Zapatero: "Hobe Otegiren hitzok aurrekoak baino"

  • Iñigo Urkullu (EBBko presidentea)

“Une hauetan [ezker abertzalearen] heldutasunaz fio naiz. Begibistakoa da hemen urratsak egin behar dituztenak ETA eta ezker abertzalea direla, eta Espainiako Gobernuak ere badu bere esparrua ekiteko. Batzuek zein besteek badakite EAJren laguntza dutela indarkeria ezaren bilaketan, benetako bake prozesu batean, erresoluzioetatik adierazpen instituzionaletara, diskrezioz lan egiteko, nazioartean zabaltzeko eta etorkizuneko estadioak sortzen laguntzeko geure ekarpena egingo dugu”.

  • Jose Antonio Pastor (PSEren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean)

“[Ezker abertzalea] prest baldin badago indarkeria bukatzeko, zergatik ez du berehalakoan egiten? Ezker abertzaleak paniko eszenikoa du ETArekiko lotura hausteko.”

  • Iñaki Oiartzabal (PPko idazkari nagusia EAEn)

“Erailketaz beteriko 50 urteko ibilbide oso bat justifikatu nahi dut Otegik, taktika hutsagatik [udal hauteskundeen atariko] une honetan ez datorkielako ondo”

  • Eusko Alkartasuna:

“Ez dago inolako zalantzarik ezker abertzaleak hartu duen erabakiaren irmotasunaz”

  • Aralar

“Elkarrizketan adierazitakoek berretsi eta osatu egiten dute bide soilik politikoen erabiltzearen aldeko hautua. Horren ondorioz, ezin daiteke interpretatu Batasuna ETAren parte dela. Horregatik, ezinbestekoa deritzo Aralarrek Estatuak bere espetxe politika berraztertzea, eta Arnaldo Otegi eta bide politikoaren alde bidea egin duten guztiak aske uztea”

  • Mikel Arana (Ezker Batuko bozeramailea)

“Elkarrizketatik ondoriozta liteke ezker abertzaleak apustu zintzoa egin duela gatazkaren konponbidearen alde. ETAren erreakzioak dakar zalantza”

  • Gorka Maneiro (UPDko parlamentaria)

“[Ezker abertzaleak] ETAri baldintzarik gabe desager eta desegin dadila eskatu behar dio, tregua bat eskatu beharrean”

  • Oskar Matute (Alternatibako bozeramailea)

“Indarkeriaren atzeraezintasunaz [Otegik] egiten dituen adierazpenak elementu positibo dira. Oztopoa Otegik preso jarraitzea da”

Jose Luis Rodriguez Zapatero

Irudia | Jose Luis Rodriguez Zapatero | ezezaguna | LGPL