Etxague 2012-09-05 00:59

      Eta gero zer egin zuen PNVk hain abisu jakintsu, dotore eta faxista irakurri ondoren? Nor ziren, izen eta abizen, aipatu dituzun Agirreren alderdikide haiek? Zergatik esaten duzu testua idatzi zutenak Agirren lagunak zirela? Lagunak eta gero fusilatu nahi zuten? Salaketak egiten badituzu, zehaztea eskatzen dizut. Mesedez, horrela jarraitzen badugu, Gernika PNVk bonbardatu zuela esango du norbaitek!

    • Testu hori ezaguna da, Jabier Landaburu Arabako Buru Batzarreko lehendakariak Gasteizen irakurri zuena da, gero irratian botatzeko Gerra Zibilaren hasieran. Edo, zehazkiago, irakurrarazi ziotena; oker ez banago, militar batek pistola bat mahai gainean zeukala. Ahal izan zuenean Landaburuk ihes egin zuen Iparraldera, eta erbestean hil zen. Heroiarena egitea oso polita da, epikoa, baina Landaburuk bizitza salbatzea aukeratu zuen, eta gero ihes egitea: seguraski nik neuk berdin jokatuko nuke. P.D. Ni ez naiz jeltzalea, baina nori berea, gizalegea. Eta historia manipulatzea ez da inongo gizalegea.