Zain

images.jpeg
Ez dakit zuek, baina ni zain nago. Jakin nahiko nuke nor arraio poztu den Barajasko bonbaren oihartzunarekin. Ezagutzen duzue baten bat? Eta balitz eta balego, zer dio horrelako horrek? Nola antolatzen du bere diskurtsoa? Kalte kolateralak ekuadortarrak? Geu ere horraino al gaude jarrita? Bai, zain nago, ETAk zer esango, bere pauso ulertezin hau nola duen ulertaraziko. Nori eta nola, zein hitz eta esaldirekin duen hau guztia jantziko. Zergatik ez du isiltasun jasanezin hau eteten behingoz?
Bolo-boloa hasita dago honez gero. Zeuoi ere iritsiko zitzaizuen belarrietarino: zonalde zehatz bateko abertzale batzuek bota ei zuten atzera mahai gainean ia adosturik zeuden tratuak. Haiek ezetz esan, eta atzerako bidea hartu ei zuen guztiak derrepentean. Hala balitz, zeren izenean ezetza? Zeri esan zioten ezetz? Zer irabazteko? Zer zen paper haietan gauza hain larria, gaurko galera itzel hau merezi izateko? Borroka ez al zen, ba, irabazteko?

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Zain”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude