Ze paper jokatzen du hizkuntzak hautu burujabean?

argazkia
Kataluniak burujabetzara iristeko bidea marraztu berri du. Euskal Herriak askok ditu begiak bertan jarrita, baina badirudi Kataluniaren burujabetzaz jardutean lur eremu konkretu bat askatzeari erreparatzen zaiola soilik. Burujabetzaren hautuan, han eta hemen, badira mapan agertu ez arren aipatu beharreko loturak, mugak eta kateak.

Diadako olatuaren osteko mezuen zurrunbiloa baretzen hasi den honetan, Euskal Herrian Euskaraz-ek bideo bat sareratu du hautu burujabe horretan hizkuntzak duen lekuaz hausnartzeko.

Hizkuntza eta burujabetza deituriko ikus-entzunezkoa iragan irailaren 11ko Diadan grabatu zen Bartzelonan eta herritarrei, alderdi politikoetako ordezkariei, kulturgintzako partaideei zein herri mugimenduetako kideei egindako galdera berberaren erantzunak jasotzen ditu.

Galdera sinplea da: ze paper jokatzen du hizkuntzak zure hautu burujabean?

Gerturatu ta lau !

8 pentsamendu “Ze paper jokatzen du hizkuntzak hautu burujabean?”-ri buruz

  • Ze pasatuko zan orain CIUk eta ERCk esango bazuten balizko Kataluña burujabe baten KAtalandarra baztertuko zuketela? Uste dut herriak ez zula onartuko, baina badirudi hemen onartu beharko genula.

  • Sugar, hemen Euskal Herrian diozunean euskararik gabeko Euskal Herria onartu beharko dugula Katalunian ez bezala. Nik uste, hizkuntza komunitate sendo bat egituratu ezean ez garela aukera hori izatera iritsiko.

  • Ba agian komunitate sendo hori gabe ez goaz inora, nik argi daukdadana zera da, Euskara baztertu nahi dunarekin inora ez noala. Berdin zait familikoa, laguna edo zer den.
    Beraz Independentzia zaila badago, Euskara gabe ezinezkoa dela iruditzen zait.

  • Sugarrekin erabat bat.

  • Erran nahi nuena, Katalunian urrats sendoagoak eman badituzte burujabetza bidean Euskal Herrian baino, hori nik uste hizkuntza komunitate sendo bat egituratu dutelako izan dela. Horrek aukerak zabaldu dizkiela. Eta guk Euskal Herrian bide horri heldu ezean jai daukagu.

  • Aitor Kaltzakorta 2013-10-03 15:21

    “Lehen katalandarrok bagenekien nazioaren etorkizuna bermatzeko hizkuntza salbatu behar genuela. Orain, hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko nazioa salbatu behar dugula dakigu. Horregatik nahi dugu independentzia”. Zer iruditzen zaizue Muriel casalsek bideoaren bukaeran esaten duen hau? Niretzat gakoa da hizkuntzaren eta burujabetzaren arteko harremana ulertzeko.

    berriako Kontseilari Ordezkari berri Mikel Arregik ere galdera ona egin zuen twitter bidez Zarauzko Udalaren hizkuntza irizpideei estatuko Abokatuak jarri dizkien helegiteen harira (wertek azaleratutako euskaldunon problemarekin batera, Frantziar Estatuak lurralde elkargoaren aferaz gaindiko ikastolen aurkako erasoak eta peillon ministroaren hezkuntza erreforma bera gehituko nizkioke honi). Arregik galdetzen zuen ea posible den marko juridiko honen baitan euskararen normalizazioa erdiestea.

    Nik garbi dut erantzuna. Kanpo esku hartzerik gabe eta bertatik bertara sortu eta erabakitako hizkuntza politika burujabeak nekez lortuko ditugu menpeko markoen baitan. Aukeraren bat ikusiko balitz, tira, aztertu beharko litzateke formula, baina ez da inondik ageri halakorik.

    Zuen eztabaidari eutsita, kontu bat bakarrik: Euskal Herrian ez gara inoiz libre izango, estatuarekin eta estaturik gabe, menderatzaileen hizkuntzan bizi garen bitartean.

  • “”Zuen eztabaidari eutsita, kontu bat bakarrik: Euskal Herrian ez gara inoiz libre izango, estatuarekin eta estaturik gabe, menderatzaileen hizkuntzan bizi garen bitartean”” (Aitor Kaltzakorta).

    Esandakoak mamia badu eta zeharo ados naiz horrekin.
    “Ez gara libre izango menderatzailearen hizkuntzaren mende gauden bitartean”.

    Ez gara des-kolonizatuko (barkatu kontzeptu zaharkitua bada, baina neretzat, bete betekoa), ez gara des-kolonizatuak, kolonizazio tresna garrantzitsuan mende bizi bagara.

    Esan baizuen Nebrija jaunak, duela 500 urte: “Errege jaunak, inperioa armaz konkistatzen da, baina irabazi, hizkuntzaren bidez irabazten da”.

    Irabazi=asimilatu…

  • EHEren bideoak dio hasiera hasieran: “euskaraz ezin gara bizi”.
    Eta hala deritzot; beraz, estatua eta ofizialtasuna BEHAR ditugu (hori da eztabaida gai)
    BAINA bada norberaren apustua eta aukera ere, “ofizialtasuna” lortzen den “bidean”.

    Kasu !! Behar dugu indar normatiboa, baina aldi berean NAHI BEHAR DUGU, nahia. Hor badugu hutsegite haundiren bat. Leku askotan, euskaraz bizi gaiztekeen toki eta esparru eta giro askotan, ez gara euskaraz bizi. Zergatik? Ez dugu NAHI ? Gogorra litzateke, baina NAHIA da klabea. Esku-bidea eta bidea egiteko nahia…

    Eta badakit, nahi pertsonala hori ere gizarte balorazio eta giroarekin lotuta dagola…