“Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz” jardunaldia larunbatean

Askapenak eta UEUk antolatuta, Ekainaren 6an “Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz” jardunaldia egingo da Eibarren. Azken egunak geratzen dira matrikula egiteko.

XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketaGeopolitikaren ikuspegitik azken urteetan ematen ari den aldaketa izugarria da. AEB-en hegemonia kolokan dago aspaldi eta hau ez galtzearren egindako esku-hartzeak ondorio latzak izan ditu: Estatu Islamikoa edo Altxamendu faxista Ukrainian besteak beste.

Ikusi Unai Vazquez Puenteri egindako elkarrizketa.

Gaur egungo munduaren funtzionamenduari so, kontzeptu jakin batzuk lantzea dugu nahia, inperialismoa bereziki eta kapitalismo neoliberala besteak beste. Hau guztia oinarri, munduan ematen diren gatazka eta prozesu ezberdinak ulertzeko gakoak landu nahi ditugu. Kontinenteka, Europan emandako “koloreetako iraultzak” deritzotenak, Ukainiari bereziki erreparatuz. Amerika Latinako prozesu bolivartarra zein Jatorrizko Herrien ahalduntzea; arreta berezia gobernu postneoliberaletan eta ALBA-TCP moduko integrazio prozesuetan ipiniz. Azkenik Mundu Arabiarra eta Palestinaren garrantzia, “udaberri arabiarraren” ondorioen azterketa eginez.

Egitaraua ikusi eta matrikula egiteko.

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)